miércoles, 24 de abril de 2013

31 TA2
heldu den astelehenerako (hilaren 29rako)

lehenik eta behin, ariketa oso oso gaizki ari da suertatzen; jasotako ideiak eta plantemantuak oso maila txarrekoak izan dira orokorrean.
Idei falta somatzen da, eta ondorengo definizo falta. 
Eta batez ere, planismo (erraz eta ergel) hutsetik hartutako hainbat erabaiak.

Hasieran esan bezala, ezinbesteko hastapena, gauzak ongi marraztea litzateke; gaurko egoera behar bezala irudikatzen bada (hor dauden gauza guzti guztiak marraztu, esate baterako, cocheras-eko eraikinaren planoa: logikoa da horrrelako erikinaren "estalki-planoa" irudikatzea??), ideiak, gogoak, errazago sortu daitezke... kokapen planoan, eremu guztia zuri-zurian, eta estalki planoa agertzen bada bakarrik... zaila da deus ere sortzea.

Perspeketibak, eskuz egindako axonometriak, maketa txikiak.... ikusi beharko lirateke klasean erabakiak hartzen hasteko.

Hasieratik esan da, baita, badaudela osagai batzuk izugarri laguntzen dutenak gauzak definitzen: maldak (euria bideratzeko), materialak, landaredia, .... berde misteriosoa (belarra omen) (ia dena okupatzen dunea), zuhaitzak (bere posizioa eta altuera) (beren itzalak), nola argizatu gauean (horren planoa eskatuk da derrigor maiatzaren 10eko ematean)... 

Zer esanik ez, zonalde horretan aurreikusiko den funtzio nagusia: merkatua: zein nolakoa? zein jendearen fluxuak, nola babestuko?...

Asteazkenean, pdf-an (erabat prestatutakoak, propio jendearen aurrean erakusteko, eta ez, berriz, daukadana, inongo prestaketarik gabekoa), behitzat gauza horiek erakutsiko:

1. Merkatua; merkatuaren funtzionamentua (izaera, fluxuak...)
2. Cocheras-eko eraikinaren ideia: nola ulertu den eraikina, zein potentzialitate d(it)uen, eta zer egin nahi den horiekin
3. Naturaren presentzia (non, nolakoa...) Portzierto: berdea debekatuta dago hemendik urte bukaera arte
4. Materialak (lurrerako hainbat materialak daude... zein hautatuko)
5. Maldak (ura bideratzeko behintzat... bestela ere erabili daiteke)
6. Argiztapen artifiziala (erabat derrigorrezkoa hau definitzea)

... eta hau guztia oinplantan (nola ez), baino batez ere PERSPEKTIBAK...HIRUGARREN DIMENTSIOA haintzat hartuta... 

Aspektu horiek guztiak hartuko dira kontutan, GUZTIAK, zerrendatuta
bereizturik, zein elkarren gainean


lunes, 22 de abril de 2013

31 TA1 eta TA2. apirilak 24ko aurrematea

lantzen ari zareten espazio publiko + mekatuaren proiektuan, datorren asteazkenerako aurremate bat proposatzen zaizue.
Honetarako, merkatua eta inguruko espazio publikoaren funtzionamendua zehaztea eskatuko zaizue:

nola funtzionatuko du merkatuak?
sarrerak, karga-deskargak,...
zer nolako konexio ardatzak gertatuko dira?
                                           oinezkoentzako?
                                              autoentzako?
erabilera gehigarririk izango du?
nola harremantzen da proposatu duzuen antolamenduarekin? 
LasarteOriarekin?
bailararekin?
nola eragingo du merkatuak inguruko alderdietan?
                                ibai aldearekin?
                              N1 errepidearekin?
                                 bariantearekin?
zeintzuk izango dira espazio publiko desberdinen nortasunak?

Galdera hauei erantzuteko, eredu grafikoekin egitea eskatzen zaizue, non marrazki/ grafiko/ argazki/ ... (data-scape modukoak) nagusituko diren, textuak minimoetara eramanez.

3-4 A3tan, formatu digitalean.


                  
                     

domingo, 21 de abril de 2013

31 TA2
argitaratu berri ditut "eraikin horizontala"ren emaitzak
nola izenak ezin dira blog-etan paratu; norberari bidali berri dizkiot epostaz, zenbait komentariorekin
Beren eposta bidali zizkidatenei bakarrik bidali diet nik emaitza
(akats bat ematen dit batek, arazo teknikoa, eta bestearekin ere arazo ditut... )
Edonola ere, besteei (eta guztiei), bihar astelehenean, bulegoko tabloian jarriko dizkiet emaitzak klase ordura arte

jueves, 18 de abril de 2013

31 TA2
apirilaren 22 eta 24
astelehenean
klasearen hasieran, Unibertsitatearen inkesta eginen da
(eraginkorra izan dadin, ikasle gehienak etorri beharko)
ondoren, "merkatu plaza" horren proposamenak hasiko dira zuzentzen
eskala handi batean: 1:200, 1:500 
non balizko merkatu baten irudia ikusi beharko da: merkatu eguna baten funtzionamentua... eta espazio edo gune berbera, inongo ospakizunekin ere pentsatu eta irudikatu beharko den
non maldak, itzalak, zaratak, zuhaitzak, kus-arroak, argiztapen artifiziala, zoru desberdinak... irudikatuko diren
non Cocheras eraikin zaharra ere behar bezala irudikatu beharko den


jueves, 11 de abril de 2013

31 TA2
astelehenean, hilaren 15ean
hasiko orubearen muturreko planoak begiratzen
beste eskala askoez ere handiago batean irudikatu beharko
ber-marraztu egin behar da guztia; marrazketa  mailak tokiaren ezaugarriak ulertzeko era seria da;
zebat eta gehiago definitu, orduan eta bide gahiago sortu daitezke irtenbide bat zehatzeko
maldatxoak, zuhaitzak, altuerak, argiztapena... inguruko instalazioak...
bai eta aurreko proposamenaren "muturra" ere ageri beharko...
behar bezalako uztartzea proposatzen hasteko