jueves, 28 de mayo de 2015

31 TA3
ekaineko ariketarako/azterketarako

:: entregatutako guztien (aprobatutakoena) ariketa, .pdf-ko alean prestatu (bakar batean), eta pasa iezaiozue Mikeli; berak jasoko eta ekaineko azterketara aurkezten direnen azken alearekin, guztia bateratuta, pdf bakar bat osatuko du (guk legez ale bat jaso behar dugu ere bai). (karpeta batean, abizen abizen izen)

::egiten ari denaren ariketaz zalantzak edo badaude, tutoretza orduak erabili daiteke
ez, berriz, "zuzenketa ohikoa" (kurtsokoa) egiteko

:: paperean entregatuko da ariketa, A3an tolestutako A2koak, neurrri berbereko kartulina batekin A·gutiak kanpotik biltzen (ez graparik ez deus), ohi izandu den bezala

:: ekainaren 22an jasoko, printzipioz, ordutegi ofizialean proiektuak5 goizeko 9tan, eta proiektuak6 arratsaldeko 4etan (honako blog hau begiratu ezazue ematea gerturatzen delarik, agian xehetasun gehiago ageriko dira)

:: ariketaz:
:: ongi marraztu (plotterra ez da aitzakia, eta ez da barkatzekoa); emandako ariketetan oso gaizki bereizten dira gauzak, kodeak oso baldarrak dira, leihoak ez dira ia ikusten... tresnak direnak eta finkoa denak ezin daitezke era berean marrazturik egon)
:: orubea erabili eta definitu; tramak hedatzea ez da balio duen "trukoa": definitu, marraztu, diseinatu...
:: segun zein nolako eraikina den, sekzioek ikaragarrizko garrantzia dute
:: guztia, aurreko ematean eskatutako eskalan egin behar da;
baino, baten batek gauza gehiago irudikatu nahiko balu 1:50ean, hobe (kontuz honekin: 1:50 eskalan marrazteak, oso bestelako definizioa, sakonagoa eskatzen du marrazkiak berak)
:: gelak ongi diseinatu: nondik sartu, zer ikusiko, non leihoa, nolako leihoa, zein alturatan hasiko leihoa, zein de irekitzen den leiho zaria
:: bistak, eraikinaren beste jabeen/erabileen arteko interferentziak
:: estalkia, isuraldekoa bada, azpikoa erabiltzekoa da, ordeka bada, gainazala, erabiltzeko ere bai (eta estalkiren zuloak: tximiniak, shundtak...)
:: sukaldeko leiho, aireztatze, suak, suen ganeko aireztatzea, goiko altzariak...
:: logeletan, nondi sartzen da, armarioak definitu (eta ez jarri pertxa ergel horiek)
:: kanpoko materiala, leihoen forma/posizioarekin erlazionturik...
:: zutabe/itxituraren artekoa (hori ezin da ahaztu, eta ez da barkatzekoa, arkitekto batek jakin behar du dialektika hori nola gainditu)

:: eta batez ere, batez ere, bolumena: kontrolpean egon beharko da (hau izandu da suspenditutako askoren akats nagusia): axonometria egin, edo maketa, edo maketaren argazkiak sartu... 

domingo, 24 de mayo de 2015

31 TA2
2015 maiatzako emaitzak


ariketak berrikusteko:
maiatzak 28, osteguna, 10.00etatik 11.00etara irakasleen bulegoan.

pd: 
jaso ditzazkezue kanpoko apaletan dauden maketak, Sagües eta Ondarretakoak.
Uztaila bitartean duzue epea, bestela garbitzaileek botako dituzte...






viernes, 8 de mayo de 2015

31 TA1 TA2 TA3

3B Lantegi Bateratua. Sagües
azken ematea: maiatzak 13, asteazkena. klase orduan zehar

proiektuak: 
A2ko plano bat, Sagüeseko proiektuaren laburpena, garapen teknikoan eman diren aldaketak azaltzen dituena.
egiturak:  
A2ko plano bat, egituraren eskema orokorrak.
istalakuntzak: 
A2ko plano bat, aireztapen eta saneamenduko eskema orokorrak + xehetasun adierazgarriren bat.  
eraikuntza: 
A2ko plano bat, fatxadaren ebaketa kostruktiboa + xehetasun adierazgarriren bat.

guztira: A2ko 4 plano, A3ra tolestuak (zehatz!) eta kartulina batean jasoak (ez kanutillo, ez grapa, ez antzekorik)


* ez da beharrezkoa ikasgai desberdinetan Sagüeseko ariketan garatu diren emate/lanak Lantegi Bateratuan ber-ematea; Lantegi Bateratuko ematea, ikasgai desberdinetan landu diren emateen emate/laburpen bat izan beharko luke. 



proiektuak6. Ondarreta 
azken ematea: maiatzak 18, astelehena. 9.00etatik 11.00etara

kokapen oina
behe oina + espazio publikoaren arteko harremana
oinak 1/100
ebaketak eta altxaerak 1/100
bizitza edo oin baten oina garatuta 1/50
3D irudiak, maketako argazkiak, krokisak,...


A2ko planoetan, A3ra tolestuak (zehatz!) eta kartulina batean jasoak (ez kanutillo, ez grapa, ez antzekorik)

jueves, 7 de mayo de 2015

31 TA3
ortziralerako plana

Erdiko gune/gelan, 2.6ean, goizeko 8.30etatik 11.30etara
lana egiten ariko, eta bitartean ariketak zuzenduko 

11etan, inkesta eginen da: inkesta eraginkorra izateko, ikasleok etorri beha duzue

11.30etan atseden bat

11.45tik 1.30etara, seguruena beste gela batean, zuzentzen segituko

oharra: 
behin betiko ematea, talde guztiontzako, Maiatzaren 18an izanen da, goizean goiz (ordu eta tokia erabakitzeke)
zer egin beharko ere, aurrerantzean jakin araziko zaizue 

lunes, 4 de mayo de 2015