lunes, 6 de diciembre de 2010

hezkuntza

Begira ezazue hezkuntzari buruz dihardun bideo hau, klasean aplikatu daitezkeen ondorioak eskertuko dira, konkretuak badira hobe.
Bideoak ikustean ikasle paperatik ateratzeko saiakuntza egitea proposatzen dizuet, hau da, irakasgaiaren (edo eskolaren) nondik norakoak zuen esku egon daitezkela, honek dakarren ardurarekin.



aurkezpen luzeago bat duzue hemen.

viernes, 3 de diciembre de 2010

NYerako pasaportea

zuen pasaportea bidaiarako balio ote duen jakiteko hemen dezue lotura bat.

http://www.visitusa-spain.com/VWP_TravelerGuide_castilian.pdf

lunes, 15 de noviembre de 2010

Bai aurreko postean Iñigok ekarritako apartamentu hiperteknologikoa, klasean gaur aipatu dudana da. Eskerrik asko.
Guztiak katxarroak diseinatzen hasi aurretik imajin hau jarri nahi dizuet, aurreko bideoari kontrajartzeko. 
Bruno Munariren imajin ezaguna (besteak beste, klasean jarri nuena). Objetu arrunt bati hainbat erabilera oker eta interesgarri eman daiteke.


Levi Straussen hitzetan Bricoleur Vs Ingeniaria 
("le pensée sauvage" liburu bikainean azaldutako ideia, espainolez "El pensamiento Salvaje", fce, mexico 1964)
iep! ez dakit gaur klasean komentatu dezun "hojaldre horma" hori, bideo honetan agertzen dana den, baina bestela ere adibide kuriosoa da, bereziki bizi ahala egindako eraldaketa/moldaketen prozesua, "emaitza" nahiko itxurosoa izan arren, hasierako baldintzetatik (hiru lagun) aldentzen dela ere kontutan izan behar da...













informazio gehiago dezue web orrialde honetan: http://www.archdaily.com/59905/gary-chang-life-in-32-sqm/

beste video bat tramankulu txiki baina interesgarriekin

jueves, 4 de noviembre de 2010

Metalocus

http://metalocus.es/

Nerea irakurri ordez, agian hobezue zuzenen metalocus orrian sartu ta zuen kabuz albistek irakurtzea, baina bistaizo azkar baten atentzioa eman diaten 3 kontutxo jarraian:

1.VIDA NO NOMADA
Aurreko blog horretan maxiatzen ari naizen honetan, aurtengo klasetan sarritan aipatu den gai batekin zerikusi handia duen artikulo bat begiztatu berri dut. Etxea-autoa konparaketa Prada Pooli entzun ahal izan diogu blog honetan bertan, ba hara hemen beste torloju bira bat (barka erderakada, "otra buelta de tuerca").











2.MIES VAN DER ROHE Y LO COTIDIANO
Galdera arras garrantzitsu bat datorkit burura gai honen arira. Zer gertatzen da klasean erakusten dizkiguten arkitektoen lanekin. Proiektuak ikusten ditugu, hauen gauzatzeak ere bai batzutan, baina gutxitan proiektu gauzatu horien norbanakoaren erabilera, errealitatea alegia.

http://metalocus.es/content/es/blog/mies-van-der-rohe-y-lo-cotidiano
http://opinionator.blogs.nytimes.com/2010/10/14/living-with-mies/



3.“DEAD DROPS”
Eta puntazo bat, besterik gabe.









Kaleko edozein txokotan informazioa konpartitzeko omen Aram Bartholl artistaren proiektua. Ba hori, puntazo bat.

The high line

Ez da New York-erako bidaiaren aldeko botua emateagatik, baina agian puntu positibo bat izan daiteke honakoa,jaja.

Ez. Abandonatuta dagoen eraiki bat (kasu honetan, komunikazio azpiegitura bat) erabaerritzearen arira dator atal hau. Ia kasu guztietan bezala, zaharkitua dagoena bota behar denaren ideia barneratuegi dago oraindik ere, eta hemen, lagun talde batek (hasieran gutxi izango ziren, mordo bat gerora) bota behar zuten trenbide utzi eta zaharkitu bati eman nahi izan zion berrerabilpena, egun, gauzatua edo gauzatze bidean dena behintzat.




Interesgarria iruditzen zait berrerabiltzearen gaia, era berean, interesagarri zait kapa ezberdinen sortzea, azpiko geruzan ibilgailu bidezko garraioa, goiko geruzan aldiz oinezkoena, inongo etenik gabea. Manhatango sare ortogonalean sigi-saga apur bat egiten duena, oinezkoa kuadrikula horri gailenduko balitzaio bezala.

Beste maila batean, gizarte masa batek eragin dezakela ikusteak ere poztu egiten nau. Nahiz eta, ia horrelako gauza ponpoxotan bakarrik ikus genezakeen influentzia hori zoritxarrez.

Informazio andana biltzen duen orriaren linka: http://www.thehighline.org/

Hurrengo bideoa, Ga2rel audiobisualaren omenez. Ia aurtengo proiektuaren azken entrega holako bideon baten bidez eitera ausartzen haizen. Jon, esan berrik ez dao enaizela Gabirelen entrega formatoan arduradun egingo!

viernes, 22 de octubre de 2010

Bidaia

Hauek dira bidaia egiteko nire proposamenak, klasean esan genuen bezala, bi edo hiru aukeratu eta aurrekontuak eskatuko ditugu.
Egin itzazue zuen proposamenak, baina etzazue lo hartu, laiste erabaki behar dugu eta.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Arkitektura aurrediseinatua

Niri egia esan IFEMAKO bideoan ikusitako arkitektura modeloak aurrera egitea ez litzaidake gehiegi gustatuko. Enpresa handien garaipena dela iruditzen zait pertsonengan, beraiei gehien intere$atzen zaiena eginez. Gainera diseinu errepikakor hori erabiltzeak sormenari oztopatzen dio eta etxe bakoitzari norberekotasuna kendu.

Horrez gain arkitektura horrek modulu ezberdinen kokapenaren jolas batera gogoratzen dit...



Cedric Price Revisited

ETSAMko talde batek egindako etxe aurrefabrikatu modularra azaltzen da bideo hauetan. Cedric Price handia ekartzen dit gogora, ea laister berari buruz zerbait posteatzen dudan.
Bestalde, bidalitako gonbidapenarekin, blogger baimena duzue, hau da, post berriak sar ditzakezue, ea nor animatzen den lehena:




Prada Poole

Orain dela egun batzun lotura bidali nizuen bideoa hemen duzue,




artikulu osoa
http://www.cyanmag.com/revista/13/entrevista-jose-miguel-de-prada-poole-arquitectura/
eta cyanmag aldizkaria, http://www.cyanmag.com , noski.

blu

Gorkak komentarioan jarri duen bideoa zuzenean hemen duzue.

BIG BANG BIG BOOM - the new wall-painted animation by BLU from blu on Vimeo.

sábado, 9 de octubre de 2010

proiektuak

Mansilla eta Tuñon-en blogetik egindeko lan batzuk ekartzen dizkizuet. Proiektua egin ahal izateko zerbait ematen dizuetela uste al duzue? proiektuak al dira?
Iritziak nahiko nituzke.

hau da helbidea http://mansilla-tunon.blogspot.com/2010/09/mt-shanghai-workshop.html

eta bideoak zuzenena (oraindik ez dut lortu bideoa hemen bertan ikustea): lortu dut.