jueves, 31 de enero de 2013

31 TA2
bigarren astea
astelehenean:

ariketaren orubearen aztertzea; orri bakar batean biharamoneko Lantegian aurkeztuko den horrekin; non irudikatuko den barneko zein inguruko balorazioa (eusteko, baztertzeko, zalantzazko)
bai eta 
eraikin garaiaren oin eredu + eskema + maketa txikia


martes, 29 de enero de 2013

31 TA1

urtarrilak 30eko klasea

Lasarte-Oriako "Cocheras" orubea bertan ezagutu ondoren, 1go klaserako, honen lehenengo gogoetak eta balorazioa aurkeztea proposatuko zaizue.
orubearen inguruko ezaugarriak:
eraikinak.
bolumetriak, hauen erabilerak, azaltzen dituzten aukerak, eraikin interesgarriak,...
espazio irekiak.
gune publiko "gogorrak", gune berdeak, nolakoak dira? komunikazioak, azpiegiturak...
orubearen inguruak.
gure orubea inguratzen duten guneen ezaugarriak, hauen balorazioak (hirigintzakoak, arkitektonikoak,...), zer harreman duten gure orubearekin, nola konektatu daitezke?,... 
ikuskapen orokorra.
udalerri mailan, lurralde mailan, zer aurreikusten duzue oruberako? zer nortasun behar du honek ingurua aktibatzeko? zer erabilera? (bizitzekin batera...)
nola konbinatzen da aurreikusten duzuen hau eredu bertikalarekin?

Eskatzen zaizkizuen lehenengo erreflexio hauek, gogoeta subjetiboak izango dira, lekuak trasmititu dizkizuen sentsazioak, eta hauetatik abiatuta, lekurako bururatu zaizkizuen asmoak. 

Ideia eta sentsazio guzti hauen azalpena, irudien bitartez prestatu beharko duzue (oinak/ ebaketak/ altxaerak, marrazkiak, argazkiak,...), 10-15 minututako azalpen baterako.  

lunes, 28 de enero de 2013

31 TALDE ORO
Lantegi1eko informazioa
(hasiera batean irakasgai guztien artean adostutakoa; zenbait aldaketa jaso lezake oraino)



31 TA2  

lehen astea

Lantegi1 izan aurretik (Otsailaren 6an izanen), heldu den astelehenean, Otsailaren 4ean, orubearen gaineko hausnarketa eta balorazioa jasoko da; gizabanakakoa; paper bateratu bakar batean.

Hausnarketa ildo honetatik joan daiteke (besteak beste): 
a) orubea ber-marraztuko da; eta bermarrazteak esan nahi du ageriko diren gauza guztiak ber-baloratzen da: gehiago definituz, guttiago... natura nola, ibaia nola, zein posiziotan...
b) eremu barreneko balorazioa eginen da ere bai: sailkapenaren bitartez edo; esate baterako: zein eutsiko, zein baztertuko, eta zeinekin zalantzak dauden: 
busaren eraikin zaharra eta simetrikoa, mantentzekoa? zer eskatzen du eraikin honen izaerak?... dagoen parkea? bere horretan utzi? handiagotzen joan? zenbat zuhaitz daude eremu osoan? zer eragina? 
c) eta kanpoko eta inguruko eragileen presentzia ere bai: hau ere, agian, sailkapen moduan: eliza? ongi dago arkitektura aldetik? merezi du keinua egitea proposatu nahi den egituraketan? ibaiaren ertza? bere horretan utzi? eraldatzeak zentzua du? inguruko karrikak? merezi du haien jarraipena proposatzea gurean? karrika nagusiz beste aldeko eraikinak? zein eragina? eskala ttikikoei keinu bat egitea? autobiaren eragina nolakoa da? aldameneko auzoaren ukitze puntua ongi dago? badu konpontzerik? ... eta urrutiagoko eraginak: berdin dio gure eremuari hipodromo izatea ibaiaz bestaldean? ez balu, zer gertatuko? eragina luke?
... eta are eta urrutiagokoak eta abstraktoagoak: zarataren mapa egin daiteke? itzalarena? bisteena? 

Horretaz gain 
etxe garaiaren gaineko hausnarketa ere eskatuko da: liraintasuna zertan datza? proportziotan bakarrik? zenbat maketa egin beharko proportzioak asmatu arte? 
proportzioa eta oin tipo bat asmatu beharko da (eta ezin ahantzi haien arteko loturaz): oineko lau etxebitza planteatzen bada, oso zabala da eremua, eta horrenbestez, liraina izateko garaiera oso handikoa behar du izan...
maketa + oin eredu eskatuko

asteazkenean, hilaren 30an irakasleak Eskolako Batzarrera joan beharko 12.30tan, ordu hartara arte, klasean hau guztia ikuskatuko 

sábado, 26 de enero de 2013

retrogarapenaren paisaiak


Datorren asteazkena, urtarrilaren 30ean 19.00tan Cristina Enea fundazioan grafika soziala 04 erakusketa irekitzen da. Martxoaren bukaera arte ikusgai izango da. Erakusketarekin batera zenbait iharduera antolatu dira. Hemen duzue informazioa.


Grafika Soziala: retrogarapenaren paisaiak

Grafika Soziala 04 egitasmoak zenbait antzekotasun eta desber-dintasun azaltzen dituzten bi errealitate paralelo Biltzen ditu. Alde batetik, José Luis Tiradok Algeciraseko Superportuaren inguruan egindako obra aurkezten da: Paisaje del retroprogreso izeneko opera dokumental elektroakustikoa. Kapitalari eta lurraldeari buruzko lan honetan ekoizpenaren, kontsumoaren eta bilaketaren mugarik gabeko zurrunbiloa azaltzen digu, aipuen bidez. Bestalde, maila hurbilago batean, Pasaiko Superportuaren inguruko eztabaidari buruzko material grafikoa biltzen da. Bertan, proiektu handiek sortzen dituzten ingurumen arazoak, bai eta paisajistikoak eta sozialak ere, aurki daitezke.












miércoles, 23 de enero de 2013

proiektuak6; lauhilekoaren hasiera

31 talde oro

honekin batera, erantsita:
kurtsoaren nondik norakoa, intro gisa
eta egutegia (jakinda, normalean, kurtsoaren barrena zenbait aldaketa izaten direla)