jueves, 27 de febrero de 2014

31 TA3
otsailaren 26ko LBaren ematea

emaitzak, honako hauek:
(non A: ongi den; B: nahiko ongi; C: doi-doi; D: gaizki)

miércoles, 26 de febrero de 2014

31 TA3
martxoaren 3/5erako

astelehenean, talde guztiak elkarturik, LB2ko egindako zenbait lana ikuskatuko dira;
aldi berean, B ariketaren lehen pausoa nolakoa izanen den ere zehatuko da
eta jendea nahikoa egonez gero, orubearen lehen bideo-gerturaketa antolatuko

elkarrekin egin beharreko klaserako, otsailaren 26ko ematean paperean emandakoaren .pdf ale guztiak eduki beharko dira klase hasi aintzinean (11am-tarako) 

CD baterau horretan (delegatuarekin adostuko da), ikasle guztien lanak grabatuko baitira; bakoitzak bere karpetan, Abizen1Abizen2,izena izendatua; bakoitzak -pdf bakarrean (egindako guztia barrenean), ertaineko definizioan

asteazkenean, klase teorikoa (talde oro) + B ariketaren orubearen bideo gerturaketa eta gainontzeko argibideak aditzera emanen dira

lunes, 24 de febrero de 2014

31 TA2 LANTEGI BATERATUA 2013 OTSAILAK 26

31 TA2 PROIEKTUAK VI 2014 OTSAILAK 26 LANTEGI BATERATUA "EMATEA" PAPEREAN DIN A1. HONAKO KONPOSAKETA JARRAITUAZ ^ IKASLEAREN IZEN ABIZENA^ HEGOLEDEKO ALTXAERA - EKIALDEKO ALTXAEREA (EDO EBAKIDURA) - IPARRALDEKO ALTXAERA ETXEBIZITZA SOLAIRUA m2 - legenda - gela hezeak memoria edo bistak... BEHE SOLAIRUA ^ ^ ADIERAZI BEHARREZKO ELEMENTUAK: -IPARRA (ORIENTAZIOA) -ESKALA GRAFIKOA -INGURUKO BALDINTZAK (MEHELINAK, BEHEKO KARRIKA, ESPALOIAK...) -MEMORIA -AZALERAK (ERABILGARRIA, ERAIKIA) -KOTAK (OROKAORRAK, PATIOARENAK, KARRIKARENAK, BEHE SOLAIRUKO ALTURA...) -GELA HEZEAK ADIERAZI (ZOLA) -ERAIKUNTZA ETA EGITURA, BANAKETA HORMETATIK BEREIZI (marraz, solido...) PDF (DIN A1, KONPOSIZIOA LIBREA, IKASLEAK NAHI ERAN) PLANOAK: KOKAPENA : 1/2000, 1/500, 1/200 eskalatara SOLAIRUAK : 1/100, 1/50 eskalatara ALTXAERAK (IPAR, HEGO, EKILADE) : 1/100 eskalatara EBAKIDURAK (LUZERA ETA ZABALERA) 1/100 eskalatara

viernes, 21 de febrero de 2014

31 TA3
otsailaren 26ko aurremate

:: 8.30etatik 2.30etara, klasean bertan
eman ondoren, eta ikasleen presentzia haintzat hartuta, hasiko da zenbait ariketak ikusten/zuzentzen
ordu 2.30etatik aurrera, ariketarik ez dira jasoko

:: ematea paperean + maketa bera 
A2 neurrian, tolestu gabe... elkarren artean lotu gabe: ez kanutilorik, ez plastikozko aurrekoa, ez paper garesti/dizdiratsua (ez du nota gora egiten)... A1 tolestuta baten barrenean; izen kutxa personalizatua orri bakoitzak
:: .pdf-an ez da jasoko aste honetan, hurrengoan baizik (ikasle guztiena disko bakar batean)
:: kokapena1 (non karrika eta itsasoa ikusiko baitan)... ez kokapen testimoniala... "markoa"ren barrenean sartuko dena/ez dena ongi pentsatua 1:500eko eskalan 
eta horrekin batera bi karriketako altzaerak ere bai 
:: kokapena2; 1:200ean, oinplanta bakarrik, inguru gertukoa irudikatzeko, non karrikak, eskilarak, portalak, espaloiak, aterpeak, magala... non etxeak (trinkoa) eta espazioa (hutsa) ongi bereiztuko diren... eta ikasle bakoitzaren proiektua txertatuko den (erabaki beharko zein adierazi: ionplanta eredu, edota ataria/tabernarena.
:: 1:50 eko eskalan oinplanta guztiak + 2 sekzio (gutxienez, sekzioek ariketa ariketa hau izugarri ongi adierazten dute) + altzaerak (hauek aukeran, 1:100 edo 1:50ean)
:::: paretaren lodierek garbi, lehen begiradan, erakutsi behar dute egitura zein den, non dagoen, eta kanpo eta berrenekoa (isolaturik dagoena) zein den
:::: altzari guztiak irudikatzean (obraren baitakoa ez den guztia) beste kode bat erabiliko da (kolore, puntuak, lerrotxoak... )
:::: sekziotan kotak edo akaberaren nibela (beheko lurretik hasita) agertu beharko da
:::: oinplantan kota batzuk, nagusiak, irudikatu beharko dira (paretei, espazioei eta banaketari INONGO protagonismorik kendu gabe).
:::: planotan koadro txiki batean zenbat etxe, zenbat gelako eta eremua (zenbat eraikitako m2) egeriko da
:::: aholku orokorrak banaketetan: portala handia eta oso flexiblea egitea komeni da (arauek eragina handia dute sarrerako izaeran); arropa nola eskegituko ere pentsatzekoa da (idorgailua aukera bat da, ez besterik); biltegi/trasteroa gauza nagusia da etxe batean, eta sartzekoa litzateke. 
:: planoan bertan memoria txiki bat txertatuko da: ez da beharrekoa textu osatu bat, bost esalditan ere posible da proeiktu bat definitzen
:: eta maketa bera (zirriborro gisa, sekzionatua... laneko maketa... egindakoa ulertzeko balio dezakena, eta manipulatzen segitzen balioko lukeena)

astelehenean, hilaren 24ean
ekarriko/nahi dena zuzenduko da goiz osoan


miércoles, 12 de febrero de 2014

31 TA3
hilaren 17/19rako

paperean, egin beharrekoa... zuzenduko dena:
:: oinplantak 1:50ean: tabernaren oina eta (gutxienez) oin eredu bat
:: sekzioa(k) 1:50ean
nahi bada, horren guztiaren zirriborro bolumetrikoa, maketa egin berrian txertatzekoa
zenbait aspektu azpimarratu nahi da:
:: kantoia, eskilara/arrapala eta aldameneko aterperearena, ariketaren alde nagusienetakoa da
:: orubea ez da oso simetrikoa (zeharka); bista onak hegoaldera daude, eta bistarik gabekoa iparraldera begira dago: honek normalean irtenbide asimetrikoa izaten du (esate baterako zail da bista onak kontutan ez hartzea)
:: horrexegatik zalantzan jarri nahi da egunotan ikusitako zenbait proiektu; ez da nahikoa nonbait bilatzea eredu guztiz simetriko bat, patio bat erdian duena, eta hor sartzea... egoerak eta tokia ongi ulertzeak gailu simetriko horren eraldatze/egokitze sakona eskatzen du.
:: portalak gauza konplexua eta handia izaten (segitzen) du
:: eraikitzeko sistema eta materiala, eta fatxadan irekitzen diren zuloak "gauza bat" da, bateratua asmatzen eta pensatzen dena... ez azken momenturako erabakitzeko uzten dena.
19an, paperean, klase bukaeran, aipatutako ionplantak, sekzioa(k) eta fatxada (1:50ean) jasoko dira.  

lunes, 10 de febrero de 2014

31 TA1

2014ko otsailak 12rako, asteazkena
gaurko egunerako egin nizkizuen lan proposamenak arrakasta gutxi izan dutela eta, asteazkenerako, tarte emate bat egitea eskatuko dizuet hurrungo edukiarekin:

1. orubearen maketa bateratua + bakoitzaren maketa-proposamenaren argazki sekuentzia bat.
2. dokumentazio osagarria:
ebaketa(k) -zihur-, oinak, barne banaketak, krokisak,...
3. proiektuko hiru altxaeren asmo, konposaketa, ardatz nagusi eta lehenengo proposamenak, maketaren argazki + eskuzko planoetan.
ematea eredu digitalean egingo da, guztia pdf bateratu batean aurkeztuz, bakoitzaren 10 min-ko azalpen publiko baten ondoren jasoko dena.
31 TA3
asteazkenerako (hilaren 12rako)
:: guztion arteko maketa ez bada bukaturik, klasean burutuko, eta bitartean, bukatu gabe egonda ere falta direnen zirriborro geometrikoa ikusi beharko ere
:: klase bukaerako (klasean zuzenduko litzateke) 1:50eko eskalan,altxaeraren alderdi batzuk, non leiho eta materialaren banaketak (eta eraikitzeko sistema sekzio batean ikusiko den)

viernes, 7 de febrero de 2014

31 TA1

2014ko otsailak 10 eta 12rako

astelehena 10.
bateratua egiten ariko zareten A ariketako orubearen maketa bukatuta egon beharko luke astelehenerako, edo bukatzeko preozesuan gutxienez... (asteazkenerako amaituta beranduenen)
bakoitzaren "zirriborro bolumetrikoa" txertatzeko modukoa izan beharko luke asteko lehenengo egun honetarako, horren gainean erabakiak, zalantzak eta kezkak argitzeko.
beraz, klasean:
1. orubearen maketa bateratua + bakoitzaren maketa-proposamena 
(lan maketa bat da! ez ahaztu hau... "trasmititu" beharko du, bukaerako sekulako akaberak eduki baino...)
2. dokumentazio osagarria, eskuzko marrazkiekin 
(bakoitzak neurtuko du dokumentazio hau; ebaketa(k) -zihur-, oinak, barne banaketak, altxaerak,...)

asteazkena 12.
asteazkenerako, maketa bateratua bukatua beharko luke.
bakoitzaren eredu bolumetrikoak jarraituko ditugu klasean komentatzen.
eta honekin batera:
3. proiektuko hiru altxaeren asmo, konposaketa, ardatz nagusi eta lehenengo proposamenak aztertzen hasiko ginateke, maketa + eskuzko planoetan.

miércoles, 5 de febrero de 2014

31 TA3
hilaren 10/12rako
ematerako pare bat aste falta delarik, lana handia egin beharko egunotan:
astelehenerako, elkarrekin egin behar zenuten maketak (inguruarena, alegia) bukatuta egon beharko luke... eta bakoitzak bere proposamenaren "zirriborro bolumetrikoa" txertatzeko modukoa izan beharko ere bai... horren gainean erabakiak, zalantzak eta kezkak argitzeko.
Laneko maketa horrekin batera, paperean, 1:50eko sekzioa(k) (agian sekzioa tresnarik nagusienetakoa litzateke poriektu horretan) irudikatu beharko dira.
Solairu guztien oinplanta (beste eskala ttikiago batean, 1:200) erakutsi beharko lirateke.
Ez ahaztu: 
:: eraikin+ eskalera publikoa dela (eta elbarrituen kanpoko arauak segitu beharko duela)
:: gibeleko karrikaren eraikinekiko kontaktuak garrantzia handia duela (haien arteko tartea)
:: aldameneko etxearen portalaren jarraipenari erentzun bat eman behar zaiola
:: bistak/eguzkitzapena alde batean daude bakarrik
:: igogailua, eta batez ere eskilarak (segidan zenbat,zein neurritakoak... SU A1an zehazten direla)
:: portalak, uste baino hadiagoak suertatzen direla normalean
:: taberna, askotan, toki deserosoa da bizilagunentzako
:: patioak, badu bere araudi: garaieran/diametroan... bete beharrekoa
:: egitura/zuloak (eskilara/igogailua) bat datozela
:: eta nagusia: proposatzen irudia "ideia" osoa izan behar duela ikasleak: materiala, leihoak, estalkia... aspektu horiek hasieratik pentsatzekoak direla... ez dira azken momentuan hautatzen direnetakoak.

Asteazkenerako, altxaeren saioa

lunes, 3 de febrero de 2014

31 TA3 
otsailaren 3an, astelehenean
A ariketaren gaineko eguna
_klasean 1:50eko maketaren antolaketa erabakiko da
_bakotzak oruberako soluzio bat pentsatu beharko (lehen saioa, besterik elitzateke): eskilararen posizioa, sekzioa eta axonometria bat.... ataria, portala bera, eta eskilara (agian eskaloiak finkoak direnez... posiblea da "kaxa moduko" bat izaten); bi zangotako eskilara klasikoa behar bezala egiten ez duena... saria jasoko; 
_bolumenean noraino iristen den altueran, eta bi aldeetako medialinak duen eragina aztertzekoa da
Guztia eskuz egindako krokisetan
A eta B ariketaren inguruak behar bezala marrazturik aurkeztu beharko litzateke aste horretan...