jueves, 26 de septiembre de 2013

31 TA3

Irailaren 30 (astelehena) eta Urriaren 2ko (asteazkena) klaseak;

PasaiDonibanen kokatzen den proiektua, A (LantegiBateratua) eta B (baratzetako orubea) ariketatan bereiztuko duguna, biak aldi eta maila berberan landuko dira proiektua proposatzerakoan; ondoren, behin honen ardatzak planteaturik, A ariketa (lantegiBateratua) gehiago garatuko dugu urriaren 21a bitartean, non proiektu osoaren aurre ematea eta A ariketa honen Oinarrizko proiektua aurkeztu behar duzuen, ondorengo tailerretan teknikoki garatu ahal izateko.
Beraz, proiektua bi atal izango ditu:
A ariketa, lantegiBateratuan garatuko dena, eta erreflexio eta ikerketa tekniko moduan proposatzen dena, eta
B ariketa, proiektuak5 ikasgaiaren ardatza izango dena urriaren 21etik aurrera, eta bizitzaren tipologiak, bizitzeko moduen azterketa eta hauen antolamendu eta proposamenak izango dira erreflexio eta ikerketaren kontzeptuak.  

irailaren 30, astelehena
a/ dokumentazio grafikoa egin/editatu;
 - orubearen oin planta: 
  datu topografikoak,inguruko eraikinak, bejetazioa, pabimentuak,
(ikasleak goitik behera interpretatuko du planoan adierazitako guztia)
 - ebaketa(k):
 zeharkako ebaketa(k) (nagusiki), luzerako ebaketa(k),...
 - altxaerak
 - dokumentazio osagarria:
 argazkiak, marrazkiak, krokis-ak, eskemak,  3D irudiak,...
(gunearen irudia azaltzeko beharko den materiala)
b/ maketa; 
laneko maketa; lehen ideiak irudikatu/aurkezteko oinarria izango dena...

dokumentazio honen gainean, ikasle bakoitzak lekuaren bere interpretazio azalduko du publikoki.

urriaren 2, asteazkena
hedatutako dokumentazioarekin (planoak eta maketa) eta ikasle bakoitzak hedatu duen lekuko "irudia"rekin, proiektuaren lehengo proposamenak azalduko dira klasean; A eta B ariketen orubeetan bizitzak nola inplantatuko diren lehenengo trazak aurkeztuko dira irudi sekuentzia baten bitartez (hedatutako planoak oinarri, lan maketako irudiak, bestelako krokis, argazki, muntaiak, etab-ekin). 

ikasle bakoitzaren proposamenak, azalpen publikoan aurkeztuko dira;
norberak erabakiko du bere azalpenaren eredua: kanoi digitalarekin irudiak proiektatuz, eskuzko planu, marrazki eta maketak horman eskegiaz,...

konfirmatu gabe egon arren, Urriaren 7an eta 14 ean, B ariketarekin arituko gara; eta 9an eta 16ean, berriz, A ariketarekin: Urriaren 21eko ematea hurrengo emate izanik.

miércoles, 25 de septiembre de 2013

31 TA1
Irailaren 30rako eta Urriaren 2rako

A eta B ariketak, biak aldi eta maila berberan landu beharko

astelehenean jasoko, klasearen hasieran, A3 bakarrean, ikaslentzako eraginkorrena izandu den dokumentua (sezkio, oinplanta... ) kokapena definitzen hasteko.
_ kokapenaren (ebaketan, oinplantan, maketaren gaineko muntaia) erabakiak: lerrokadak (nori hurbildu, zeinengandik urrutiratu, garaierak, zein distantzia elizarekiko (eta zergatik hori grafikoki adierazita), zein tartea goiko karrikarekiko, keinu (ez keinu) aurreko hiri kale/tramarekiko, altuerak, eguzkiaren eragina, dagoen jardinarekiko tartea/harremana... (jadinaren paretak hausnarketa berezia jaso beharko du)

Dokumentu hau (eta nahi beste hausnartketa grafikoa) ordenagailuan ere jasoko da, editatua, klasean erakusteko moduan...

_ beste input bat: etxe horietan nola bizi, zein etxebizitza mota, zenbat gelatakoak, ea beste funtzioak ere sar daitezkeen (eta nola sartuko), terrazaren posizioa, igogailuarena... eta beti ere, koadro batean, erakutsi behar zenbat eraikitako m2, zenbat bizitzak, zein beste eredu, zein dentsitatea, zenbat zoru okupatua...

Maketa bat beharko da hainbat iradokizunak, erreflexioak erakusteko, derrigorrezko lan-maketa, dagokion eskalatan (klasean ikusitakoak ez dira bat ere finak, esate baterako, elizaren bolumetria oso gaizki irudikatua baitzen).

Dagoeneko irakurtzen ari direneko liburuen eragina (bizitza nolakoa) somatu beharko ere etxebizitza horien banaketan.

laburbilduta: A3 bat, maketa bat aurrean izanik (burutu gabe izan daiteke, lanekoa baita), kokapenaren arrazoiak, eta etxebizitzen ereduarenak ere bai... ikasle guztiek erakutsi beharko bi egin horietan.

Konfirmatu gabe egon arren, Urriaren 7an eta 14 ean, B ariketarekin arituko gara; eta 9an eta 16ean, berriz, A ariketarekin: Urriaren 21eko ematea hurrengo emate izanik. 

martes, 24 de septiembre de 2013

1go LANTEGI BATERATUA. irailaren 25ean, asteazkena

1 LANTEGI BATERATUA

- norbanakako datuen biltzea, PasaiDonibaneko lekuaren ezagupen eta ulerketarako;
- datu hauen interpretazioa; ikasle bakoitzak hedatuko duen gunearen irudia, ondoren bere proiektua jasoko duena.
a/ dokumentazio grafikoa egin/editatu;
 - orubearen oin planta: 
 datu topografikoak, inguruko eraikinak, bejetazioa, pabimentuak,... 
(ikasleak goitik behera interpretatuko du planoan adierazitako guztia)
 - ebaketa(k):
 zeharkako ebaketa(k) (nagusiki), luzerako ebaketa(k),...
 - altxaerak
 - dokumentazio osagarria:
 argazkiak, marrazkiak, krokis-ak, eskemak,  3D irudiak,...
(gunearen irudia azaltzeko beharko den materiala)
 
b/ maketa; 
laneko maketa egin; 
lehen ideiak irudikatu/aurkezteko oinarria izango dena...
hau osatzeko behar diren materialak eta tresnak ekarri lantegian lanean asteko.
 


viernes, 20 de septiembre de 2013

31 TA1
hilaren 23rako, astelehenerako
a) ez dago deus berezirik eskatu beharrik, dagoeneko, edozein ikasleri erreflexio osatu bat suposatzen zaio; eta horrenbestez, edozein momentutan, edozein ikaslek erakustsi beharko luke bere eritzi kritikoa tokiarekiko; esate baterako, zein diren lekuaren potenzialitateak, edo-ta, zein diren orubeak dituen ahuleziak...
b) astelehenean, asteazkeneko lantegiaren lana ikusi eta aztertu dezakegu: 
_ alde batetik, maketa egiten ariko lirateke ikasleak
_ asteazkenean eskatuko diren dokumentuen aurrerapena eta haien gaineko hausnarketa: batez ere sekzioarengandik: zein ondorioak atera daitezke orubearen sekzioengandik (horretarako sekzio(ak) ongi, eta eskala txiki batean, marraztu beharko; ez era deskribatzaile batekin, zerbait egin/eraikin beharko denaren asmoarekin baizik
c) bestalde, paralelo, beste hausnarketa ere egin beharko: zein etxe mota, zein nolako etxe multzoa... igogailu/eskilara eta korridore + etxeak; edo-ta eskilara eta igogailua portaletan banaturik.... zein distantzia/tartea/harreman elizaren gibelarekin... zein harremana dagoen jardin/hesiarekin...

hau guztia lana nahiko osatua/garatua izan daiteke; asteleheneko klasean edozein ikasleri eskatzeko modukoa.

lana, argazkiak, maketa, sekzioa... editatua izan behar (.jpg, zein .pdf), rack-en ikusteko moduan  

jueves, 19 de septiembre de 2013

proiektuak5. bizitza multzo bat eta inguruko espazio publikoaren proiektatzea PasaiDonibanen


proiektuak5
3. ikasturtea
lehen lauhilekoa
2013.2014

3. Ikasturte honetan lantzekoa den etxebizitza gaia, Pasaiako Portuaren inguru gertuan lantzea proposatzen dugu proiektuak5 irakasgaierako. Alderdi erabat hauskorra eta intensoa arkitektura eta paisai naturalaren arteko horretan.
Ariketetarako hautatutako orubeak, A ariketarako (Lantegi Bateraturako), eta B ariketareko (proiektuak5-erako berezkoa denerako), biak, Pasai Donibanen daude.
Bi ariketa horien orubeak, Donibane Kalez bi aldeetan egonda ere, ezaugarri desberdinak dituzte erabat, bai topogragia aldetik, bai eta aurre-existentzia eta landaredia aldetik ere.

A ariketa, LantegiBateratua
Gaur egun, aparkalekua da Lantegi Bateratureko ariketarako orubea, eta duela gutxiko ordenazio baten ondorioa (AIU-102 eremua). Ordokia (laua) da guztiz.
A ariketaren programa, Lantegi Bateratuko 6 irakasgaientzat balio duena, 9 etxebizitza eta bestelako “zerbitzuak” proiektatzea da; haien artean, kaleko plantan, eta kanpoko zonalde batekin taberna bat; etxabean, 18 ibilgailuentzako aparkaleku bat (non B ariketaren 7 etxebizitzakoak sartuko diren, barne) eta 10 bat biltegi; eta beheko plantan, ikuztegi bat, eta jabe amankomunaren erabilerarako terraza bat ere.
Hasieran honetan, proiektuak5 irakasgaiaren helburu nagusia Lantegi Bateratuerako, aurreproiektu bat osatzea da, Urriaren 21ean, astelehenean, derrigorrezko ematean burutuko dena.
Ariketa honek, aintzat hartuko da, eta emaitza izango du proiektuak5-eko irakasgaian. 

Aurreproiektuaren emate-eguna: 2013ko Urriaren 21ean
Egin beharrekoa:
Kokapen planoak 1/5000 1/200
luzerako zein zeharkako sekzioak 1/100
altzaerak 1/100
inguru gertuaren maketa 1/200
              eta alde idatzitakoa:
memoria laburra, DIN A4 bakar betean.
eraikitako eta erabilgarritako eremuen taula.

paperezko alearen ematea: 11.30tan;
eredu digitalean, pdf edo jpg-renak, klasean zehaztuko zaizue.

NOTA: Aurreproiektu hau behin bukatua eta emanda, Proiektuak5 irakasgaiak LantegiBateratuak 3 eta 4-aren berari dagozkion ataleaz arduratuko da bakarrik.
Harez geroztik, proiektuak5-k irakasgaiaren klase orduetan, ariketa B izango du aztegai.

B ariketa
Gure irakasgaiaren ariketaren orube propioak, iparretik Juan XXIII kalea du muga, hegotik, berriz, Donibane kalea. Mendebaldetik eta ekialdetik, berriz etxebizitzen eraikinak ditu muga.
Malkartsua da orubea, iparraldetik hegorantz aldapa gogorra izanik, eta gizakiak egindako harrizko paretek mailetan egituratzen duten malda. Jardina osatzen dute paretek eta landaredia, biak ongi uztartuak, goi mailako adibidea eskaintzen dute jardineritza aldetik. Kontutan hartu beharrekoa orubean zer egin pentsatzen denerako.
Urte honetako irakasaiaren ariketa, txandatzeko 7 etxebizitza proiektatzea izango da, programa librearekin, non kontutan hartu beharko den alde batetik erabilpenaren behin-behinekotasuna, eta bestalde, berriz, kanpoaldekin etxe horiek izango duten harreman estua: baratzak direla, edota amankomuna zein pribatutako jardina.
Programa horren baitan, etxebizitza minimoa ere egin beharko da mantenu lana egin behar duenentzako, bai eta 40m2ko lantegia ere bai.
Baratza banak pabiloi/lehor bat izango du, barazkien lanabesak jasotzeko.
Juan XXIII eta Donibane karrikaren arteko garaiera lantzeko gaia izango da, batez ere bien arteko 15mko tartea nola gainditu/lotu.

 proiektuak5 IRAKASGAIA LANTEGI BATERATUEN BAITAN
:: Ikasturtearen hasieratik Irailaren 25eko Lantegi Bateratuaren lehendabiziko saio artean, proiektuak5 irakasgaian:
dokumentazio grafikoa egin/editatu; norbanakako datuen biltzea; proposamenaren urrats moduan, laneko maketa egin; eta lehen ideiak irudikatu/aurkeztu...
:: Irailaren 25 horretatik Urriaren 21eko ematera arte:
Aurreproiektua egin/osatu (horren baitan, Lantegi Bateratuaren 2. saioa sartua dago)
:: Horretatik aurrera, Lantegi Bateratu 3. eta 4. saioan, proiektuaren garapena erakutsiko da Abenduaren 18ko bahin-betiko emate arte (goizeko 8.30tan, Lantegi Bateratuaren 5. Saioan hain zuzen ere), non emandako lanak jendeaurrean erakutsiko baitiran, eta Lantegi Bateratuen irakasleak, nor bere taldean, zuzenketa publikoa egingo duten.

Aurreproiektuaren emate-eguna: 2013ko Urriaren 21
:: kokapen planuak
:: luzerako eta zeharkako sekzioak
:: altzaerak
:: maketa (inguruarekin)
:: memoria laburra, DIN A4 bakar batean
:: eraikitako eta erabilgarrien eremuen taula

paperezko alearen ematea: 11.30tan;
eredu digitalean, pdf edo jpg-renak, klasean zehaztuko zaizue.

EGUTEGIA

Proiektuak5

Lantegi Integratuaren faseak:

1  ikasturtearen hasiera; Lantegi Bateratuaren lehen saioa
Lehen fase honetan informazioa da helburua
:: Tokiaren aztertzea, inguruaren eragina… datu eta erreferentzien biltzea.
:: Lekuaren arakatze estetikoa eta plastikoa; inguruko eraikinak eta haien eragina, gainontzeko aurre-existentziak: irudi zehatz bateko objetuak (Arkitekturaren Teoria eta Historia II)
:: Pasai Donibaneko hiri azterketa: hiri sarearen egitura (hirigintza III)
:: gizabanako lana dokumentazio grafikoa sortzen/editatzen
:: inguruko maketa bat, non lanaren proposamenak txertatuko baitiran (proektuak5).

2  Lantegi Bateratuaren lehen eta bigarren saioen artean 
:: Aurreproiaktuaren garapena, non ikasleak segituko duela proiektua definitzen, zehaztasun teknikoak zehazten ahalbideratuko lukeen eskala batera iritxi arte…

3 Urriaren 21eko emate eta Lantegi Bateratuaren 5. saioaren artean (Abenduko 18koa) Hirugarren fase honetan, garatzen segituko da aurreproiektua, eta behin-betiko ematearekin burutuko da, bai eta bere ondorengo aurkezpen publikoarekin. 
:: proiektuan alde guztiak jorratu eta definituko dira: alde teknikoak…  irudimenezkoak… (egitura, eraikuntza, atondurak… eta materialaren ezaugarriak, fenomenologia… banaketak, erritmoak, koloreak, texturak… )
Lantegiaren saioak 1, 2, 3 eta 4, mahaiaren gaineko lana.
Lantegi Bateratua 5: panelen erakustea eta jendeaurreko aurkezpena
  
Lantegi Bateratuaren egutegia
proiektuak5

03 astea ::  irailaren 25ean   
LantegiBateratua1 Lekuaren eta inguruaren aztertze; Datu biltzea, erreferentziak; Dokumentazioa editatu;
06 astea ::  urriaren 16ean   
LantegiBateratua2 aurreproiektua  
ematea: Urriaren 21ean, astelehenean, goizeko 8.30tan
09 astea ::  azaroaren 6ean   
LantegiBateratua3 garapen teknikoa
12 astea ::  azaroaren 27an   
LantegiBateratua4 garapen teknikoa
15 astea ::  abenduaren 18an  
LantegiBateratua5 behin-betiko ematea; goizeko 8.30tan; erakustea eta jendeaurreko aurkeztea (irakasgai guztietako irakasleei)