martes, 31 de diciembre de 2013

31 TA3. B ariketa: Pasai Donibane


abenduaren 20ean emandako proiektuen oharrak.

asmoa/helburua. proiektuaren hastapenak; zein jarrerarekin abitu den proiektua, zein izan dira bere asmoak, inguruarekiko, proposatzen zen programarekiko,...
garapena. proposatutakoaren arabera, proiektuan izan duen garapen prozesua: nola hazi den, hasierako proposamenarekiko garatu den ala ez, hobetuz joan da, edo indarra galtzen,...
barne banaketak. bizitzen barne banaketak: proportzioak, komunikazioak, planteatu den bizimoduarekiko adosketa,...
aurkezpena. egindako ematearen aurkezpena: marrazkien kalitatea, diseinu grafikoa, trasmisio gradua, ematearen kalitatea, edukia,...

***  egokia
**    doi-doi 
*      gutxi





urtarrilaren 7an, asteartea, 12.00etatik 14.00etara jasoko dira ikasleak kontsideratzen dituen emate honen inguruko dokumentazio gehigarriak.
 

jueves, 26 de diciembre de 2013

31 TA1
honekin batera, ariketa guztien zuzentzea

oharrak:
:: ez dago "emaitzarik", klasean zuzendu izan balira bezala, ahuleziak eta hobetzekoa dena agertzen da
:: nahi bada, urtarrilaren 7rako hobetu daiteke (ez da derrigorrezkoa), astearte horretako ematean; goizean... ordua zehatu gabe oraindik
:: horretan bai prestatu behar da norberaren behin-betiko alea DVDan grabatzeko
:: paperaren, informazioaren hobetze/ordekatze ordenatua izanen da, eta paper bat kenduta, beste bat sartuko... osatze kontua da.
:: "paperak nola lotu"rekin kontu handia izatea eskatuko da: edo espirala, edo burdinezko pintza... edo A1 tolestuta eta barrenean, suelto A2ak... baino ez plastikozko kanutiloa... plastikozko aurrekoak... ongi daude, baino ez da beharrezkoa

:: orokorrean honako akatsak ikusten dira:
_ nagusia: oinplantak hobeago daude altxaerak baino... bolumena, eraikinen arteko espazioak..., leihoak hobetzekoa dute nabarmen... bi dimentsiotako (pantailako) lana hobeagoa da espaziokoa baino... maketak ez dira erabili erabakiak hartzeko, eta orain nabarmendu da.
_ azpimarratzekoa leihoak eta fatxada: leihoak egokiak eta ongi zabaldutakoak izan behar dute... kanpoaldetetik, zein barnealdetik.... eta hori, gela askotan ez da gertatzen... babes ofizialeko etxeetan, gelatan, 2.60zmko borobila (minimoa eta pareten artean) tratzatu ahal izatea eskatzen da
_ beheko oinplanta ez da 5.solairukoa bezala; portaleko oinplanta horrek eskatzen du, ezinbestean, inguruko definizio zehatzagoa... portalak erabat eskasak dira: instalzioak? zaborrak? buzoiak? etorkizunean bi ate jartzeko tokirik?
_ kuriosoa da guztiz: kokapen plano askotan zaila da itsasoa antzematen
_ kuriosoa: goiko kaletiko portalak edo oso txarrak dira
_ oinplanta bat 1:50 definitzea komeni da... 1:100koa minimoa izanik. Batzuk etxe guztiak desberdinak dute, eta logikoa denez, definizioa ez du maila horretan iritxiko etxe guztietara... baino badago etxe eredu bakar bat dutenek, eta horiei, nola ez hiper definizioa eskatuko zaie

:: ez da onartuko:
_ definitu gabeko igogailuak (zulo aspa batekin)
_ oheak eta sukaldeak behar bezala irudikatuako dira... esate beterako, sukaldeetan, suak zein diren, eta altzarien 60zmko modulazioa, gutxienez, agertu beharko litzateke...
_ 30zmko zutabeak 30zmko paretetan enpotraturik/izkuturik
_ eremuaren koadrorik gabeko planuak: non zenbat etxebizitza eta zenbat gelakoak, eta zenbat m2koak diren (erabilgarria/edo eraikitakoa)... ez da besterik.

jueves, 19 de diciembre de 2013

B ariketa. 1go Lauhilekoaren bukaerako ematea.

ostiralean, hilaren 20ean, arratsaldeko ordu batetatik ordu bietara (13.00-14.00), irakaslearen gelan.


Digitalizazioa.
TA1, TA2 eta TA3an, talde bakoitzean DVD bateratu bakar batean, plano guztiak, A ariketaren moduan antolatuta (abizenak, izena_B_arik), pdf-an (ez .dwg, ez eta .jpg-an ere), saiatu beharko bere definizio maximoan ez kopiatzen... ez dira imprimatzeko, ikusteko baizik.


Maketa.

Maketa derrigorrezkoa da; komenigarria litzateke Eguberri ondorengorako ez uztea, lanaren prozesurako eskatzen bait genuen eta ez bukaerako emate moduan. Irakaslearen gelaren ondoren dauden gelatan utziko dira. Paperezko aleetan maketaren argazkiak sartu daikete.

Paperezkoa alea.

paper guztiak, A2an, lotuak (plastikozko kanutilorik ez, liburu/koaderna baten gisa ireki beharko litzateke);  ikasle bakoitzak izen kutxa propioa, bakoitzak nahi duen zenbakitzeko erarekin (Eguberrien ondoren zerbait hobetuko balitz, ordezkapena erraz egin ahal izateko).

Planuak.
oinak, altxaerak eta sekzioak

:: kokapen planuetan A eta B ariketako irudiak ikusiko dira

:: portaleko oinetan, portalaren ondoko (eta sarreran eragina duen) kaleko inguruak agertuko dira, eta bereziki definituko

:: espazio publikoak, proposatutako eraikinen artean sortu/sortarazi diren horiek erdefinitu behar dira: lurra marraztuz, zuhaitzak eta beren posizioak, gaueko argiztapena...

:: etxebizitzaren oinak 1:100eko eskalan marrazatu beharko, gutxienez, eta bat behintzat, eredugarriena edo, 1:50etan (non tabikeak, lodierak, altzariak zein diren edo.... eta prezisioarekin irudikatu behako diren)

:: etxebizitza bakoitzaren m2ak (eta zenbait datu ere adierazi beharko da koadro labur bateran)

:: sekziotan lurra zein den, eustormak nolakoak diren, eta elizaren edo jardinaren definizioa ere iruditu beharko litzateke ere bai

* Urtarrilaren 7an, goizeko 12.00etatik 14.00etara posible litzateke informazio gehiago ekartzea, behar bezala zenbakitutako aurreko ematearen orriak ordezkatuz (edo gehituz). Emate gehigarri hau paperezkoa eta digitala izango da ere.
 Informazio gehigarri bezala ulertuko dugu urtarrileko konbokatoria hau, beraz, ezinbestekoa izango da abenduko ematea egitea.


miércoles, 11 de diciembre de 2013

31 TA1 TA2 TA3

hilaren 16ko ematea: A ariketa digitalean
emate ordua: 13.00etatik 14.00etara

Talde bakoitzeko, CD (zein DVD) batean, unitate bat taldeko
Edukia: A ariketaren (lantegi bateratuaren irakasgai honi dagokion) informazioa/dokumentazioa:
talde bakoitzean ikasle guztiak bere aldetik antolatuko dira CD/DVD baterat batean aurkezteko
:: proiektuak5eko planu/sekzio/argazkiak/muntaiak/maketaren argazkiak... eta norberaren lana irudikatzeko balio duen dokumentazio guztia...
:: orriak behar bezala izendatua eta zenbakitua izanen dira, A2an inprimatzeko modukoak
:: beste irakasgaiaren informazioa ere sartuko da (astelehenean dagoena, eta behar bada, memoria eta idatzitako informazioa sartu gabe,  
(B ariketan antzeko numerazio eta formatoa erabili beharko da, unitarioa izan dadin) 
(nola maketa, aldi berean, A ariketakoa eta Bkoa den, ostiralean jasoko litzateke, baino argazkiak bai) 
Ikasle bakoitzak karpeta batean sartuko ditu gauza guztiak, non abizen eta gero izen agertuko diren:
esate baterako:
UrkulluRementeria,Iñigo_A 

hilaren 18ko ematea: A ariketa paperean
emate ordua: 8.30etatik 9.00etara

miércoles, 4 de diciembre de 2013

31 TA1
hilaren 9 eta 11

Lehenik eta behin, astelehenean, 11.30tan edo lauhilero egitekoa den inkesta eginen da

beraz, klasera etorri egin behar da egun horretan

astelehenean, B ariketari ekingo diogu 
aurreko astearen dinamikan: gelaren gibelean, paperezko aleetan, eta maketa bat eskuan izanik (maketa erabat derrigorrezkoa izanen da: eta ez da betekin administratiboa: egun horietan garbi ikusi den bazala, erabakiak, zalantzak etabar, maketaren gainean askoz ere hobeto ulertzen; maketarik gabe EZ DA zuzentzen ahalko)

:: arreta berezia: sekzio eta oinplantari

:: bizitza ereduak, ekarri beharko ematearen formatoan, hau da, 1:50ean, eta eskala horretan, eskalak berak behartuta, hainbat gauza definituko da: pareten lodierak (zein den kartoieheltso, zein brika, zein eustorma); zein egitura/zein itxitura; ateen irekierak; finkoa dena (komuneko gailuak, sukaldekoak) eta ez dena (mahaiak, oheak...) bereiztuko da; argiztapena ere hasiko... altzariak iridikatzerakoan, neurriak agertu beharko dira ere... eta kotak jartzen hasiko da ere bai: bakoitzak bere estilo propioan (eta ez autocad-en eran, zuzenean, bere horretan)

A ariketaren zalantza zehatzak ere ikuskatuko dira bi egun horietan 

oharra: gure taldea dexente atzeratuta dabail besteekin alderatzen bada, bi aste falta da ematerako: adi