jueves, 27 de noviembre de 2014

31 TA3
ostiralean, 8.30etatik aurrera, klasean lana egiten ari... eta bitartean gauzak zuzentzen ariko gara 11.30ak arte
Honako hau gogoarazi nahi da: hiru aste besterik ez dela galditzen lauhilekoa bukatzeko, eta ariketak ERABAT GARATU GABE DAUDELA, zenbait arazko handiak dituzte oraindik

sábado, 22 de noviembre de 2014

31 TA3
heldu den asterakoa
asteazkenerako, hilaren 26erako
eginiko lanen banan-banakako zuzenketarekin segituko dugu
guztiak ikusi arte
hasiko litzateke "berria" eginikoa

irudimen aldetik zenbait ohar:
:: dauden harresi/pareta zaharraren irudimena (eta horrenbestez, haiekin proiektuan zer egin nahi den, lehendabiziko begiradan antzeman beharko litzateke)
:: eskala jakin bati, iruditutako informazio maila bat dagokio; hori paperean egiazta daiteke bakarrik
:: mantentzekoa egindako 1:50eko eskalako irudi/sekzioak; asko definitzen dute, eta aldi berean eskala hori erabiltzeak gauza asko definitzera behartzen ditu ikaseak

urbanizazioan:
:: deus ere ez da "zuri" kolorekoa urbanizazio planoan: lur guztiak definitu behar dira: tramakin... den denarekin, eta kodea "egiazkoa" izaten saiatu beharko litzateke (koloreen kodea alde batera utzita)
:: azal eta materiala horiek guztiak erabiltzen direnean, beti zalantza bat dago etxe barrenakoan: zer irudikatu, oinplantak, goikoak, teilatuak... edo zuhaitzen enborrak... edozein modutan, etxe barrenakoa, estalita dagoena, eta erabat kanpokoa dena oso oso garbi antzeman beharko litzateke 
:: zuhaitzak ez dira letxugak: zein diren, zein posiziotan landatzen diren... definitu behar da
:: ariketaren bukaeran zer nolako argiztapen artifiziala proiektatzen den ere eskatuko da... pentsatzen hasi beharko definizioa eta posizioa

etxeetan:
:: erabaki asko hartzen dira "ionplanta hutsean", inguruan (gertu zein urrutikoan) zer dagoen kontutan izan gabe (leihoak nora daude posizionaturik); ematen du pantallan posizio finko batean daudela eten gabe... hau akatsa handia da, eta gainditzeko porzesua ere; eskuz hainbat krokisak egin behar dira pantallan irudikatzen dena egiaztatzeko edo aldatzeko edo konfirmatzeko... oso beharrezkoa jotzen da aldamenean koaderno bat izatea hori guztia kudeatzeko
:: maketa lanabesa da: laneko eskala batean (non erabakiak hartu daitezkeen, orain arte ikusitakoak, bi izan ezik, ttikiegiak dira horretarako) eraitu beharko maketarekin: hausteko, mozteko...
:: emaitza bolumetrikoa oraindik, kasu gehienetan, "misterioa" da, oraindik ez dakigu nola "sortuko" den guztia, zein itxura izanen duen... 
:: altzariak, komuneko gailuak... abstrakzio puntu batekin ez badira marrazten, gela/espazioa ez da ongi ikusten/irakurtzen; askotan nagusiagoa da etxearen lurrak definitzea hainbat altzaria paratzea baino (askotan, besteetan ez)
:: etxeen ereduak oso oso konbentzionalak dira: komunetik hasita...
:: leihoen definizioa oso makala izan da: eraikuntza sistema, kanpoko irudia, barreneko gela/gune bakoitzean leihoen posizioa...
:: ez da ahaztekoa ere, gaur egun "kanpoko gela"ren definizioa: non, nolakoa, ertarakoa, nola babestu eguraldiengandik, nola pobestu eguraldiaz...
:: horrelako eguraldiko zonaldeetan, etxe barrenako aireztapena kontutan hartzeko litzateke "gurutzatutako aireztapen" bat asmatzea oso komenigarria litzateke
:: oraindik, ikasle bakar batek ez du garbigailurik definitu, ez eta arropa nola eskeki/idortuko ere 
:: orientazio gisa sustapen publikoko etxebizitzan eredua/neurriak izatea oso beharrezkoa da... web orrian bila daiteke; sukaldeen enzimeraren luzeera minimoa, esate baterako 3.90 edo izatea oso datu nagusia da... antzekoa garajeen neurri minimoak... eta hainbat neurri
:: la vivienda contemporanea irakurtzea oso komenigarritzat jotzen da une honetan bertan, emankorra oso suerta daiteke.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

31 TA3
honako hauek izen dira hilaren 19an emandako ariketen emaitzak
orokorrean oso gaizki daude


ostiralean, hilaren 21ean, klasean, OI 6 gelan, lana egiten ariko bitartean (bakoitzak bere mahaian)
banan-banako zuzenketa eginen da mahai gainean, 
aurkeztutakoarenganako paperean
(ostiralerako lan gehaigo erantsi nahi bada egindakoari, arazorik ez)
11.30ra arte, ikasleak klasera iristen den hurrenkeran antolatiko da zuzenketa

oso litekeena da (batez ere guztiak zuzendu gabe gelditzen badira), hurrengo astean zuzentzeko dinamika horretan segitzea





viernes, 14 de noviembre de 2014

31 TA1TA2TA3

azaroaren 19rako eman beharrekoa:

ematea 11etan bukatuko da
(TA3an ale digitalarik ez da behar)

asteazkeneko klasean, eta taldeka (TA1, TA2 eta TA3, talde bakoitza bere gelan), emateak jasotzen diren bezela hauen azalpen publikoak egingo dira.
10 minutu gehienez.

ematea:

A3ra tolesturiko A2tan
(orrien arteko loturik gabe, ez plastikorik, ez deus... eta egindako guztia biltzen beste A2 tolestuta kutxa izenarekin)

1. 1:250; distritoaren norberaren azpi-zatiketa osoa; oinplanta osoa; behe oineko mailean; lur guztiak definituak (harresiak, longerak, zuhaitzak, zolamentua... eta proposatutakoaren oinplanta guztiak, etxeen sarrerak...)

2. bi etxebizitzaren (adierazgarrienak) definizioa 1:100 eskalan; behe oina, bigarrena (hirugarrena eta baleude), altxaerak, altzariak (finkoa ez dena, beste kode batekin marraztuta)... eta bi sezkio, gutxienez, etxe bana, 1:50ean, eraikuntza sistema erakutsiz,  bai eta paretaren lodierak, estalkiaren planteamentua, leihoen posizioa, eskilarak... altzariak ere bai
komeni litzateke zenbait kota eta neurria irudikatzeazen 

3.  bolumena... (lan) maketan 

memoria osoa ez da beharrezkoa, nahikoa litzateke aspektu nagusiak idatziz garbi adieraztea: zer egin nahi den aztarnekin, nolako etxeak proposatzen diren, zenbait espazio publiko sortzeko/apaintzeko legokeen beharra...

viernes, 7 de noviembre de 2014

31 TA1, TA2 eta TA3. Azaroaren 12 eta 14eko astea

Aste honetan ariketa orokorrarekin jarraituko dugu. Asteazkenerako lan espezifikoa eskatzen dizuegu.
Ikasle bakoitzak, lantzen ari den orubearen oinplanta erabat definituta ekarri behar du. Agertzen den azalera oro zer den azaldu behar da: materiala, malda, sestrak, zuhaitzak, erabilera, pareta eta abar. Etxebizitzen behe oina ere bertan marrastuta eta maila berdinean definituta agertu behar du. Garrantzi berezia du etxeetara sarrera espazioa. Errealitatezan ez dago zona zuririk, eta honenbestez zuen propoasmenean ezingo du definitu gabeko lekurik egon.
Lurraren definitzea eskatzen ari garenez, bere forma erabat definitzeko, kasuan kasu, sestra kurbak edo sestra numerikoak erabiliko dira.

Ematea:
Oinplanta 1/250 eskalan paperean
Dagoenenko eginda daukazuen maketan, oinplantaren definizioa berdina gauzatu.
Ebaketa nagusiak.

Dokumentazio hau asteazkenean lehen orduan ekar ezazue.