jueves, 28 de noviembre de 2013

31 TA1
abenduaren 2/4rako

astelehenean, B ariketarekin segituko
oinplantak paperean, aurreko astearen "franja-eran", oinplantan, 1:100ean
eta sekzioak ere bai, eskala berberan

:: beheko oinari arreta berezia eman beharko litzaioke: gauza gehiago sartzen baita oin horretan besteetan baino: inguruko "gauzen" eragina: kalea, espaloia, mendia bera, aldapa...

:: etxeko oinplantak hasi beharko 1:50ean definitzen ere... eskala horretan entregatuko baitira, halabeharrez, azken ematean... eskala horretan zenbait xehetasunak ikusten hasiko dira: pareten lodierak (zein den kartoieheltso, zein brika); zein egitura/zein itxitura; ateen irekierak; finkoa dena (komuneko gailuak, sukaldekoak) eta ez dena (mahaiak, oheak...) bereiztuko da; argiztapena ere hasiko...

:: altzariak jartzerakoan, neurriak agertu beharko (erabil daiteke ikeako eredua, nahi bada)

:: kotak jartzen hasiko da: bakoitzak bere estilo propioa garatuz (ez autocad-ena, zuzenean, bere horretan)

:: horretaz guztiz aparte; A ariketarekin batera, zein B ariketaren ondoan/erdian ariketa askotan utzitako gunea... espazio publiko modukoa... hasi beharko definitzen: zertarako, non, nola mugatu.. eta fisikoki ere: maldak? urak jasotzeko sistema? argiztapenik? lurreko materialak?

astelehenean aldaketa sortu beharra ez badago, asteazkenean ildo berberetik segituko genuke

jueves, 21 de noviembre de 2013

31 TA3

azaroak 25 eta 27ko klaseak.

astelehena, azaroak 25
B orubearen zuzenketekin jarraituko dugu, aurreko astean proposatu zen bezala;
paperean, arbelean eskegiz, eta maketa* eskuetan dugula.

asteazkena, azaroak 27
Lantegi Bateratuko eguna dugu. A orubearen proiektuak ikusiko ditugu, aztertuaz:
1. garapen teknikoek ez dutela aldatuko hastapenetan proposatu zen proiektua, egokiak bezela onartu direnentzat, eta 
2. garapen teknikoarekin batera, nola berbidaratzen diren egokiak ikusten ez diren proiektuen norabideak.

* maketa egitea ezinbestekoa datorren hasterako. aurreko astean ikusitako maketak, aportazio oso oso oso garrantzitsua izan zuten azalpenetan.

31 TA1
azaroaren 25 eta 27

astelehehean: aurreko asteazkenean izandako dinamikan segituko: paperean eta maketan zuzenduko B ariketa (maketa, erabakiak hartzeko fina haina); multzoaren oinplantako franja bat 1:100ean; komenigarria oso, bizitzen oinplantak 1:50ean ikusten hastea

asteazkenean: Lantegi Bateratua: Proiektuak5eko dagozkion lehen bi orduetan (8.30-10-30) aurreko lantegian zuzendu ez zuten arikitek lehentasuna dute zuzentzako (eta beste garapen mailean badaude ere, biak ekar daitezke)

jueves, 14 de noviembre de 2013

31 TA3

azaroaren 18 eta 21eko klaseak

datorren asteari begira, ohiko zuzenketa modua aldatuko dugu 2 egun hauetarako; eredu digitala alde batera utziko dugu eta paperean eta maketa fisikoan ekarriko dituzue zuen proposamenak:

1. Maketa bat eskuetan izatea, non sestrak eta malda behar bezala gauzatuko den.  
2. maketan azaltzen direneko aspektuak paperean irudikatzea: 1:100eko eskalan. orube/ariketaren franja bat imprimatuko da: alderik alde, orubearena, zonalde esanguratsuena (elizaren gibeletik botikarako etxera, 75m dira; eta horiek hiru etzandako A3tan gauzatu daiteke) franja bat: 42zm garai, eta nahi bestetako luzean (esan bezala, erantsitako paperaz, zein ploterretik segidan ateratakoa); erakusgarriena den bakoitzaren proiektuaren zonaldearena.

franja horretan, guztia marraztuta eta definituta agertuko da: zorua, paretak, sestrak, zuhaitzak, gelak (altzariak beste kode batez?), jardina/baratza...
logikoa denez, ahalik eta informazio gehiago eskeintzeko, etxebizitzen oin desberdinak irudika daitezke oin planu berberan (batean beheko oina, eta bestean bizitza eredu, esate baterako)

ebaketak eta altxaerak ere, eskala berberan: 1:100ekoan.


klasera iristean, bakoitzak bere planoak arbela eta paretatan eskegiko eta banan bana ikusiko ditugu.
horretarako, zeloa edo antzekoren bat ekarri... 

ondoren planoak, A3 neurrian, jasoko dira. 
31 TA1
hilaren 18 eta 20rako

astelehenean eta asteazkenean B ariketa zuzenduko da
(eta bitartean posible balitz aztertzea A ariketa ikusi gabe gelditu zirenak, horretan arituko gara)

bi akats  nabaritzen ari dira hainbat ikasleren ariketengan
bata: hiru dimentsiotan erabakiak ez hartzea (hausnarketa hasteko hiru dimentsiotan pentsatu/ikusi behar dira proiektutakoa), eta bertzea, etxebizitzaren eskema/idei garbien falta
horretaz gain, 
erabiltzen ari den zigilu tamaina/eskala ikusita,
eta kontuan harturik bi hilabeteko lan daramagula, eta bat baino ez dela falta

bi baldintza betetzea, guztiz bete beharrekoak, eskatuko dira B ariketa zuzentzeko:

1. Maketa bat eskuetan izatea (maketa txukun bat... askok ez dute ezerretarako balio, ez eta erabakiak hartzeko ere), non sestrak eta malda behar bezala gauzatuko den
2. paperean irudikatzea; paperean bakarrik zuzenduko da: 1:100eko eskalan
orube/ariketaren franja bat imprimatuko da: alderik alde, orubearena, zonalde esanguratsuena
(elizaren gibeletik botikarako etxera, 75m dira; eta horiek hiru A3 etzandan gauzatu daiteke)
franja bat: 42zm garai, eta nahi bestetako luzean (esan bezala, erantsitako paperaz, zein ploterretik segidan ateratakoa); erakusgarriena den zonaldearena

franja horretan, guztia marraztuta eta definituta izanen da: zorua, paretak, sestrak (beste kode batez?), zuhaitzak, gelak (altzariak beste kode batez?), jardina/baratza...
logikoa denez, ahalik eta informazio gehiago eskeintzako, etxebizitzen oin desberdinak irudika daitezke oin planu berberan (batean beheko oina, eta bestean bizitza eredu, esate baterako)

sekzioak, ere, eskala berberan: 1:100ekoan

laburbilduta:
maketa eta 1:100eko franja (adierrazgarriena) + sezkio 
hauekin ez datorrenak, ez du zuzetzen ahalko 



lunes, 11 de noviembre de 2013

31 TA3.

azaroaren 13rako, asteazkena.
eraikita dagoen bizitza baten eredua.

Datorren asteazkenean, PasaiDonibaneko B orubearen proiektuarekin jarraituko dugu, zuen proposamenak ikusten.
Honetaz gain, eraikitako bizitza bat eredutzat hartzea eskatzen zaizue, non honen oinak, ebaketak, altxaerak, argazkiak, etab-en bitartez (8-10 irudi), honek proposatzen duen bizimodua interpretatu eta azaldu beharko duzue. Zuen interpretazioa da landu beharko duzuena, eta eskatuko zaizuena azalpen publiko baten bitartez. Irudiak, eredu digitalean, karpetan batean jasoko dira.

jueves, 7 de noviembre de 2013

31 TA1
hilaren 11 eta 13

astelehenean, B ariketarekin arituko gara berriro
eta honako lau arlo horiek jorratuko (eta eskatuko dira):

:: sekzioak: bat, bi... eskala txikian, non maldarekiko hartutako erabakiak garbi ikusiko diren... honekin batera (aldaparen gaineko ezartzea den neurrian), alde batetik besterako zirkulazioak ere definitu baharko lirateke
:: erakinaren behe oina, non atariak eta karrikako mailean daudena proiektatuko den
:: etxebizitza eredua(k), eskala handiago batean
:: multzoaren, taldearen bolumena... (horretarako dago maketa)

ez da ahaztu behar, proiektatzen espazioak ere definitzen hasi beharko lirateke... esate baterako, ez da logikoa komunaren barne banaketarekin aritzea, eta definitzen ari den plazaren hainbeste aspektu ez jorratzea/lantzea

asteazkenean, era horretan segituko da
tarteren batean eta B ariketaren proposamenak ez badira aukezten
aurreko Lantegi Bateratuaren ariketak (falta ziren Aak) ikuskatuko dira, banan bana

maketa lan tresna gisa erabiltzeko benetako momentua hauxe da
eta bizitzari buruzko gomendatutako liburaren irakurtzea ere bai