martes, 29 de septiembre de 2015

3A Lantegi Bateratua 2015. Altzibar
3 saioa 2015.09.30

Aurreko atalean ateratako ondorioetatik, oinarrizko estrategia baten proposamena aurkeztea proposatuko zaizue.
Aurkezpen formatoa pdf/ppt ereduan izango da (20 irudi gehienen) + maketa, zuen azalpen publikoarekin batera.

Azalpenak ondorengo dokumentazioarekin osatuak egongo dira:

Proposamen bolumetrikoa.
- auzoaren plano orokorrak: oinak/ ebaketa/ altxaerak (bolumetriaren definizioarekin)
- maketa
- azalpenerako dokumentazio gehigarria: krokis, argazki,…
- pareko arkitektura ereduak
- ...


Azalpenak Lantegi Bateratuaren hasieran egingo dira, 9.30etatik aurrera, eta ondoren prestatzen hasiko zarete proposamen honen definizio garatuago bat, hurrungo astearako eskatuko zaizuena.

TABAKALERAKO ARKITEKTURA PROGRAMA

Bihar asteazkena, 12:30htan eta Paraninfoan, Donostiako Tabakalerak urria eta azaroa bitartean izango dituen arkitekturaren inguruko programazioaren berri emango du. Alde batetik zinea eta arkitekturaren gaineko programa eta bestetik, hiria eta politikaren ingurukoa.
Gertura zaitezte!

lunes, 28 de septiembre de 2015

HITZALDIA + LAN SAIOA: URIEL FOGUÉ

Ostiral honetal, urriak 2, Donostiako Tabakaleran URIEL FOGUÉ arkitekto doktorearen hitzaldia egongo da, 19:30htan hasita. Bere lana hemen duzue ikusgai: elii
Urriak 3, larunbatean, Uriel Foguérek lan-tailer bat emango du, 11:00-13:30h bitartean. Tailerrerako izena ematea beharrezkoa da: inskripzio-esteka.

viernes, 18 de septiembre de 2015

Asteazkeneko ematea

Asteazkeneko ematea PAPEREAN ekarri eskatutako dokumentazio grafikoa eta bideoa pendrive batean. 
ANIMO!

miércoles, 9 de septiembre de 2015

Oiartzun

Hemen duzue maketa egiteko dwg.a (egin beharreko eremua indikatua), ortofotoak eta ariketaren gaineko enuntziatua:

oiartzun

viernes, 4 de septiembre de 2015

proiektuak 5
2015.2016 ikasturtea

irakasleak:
Ula Iruretagoiena
Jon Begiristain
Ibon Telleria


1 ariketa:
Oiartzungo Altzibar auzoa:
* analisia
* hazkuntzarako proposamen/eredu berriak