jueves, 27 de octubre de 2016

TA 1. Ostirala 28

Bihar, ostirala 28, horrela antolatuko gara:

- Lehen orduan, hainbat adibideen inguruko azalpenak emango ditut, aurreko egunean suertatu ziren gaien inguruan.

- Asteazkenean kokapena aurkeztu ez zutenekin jarraituko dugu; kokapenaz gain etxebizitza+ekipamenduaren gaineko helburuak azaltzea eskatuko da.

- Azken orduan, asteazkenean zuzendutakoek aurkeztutakoa+zuzenketaren komentarioen ondorioko garapena entregatuko dute.

martes, 25 de octubre de 2016

TA 1. Biharko ohartxoa

Biharko klaseari buruz, ohartxo bat:

- Aurreko ostiralerako eskatutako kokapen planoa klase bukaeran jasoko dut eta kalifikazioa izango du (inorrek ez zuen egin, snif). Aukeratutako kokapenaren adierazpen grafikoa da plano hau; hots, lekuaren irakurketa grafikoa.

- Bihar programari buruz jardungo gara. Aurreratuta ekarri bizitzari buruzko gogoetaren bat, eta bizitza ereduan ekipamenduak jokatuko duen papera. Esan beharrik ez dago, bizitza eredua aukeratutako lekuaren irakurketarekin harremanean izango dela. Gogoeta hauen aurkezpenak egingo ditugu eta amankomunean jarri.

miércoles, 12 de octubre de 2016

OSTIRALA 14, EMATEA

Ostiraleko emateari buruz, hainbat zehaztapen:

- Proiektuak/hirigintza atalen A1-ak digitalki helbide honetara bidali: proiektuak56@gmail.com. Eraikuntzakoa egelara igo behar duzue.
PDF formatuan, eta honela izendaturik: (adibidea) TA1.Biurrun,Lopez,Gabiria.pdf

- Paperean inprimaturik, tailerrean jasoko ditugu A1-ak (lantegiaren 3 atalei buruzkoak).

- Aurkezpen bat prestatu egindako lanaren emaitzak azaltzeko (eraikuntza/proiektuak/hirigintza), 10 minututako luzapenarekin gehienez. 

- Goizeko 9:00hak arte jasoko ditugu, eta jarraian aurkezpenekin hasiko gara.


Animo!