martes, 23 de septiembre de 2014

31 TAko talde guztientzat, OHAR pare bat

Museum Cemento Rezolako ekintzatan murgilduta zaudeten ikasleak bihar, asteazkena, 11.00etatik aurrera hasi zaitezkete zuen enkofratze lanak hedatzen.
Beraz, antolatu zaitezte 8.30etatik 11.00etarako bitarte horretan dituzuen zuzenketa/kontsultak egiteko Lantegi Bateratuaren orduan.

** gogoratu!
datorren ostiralean, irailak 26, klase orduan Granadillan jaso zenituzten datuekin egindako prozesatze lanak jasoko direla:

- 4 minututako bideo bat.
- Hiribildua paisaian: krokis, silueta, profil, apunteak,…
- Hiribildua, organismo moduan: ebaketa eta oin orokorrak, aukeratutako sektore baten neurketa/marrazketak (1 talde bakoitzeko)
- Hiribildua, eraikin eta espazio multzo baten moduan: altxaera krokisak, perspektibak, etab. 

- Materialen inguruko anotazioekin, koloreen texturak, etab. (Eraikuntza1 ikasgaiaren atal teknikoaren osagarri moduan)



lunes, 22 de septiembre de 2014

31 TA3
Irailaren 24eko Lantegia

landa lanak behin itzulita, eta kontutan izanik hirigintzan eta eraikuntzan lana eskatu izan dela, aste honetan, bakarrik,  bideoa eta haren gaineko baloraketa eginen dugu klasean.

gogora ezazue proiektuak5 irakasgaiaren berezko ordutegia Lantegiaren barrenean, 9.30etatik 12.30 etara dela (gainotzeko ordutan irakasleok, bulegoan edo egonen garela)

ostiralerako zereginak, berriz, asteazkenaren zehaztuko dira


domingo, 21 de septiembre de 2014

31 TA2. Granadillako lanak

Aurreko egun hauetan Granadillan egindako lanak jasotzeko:
- astelehenean, 9.00etatik 9.30etara irakasleen bulegoan, edo
- asteazkenean, lantegi bateratuan zehar

martes, 16 de septiembre de 2014

Granadillara txangoa. azken oharrak

gogoratu:
- bakoitzak bere eskuzapia edo toalla eraman beharko du.
- Anillo-an lo egiteko, bakoitzak bere lo zakua eraman beharko du; zuetako 28k bertan lo egingo dute. Zuek kudeatu kontu hau. (gaztelerako taldekoei, guztiei zakua eramateko komentatu zaie)
- eta noski, Granadillako lan egunetan datuak hartzeko beharko dituzuen tresna guztiak ahaztu gabe eraman.
- abitzeko ordua, bihar asteazkena, goizeko 8.30etan (puntuan egon zaitezte mesedez, abitzerako bidaiaren protokologoa bete beharko dugu eta: zerrendak,...)
- itzulerarako, zuen artean konpontzen bazarete, aukera legoke autobus bat (bi izango dira guztira) bilbora zuzenean joateko. Antolatu zaitezte...

oharra:
- tamalez, eguraldiaren aurreikuspenetan euria egingo duela irakurri dugu... beraz, eta hau aldatu ezingo dugulakoan, euriarekin lan egiteko prestatu zaitezte: euritakoak, botak, aterkiak,.......


jueves, 11 de septiembre de 2014

Granadillara txangoa. 17-20/09/2014

lekua: 
Granadilla, Extremadura
aterpetxeak:
El Anillo/ Albergue LigaEducación, Poblado Gabriel y Galán
(Granadilla eta aterpetxeak Gabriel y Galán urtegiaren inguruan kokatzen dira)

egunak: 
2014ko irailaren 17tik 20ra bitartean
irteera: 
irailak 17, asteazkena, Arkitektura Eskolakotik, goizeko 8.30tan
etorrera:
irailak 20, larunbata, Arkitektura Eskolara, arratsaldeko 19.00ak aldera

eraman beharrekoak:
otorduak:
gosariak eta afariak aterpetxean egingo dira (talde guztia LigaEducación aterpetxean)
bazkarietarako; zerbait erosteko denda eta tabernaren bat ba omen dago Gabriel y Galán herrian, baino talde handia garenez hemendik zerbait eramatea komenigarria ikusten dugu.
arropa:
El Anilloko egoitzan lo egin behar dutenek (28 ohe) lotarako zakua eraman.
bakoitzak bere toalla eraman behar du.

ordaintzekoak:
bidaia eta estantzia: 95 €
(Departamentutik eskatutako dirulaguntza jasotzen bada, honen zati bat itzuliko zaizue)
ordaintzeko modua:
trasferentzia bat hurrungo kontu korrontera,

arkitektoen kutxa: ES26 3183 2000 2200 0055 5408 (IBAN)

titularra: Ibon Telleria Julian

kontzeptua: Granadilla.1go abizena-2. abizena
(2.abizen oso sartzen ez bada, 3 lehenengo izkiak)

       adb: Granadilla.Telleria-Julian
            Granadilla.Begiristain-Mitxelena
            Granadilla.Puldain-Huarte

* astelehenerako, irailak 15, dirusartzea egina beharko luke.