viernes, 27 de abril de 2012

apirilak 30eko erakusteak

Astelehen honetan, Apirilaren 30ean, klasean talde guztiak elkarrekin eta kanpoko gonbidatu batekin ( Bingen Egia, aparejadorea ) egingo den Txomin Eneako proiektuaren erakustean (zuzenketa baino), honako ikasle hauen lanak ikusiko genituzke: 
(denboraren arabera guztiak ikusiko, edo zenbait bakarrik)
31A taldea
72829935K (O R A)
72319934E (A G I) 
78943948J (A O V)
31B taldea (hiru egunetarako)
44564010S
72503650Z
72470847D
45754418N
72540098F
72756259Z
31C taldea
 78948682D (S U LdA)
72825342M (A A L)
44567475F (A I F)

Ongi legoke prestatua eramatea, bakoitzak, bere proiektuko azalpen/gidoi bat (15-20 min); pentsa ezazue gonbidatuak ez dutela lekua zuen moduan ezagutuko, eta zuetako bakoitzak gauzatutako proiektua gutxiago oraindik...
Klaseak 9.30tan hasiko dira, 2.2 gelan; 9.15etarako gelan egotea eskertuko genuke, saioak garaiz hasteko. 

Datozen klase egunetako lanen erakusteetarako, maiatzaren 7 eta 8an, ikasleen lan zerrenda berriak blogean ezarriko ditugu.
Hadi egon!

jueves, 26 de abril de 2012

urteko azken asteak

Azken ematea egin ondoren, ohikoa da erantzun bezala kalifikazio bat bakarrik izatea. Egindako lanaren erantzuna aberatsagoa izan dadin, geratzen diren hiru klaseetan emandako lanak komentatuko ditugu. Jaso ditugun lan guztien artean adierazgarrienak aukeratuko ditugu eta hauek klasean aurkeztea eskatzen dizuegu.

Eskolaz kanpoko eta arkitektoen gremioaren kanpoko iritziak jaso nahi ditugu baita ere. Horretarako egun bakoitzean gonbidatu bat etorriko da, arkitekturarekin erlazioa duena baina ez arkitektoa.
Aurkeztutako lanei buruz iritzia eskatuko diegu, modu lasai batean eginda. Atsegina izatea espero dugu.

Datorren astelehena, apirilaren 30ean Bingen Egia, esperientzia handiko aparejadorea etorriko da, besteak beste arkitektura eskola eta enpresaritza eskolako obratan lan egin duena.
Hurrengo astelehenena, maiatzaren 7ean, Juan Iriarte, paisajista etorriko da, Lur paisajistak taldeko kidea. Bere lanen artean, Ametzagainako parkea, Katalunia plaza, Parque de la Memoria daude, besteak beste.
Maiatzaren 8, asteartean, joaquin Perez Iriarte, Loiolako bizilaguna etorriko da.

Aurkezpenak goizeko 9.30tan hasiko dira. Naiz eta lanak buaktuta egon, eta seguruenik lanpetuta egongo zareten, etortzea eskatzen dizuegu, interesgarria izango da.







miércoles, 18 de abril de 2012

apirilaren 24ko ematerakoan
31 A taldearen zenbait ohar teknikoak
_ kokapen planoetan ez da berde kolorea onartuko, inondik ere; ibaiaren itsas-gora era beherak behar bezala adieraziko; zuhaitzak behar bezala irudikatuko (abstrakto (borobila) zein figuratiboa) baino ez da onartuko inportatutako blokerik; behar beste sestra kotak paratuko dira, gehiegizko protagonismoa hartu gabe,...
_ iparra ez da ezinbestean goian jarriko: ariketa bakoitza era batean ulertzen/ikusten da, askotan, gehienetan, iparraren zerarekin zerikusirik ez du izaten.
_ kurtso bukaera arte, zerbait aldatu daitekelakoan, ongi diseinatu beharko da izen kutxa (orri bat ordezkatu beharko balitz, erraz ulertzeko berria zein den, zein ordezkatzen duen), zenbakia, data, eskalak, 31 A (eta ez irakaslearen abizena),...

apirilak 24, asteartea.

TXOMIN ENEAko proiektuaren AZKEN EMATEA

- paperezko formatua.
DIN A2etan
orri askeak, A3ra tolestuta> ez espiral, ez klick, ez deus...kartulina tolestu baten barruan, A3 neurri justuarekin, handiagorik ez.
- formatu digitala.
pdf formatuan
karpeta bat ikasleko> TALDEA_ARIKETA_ABIZEN1_ABIZEN2_IZENA,
guztia maiuskulaz ( adibidez: 31B_C_LLOYD_WHRIGHT_FRANK )
talde (A,B eta C) bakoitzeko 2 CDtan gehienez
(denborarekin antolatu zaitezte!)
- maketa/ maketaren argazkiak.
(jaso ditzakezue apaletatik aurreko emateetako maketak...)

EMATEAREN EDUKIA:

1. antolamendua/ ordenazio orokorra.
1/1000 eskala
DIN A2ko bat

2. proiektuaren eremua.
eskala librea; proiektu bakoitzaren araberakoa.
oinak/ ebaketak/ altxaerak/ argazkiak/ maketa/ 3Dak/ ...
2 DIN A2ko minimo

3. espazio publikoaren garapena/ deskribapena/ irudikatzea.
materialak/ altzari urbanoak/ espazioaren nortasuna/ argiztapena/...
DIN A2ko bat

4. bizitza multzoa(k).
bolumetria> 3D/ maketaren argazkiak/ altxaerak/ ebaketak/ ...
oin planta guztiak
DIN A2ko bat

5. bizitzen oin planta eredugarria(k).
1/50eko eskalan
eskala honek eskatzen duen definizioarekin:
altzariak/ pabimentuak/ arotziak/...
DIN A2ko bat

6. xehetasun teknikoak. garapen arkitektonikoa azalduko dituzten datu teknikoak:
egitura/ istalakuntzak/ eraikuntza xehetasunak/ ...


* ematea, asteartean, 8.30etatik 12.30etara izango da, irakasleen bulegoan.
** astelehenean bulegoan izango gara edozein kontsultarako.


ongi izan,
datorren astera arte.

viernes, 13 de abril de 2012

31 A taldea
apirilaren 16-17 astean
_ Astelehenen jasoko irakuri beharreko bi liburuen txostena: A4 bakarrean, orriaren alde bakoitzean liburu bakoitzaren IRUZKINA, ERITZIA, ez laburpena.
_ irakurritakoaren ondorioak ikusitako oin banaketan bat ere somatzen ez denez, astelehenean bertan, oinak, altxaerak, eta bolumetria hasiko dira aztertzen.
_ kurtsoaren bukaeran, oinplanta egokiak egin ahal izatea edozein ikasleri eska dakiokena litzateke; beraz, ez ahantzi, oinak 1:50tan, eta altzari eta guztiarekin hasi beharko pentsatzen eta irudikatzen.
_ azken ematean aurkeztutako oin plantak oso estandarrak (oso inmobiliariakoak) ziren; inongo interesik gabekoak, edo inongo kezka pertsonaletik sortuak.