domingo, 26 de febrero de 2012

KRISTOBALDEGI 4, LANTEGIA

Aurreko astean  artxiboan egon ginen, eta Kristobaldegi 4- ean kokatuta dagoen lantegiaren planoak lortu genituen. Hemen uzten ditut lortutako planoak, norbaitek behar baditu har ditzan.



















Bestalde, Kristobaldegi 6-ko planoen bila ere ibili ginen, baina ez dago ezer.

jueves, 23 de febrero de 2012

TXOMIN-ENEA. otsailak 27-28ko astea

31B (Jon) eta 31C (Ibon) taldeak

Datorren 15 egunetarako, espazio publikoaren inguruan gogoeta batzuk egitea proposatuko dizuegu; Txomin Enean garatzen ari zareten proiektu honetan, espazio publikoak, zuen proiektuan edukiko duen "zaporea" definitzea izango da emate honen helburuetako bat: izango dituen ezaugarriak izendatu, zein erabilera, bere planteamenduan parte hartuko duten input berriak,...
Orain artean espazio publikoari buruzko planteamenduei torloju buelta bat gehiago ematea eskatuko dizuegu. Honen adibide moduan, Iñaki Ábalos arkitektoaren La belleza termodinámica textuaren link-a luzatzen dizuegu (kontuz orrien antolamenduarekin!), jasangarritasuna kontzeptuaren inguruan egiten dituen gogoetak jorratzen dituelarik. Textua, Mansilla+Tuñon arkitektura bulegoak duen Circo bilduman eskuragarri duzue (gure omenaldi txikia egin nahi diogu hemendik,
desagertu berri den Luis Moreno Mansilla arkitekto madrildarrari):

www.mansilla-tunon.com/circo/epoca7/pdf/2009_157.pdf


Honekin batera, eraikuntzan pentsatzen hastea nahiko genuke ere: zer nolako etxe mota ikuskatzen duzuen/dituzuen zuen proiekturako, zein material, egitura mota,...
Modu honetan, proiektuaren eskala desberdinen arteko konbinaketak landu beharko dituzue, eskala handia vs eskala txikia:
espazio publikoa vs xehetasun konstruktiboa/eraikuntza

Datorren aste honetan, zuen lanak ikusten hasiko ginateke eta hurrungoan (martxoak 5-6) gai hauen ingurukoak jasoko genituzke.

ongi izan,

miércoles, 22 de febrero de 2012

TxominEnea otsailaren 27·28ko astea

31A taldea

hilaren 27an, astelehenean, asteterdi honetan egiten egon den “collage” ariketaren bi A3 jasoko dira, nahi den eskalatan, zuri ta beltzean bakarrik, edo grisen eskalan (ez kolorerik), honako edukin hauekin:

_ hautatutako bizitza-eredu: oin planta tipoa(k)

_ txertaketaren planta tipoa: non collage teknikak duen gaitasuna (moztu, biratu, luzatu, errepikatu,...) egerian gelditu behar diren; eta operazioaren egokitasuna (osoaren eskala, tamainak, utzitako tarteak, txertaketaren ertzak,..) agerian geldituko ere

_ txertaketaren oin planta (osoa, zein zati korapiltsuarenak), non oraingo karrikak eta sartutako eraikin berriaren arteko arazoak identifikatzen eta irtenbidea ematen hasiko zaien.

_ sekzioak beharko balitz, dagokien eskalan (ez kokatzen denarenean)

_ orube osoaren zonifikazioa edo aurreplana (orube erdia bere horretan utziko balitz, horrela irudikatua gerta dadin); oin plano00 izenekoa hemendik aurrera.

_ behar diren muntaiak, irudiak, grafikoak, etabar

_ ez memoriarik; irudiketarekin aski behar du izan ulertu ahal izateko


Aurkezpena editatua eta argudiatua izanen da (ez du zertan PowerPoint izan behar: paperean ematen den informaizoa bera eskatuko da, ez gehiagorik), unibertsitatearen 3. mailako ikasle bati dagokion bezala; eskatutako aspektu guztiak jorraturik; hautatutako ereduak dituen akatsak eta txertatzeko izandako arazoak identifikatzea guztiz nagusia litzateke ariketa honetako aurkezpenean.

Astelehenan jasoko dira ariketa guztiak paperean (ez asteartean), eta hasiko ere pantailan aurkezten goizean goizetik: hasiko da orain arte “missing” eta erakutsi gabe egon diren ikasleak (astearteko klaseak aipatuak izan diren horiek).

Gela Berria astelehenetarako: sotoko lehendabizikoa: S1

asteartean posible balitz,

eta ezin bada, hurrengo asterako, Martxoaren 5/6, espazio publikoaen gaineko hausnarketa egitera goaz talde guztietan: espazio termodinamikotik hasita, paisaierainokora;

beraz, komenigarria da oso, 31B eta 31C egiten eta eskatzen ari direna ikustea, ildo horretatik joanen garelako


jueves, 16 de febrero de 2012

TXOMIN-ENEA. otsailak 20-21ko astea

31A(Jabier) eta 31C(Ibon) taldeak.

Datorren aste hontarako, collage-aren ariketarekin jarraitzea proposatzen dizuegu; aurreko astean aurkeztu ez zutenek, oraingoan egin dezaten eta aurkeztu zutenek berriz, zuzendu/garatzeko aukera izanik.
Gogoratu, ariketa honen bidez zuen proiektuak orubean izango duen irudia plasmatzea izango da: aukeratzen dezuen eraikinaren dokumentazioa/azalpena, collageak oinan, ebaketan eta altxaeratan, 3D + argazkiak collage moduan,...
Aste honetan ariketak jasoko ditugu; astelehenetik, aurkezten duzuen moduan, zuen emateak hartzen joango gara:
- paperean, A3 formatuan + formatu digitalean
- txuri-beltzean eta grisen eskalan (kolorerik gabe)

ongi izan,

jueves, 9 de febrero de 2012

TXOMIN-ENEA. otsailak 12-13ko astea

31A(Jabier) eta 31C(Ibon) taldeak.

Orubearen analisia osatzen jarraitzekotan, hurrungo ariketa proposatzen dizuegu;
zuen proiektuak orubean isladatuko duen "irudia"ren aurreikuspen bat egitea litzateke collage baten bidez, hau da, zuen asmoen arabera ongi egokituko den proiektu bat hartu eta eta aukeratzen duzuen Txomin Eneako gunean kokatzea litzateke.
  • oina(k), altxaera(k), ebaketa(k) <1/500 eskalan>
  • 3D irudiak: argazkiak, eskuzko marrazkiak, digitalak,... hauen arteko collage/konbinaketak.

Eskatzen duguna, zuen proiektuak isladatuko duen irudiaren aurrerapen bat hedatzea da, islada bat, honen esentzia: nola kokatuko da lekuko topografian (hau nola ikuskatzen dezuen ere aurreratuko digu), nola moldatuko da ondoko eraikinekin,...

Aukeratzen duzuen proiektua edozein erabileratakoa izan daiteke, garrantzitsuena isladatuko duen irudia izango da.

Collage/irudi hauek, erabakitzen duzuen eraikinaren eskalaren araberakoak izango dira; esparru handi batean hedatuko da? edo gune konkretu batean? proiektu/collage hauek aukeratzen/erabakitzen duzuen "irudi" horren giroa "kutsatu" beharko dute, lekuan nagusituko dira...

datorren astera arte,