martes, 25 de septiembre de 2012

















zaha hadid

Hemen da Proiektuak_bost_eko emateen planteamendua. Lanaren jarraipenaren arabera emateetako eskaerak aldatu daitezke eta irakasle bakoitzak bere nahiak gehitu. Hau planteamendu orokor bat litzateke.
Nire kasuan lehenengo ematean idatzi honetan eskatzen dena eman beharko da baino bakoitzak du askatasuna bere eran adierazteko. Memoria behar da. Topografia nolakoa den ezagutzeko oso garrantzitsuak direnez, ebaketak baloratuko dira.
anaaizpuru


1. Tokia aukeratzea: bakoitzaren erabaki arrazoitua.
Lanaren lehenengo zatia, hogei bat etxebizitza antolatzeko orubea edo orubeak, aukeratzean datza. Behin betiko etxebizitza kopurua (20 inguru) ikasle bakoitzak zehaztu beharko du, proiektuaren izaeraren arabera, eta aukeratzen den planteamenduaren arabera, eraikin batean edo gehiagotan antolatu ahal izanik. Toki bat leku horretan aukeratzeak, proiektatze prozesuaren barne dagoen ezagutze eta irudikatze zehatza eskatzen du. Onez gain, erabakitakoa, dagokion neurrian argudiatu beharko da, aukera ezberdinek ematen dituzten posibilitateei buruz gogoeta sakon bat egin ondoren.
(2012 IRAILAK 26) URRIAK 1digitalean-3imprimatua                  1.tailerraren ematea
Tokiaren aukeraketa da ariketa honen helburua. Ikasle bakoitzak aukeratutako lekuari dagozkion dokumentuak landu beharko ditu: ebaketak, altxaerak, oinplanoak eta garrantzitsua litzatekeen beste edozein dokumentu. DIN A4 bat gehienez osatzen duen memoria labur batekin osatuko da argudioa. Arkitekto irizpidearekin antolatuko dira dokumentuak. Irudikatuak DIN A2an (formatu honen multiploak erabiltzea legoke).
2. Planteamendu orokorra eta lehen proposamenak.
Lehen marrazkien bidez, Arkitektura Proiektu guztiek duten zailtasuna menderatu behar da. Proposatzen diren eraikinak landuko dira baino baita ingurua ere, kanpo espazioei zentzua emanez. Materialak, eraikitzeko era eta instalakuntzak nolakoak izango direnaren lehen hipotesiak azalduko dira ere. Materialtasunak bere legeak ezarri eta eraikinak inguruan nola finkatzen dituen ikasi, eta bertan lekutzen lagundu dezakeela antzeman behar da. Aldi honetan ikasleak maketa baten bidez eta eskuz eginiko marrazki eta krokisen bidez azalduko du planteamendua eta eraikitzeko sistemaren lehen hipotesia. Naiz eta eskatzen diren eskalak 1/200 eta 1/100 izan, dokumentua  ez da hutsa izango. Dagoeneko hor egongo dira  planteamendu eta proiekturen oinarrizko elementuak, arlo teknikoak (egitura, materiala, instalakuntza eskemak. . .) materialtasunaren arlo integratzailea kontuan izanik. Lekua kontuan hartu beharko da, noski. Adibidez, ibilbideen sekuentziak azaldu beharko dira: kanpo espazioak, komunikazio espazioak, etxebizitzen sarrerak. . . Tipologia bat ezartzea bakarrik ez da, baizik eta irtenbidea aurkitzerakoan tokiaren ezaugarriek nola eragin dezaketen onartzea: geometriak, orientazioak, topografiak, bistek, ibilgailu-oinezkoen ibilbide-sarrera-irteerek. . .
2012 URRIAK 17               2.tailerraren ematea
Bere ideiak azaltzeko ikasleak aukeratzen duen gidoiaren arabera antolatuak, krokisak eta eskuz eginiko marrazkiak DIN A2 formatuan (edo bere multiploetan) eta maketa. Ordenagailua ondorengo faseetan erabiliko da. Kokapen planoa 1/200ean bereziki begiratuko da fase honetan.
3. Planteamenduaren Garapena 1/100 eta 1/50 eskaletan.
Fase honetan aurreko aldietan hartutako erabakiak aztertzeko posibilitatea izango da, eskala handiagoetan lan eginez. Geometria eta neurriak aztertuko dira, oinetan, ebaketetan eta altxaeretan, hiru dimentsio hauetan aldi berean lan eginez, eta orokorrean erakinean, kanpoko eta barruko espazioen arteko erlazioa landuz.Eraikinaren izaera, hau da bolumenaren itxura eta elementu ezberdinen arteko elkar eragiteak azaldu behar dira:  horma,  aroztegi, itxitura eta abar.
2012 AZAROAK 7              3.tailerraren ematea
Erakina eta bere ingurua: kokapen planoa 1/200ean; behe solairua edo sarrera solairua, altxaerak, eta ebaketak nagusiak 1/100ean. Etxebizitza oinak, ebaketak eta altxaera nagusiak 1/50an.
4. Garapena 1/50 eta 1/25 eskaletan. Materialak eta beraien mintzaira.
Atal hau proiektua zehazten jarraitzean datza. Aipatutako eskalek materialek arkitekturan izango duten eginkizuna zehaztea baimenduko dute. Materialen aukeraketatik hasi, eta, eraikinean nola aurkeztuko zaizkigun landuko da. Modu honetan, aparejua edo piezen antolaketarekin sortutako erritmoa, gainazalaren trataera, edota kolorea aztertu ahal izango dira. Horiek arkitekturako arlo garrantzitsuak dira, eta haserako planteamendu eta kontzeptuarekin bat etorri behar dute. Proiektuaren garapen osoak arlo horiek arreta handiz jorratzea eskatzen du.
2012 AZAROAK 28            4.tailerraren ematea
Oinplano orokorrak 1/50en; sarrerako oinplanoa: ezkaratza, igogailu, eskailera, komunikazio bertikalak … 1/25en; ebaketak aurreko guneetatik 1/25en. 1/25eko eskalan materialaren definizioa eskatzen da, lehen aipatu bezala erritmoa, piezen antolaketa, aparejua … azaltzea.
5. Azken ematea. Azalpenak. Sintesia
Azken aurkezpen honetan ikasleak bere azalpen-gaitasuna erakutsi beharko du, proiektua hobekien erakusten duten dokumentuen aukeraketa egin beharko da. Aurreko atalaren balorazioaren arabera, proiektuari bukaerako forma emango dio, eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azpimarratu beharko ditu. Askatasunez garatu daiteken ariketa da honako hau, baina, aldi berean, arkitekturarekin oso lotua dagoen lana da. Aurkeztuko diren dokumentuek proiektuaren ezaugarriekin bat datorren hierarkia bat jarraituko dute. Eskala ezberdinekin eskatzen dugun edukiaz gain, azken aurkezpen honekin proiektuaren laburpen bat egin behar da.
2012 ABENDUAK 19                      5.tailerraren ematea
Lauhilabeteko azken aurkezpena eta proiektuaren bukaerako azalpena. Dokumentu irudikatuak DIN A2 formatuko orri batean (behin doblatuta)  ordenatuta (konposatuta). Maketa. Ondorioen memoria laburra DIN A4 orri batean.

domingo, 16 de septiembre de 2012

irailaren 17 eta 19a

askenengo klasean esan genuen bezala, astelehenean 9.00tan agiñako eliza aurrean ikusiko gara. Goiz osoa proiektu lekua ikusten eta informazio biltza pasako dugu. Proiektuan egin baharreko lehen lana, informazio bilketa hori da.  Argazkiak atera, marraztu, bideoa grabatu, lekuaren baldintzak bertan ikusi eta ahal dituzuen baliabide guztiak erabilita, datu bilketak egitea eskatzen da. Datu bilketa proiektuaren lehen fasea da, ez da bilaketa neutroa izan behar, zuen begirada, lehen unetik bideratuta egon behar du, lekuan proiektua egiteko baldintza eta aukerak bilatu behar dituzue. Hautu nagusi bat, proiektua kokatzeko leku erabakitzea izango da. Klasean esan genuen bezala, proiektua kokatzeko lekua zuek aukeratuko duzue, bakoitzak berea. Aukera honek proiektua erabat baldintzatuko duenez, ausnarketa baten ondorio izan behar du, hau da aukera arrazoitua egite eskatzen dizuegu. Egun horretan iralkasleak dituzuen dudak argitzen saiatuko gara.


Astezakenean, 11.00tan matia kalearen hasieran dagoen elizaren plazan ikusiko gara. Egun horretan 13.00tan udaletxeko mugikortasun arduraduna etorriko da. Egun horretarako ariketaren lehen zatie egina izan behar duzue. Goiz horretan larunbateko ekintara etorriko zaretenok taldeetan antolatu behar duzue, elkarrekin lekua aukeratu eta zer egin erabakitzeko.