jueves, 24 de mayo de 2012

Uztaileko deialdia. 31C taldea

Uztaileko deialdirako eskatuko den dokumentazioa.

Proiektuak 2ko 2011/12 ikasturtean zehar, 3 ariketek osatu dute honen egituraketa:
A ariketa (Paue), B ariketa (bizitza tipologia) eta C ariketa (Txomin Enea).
Ikasgaia gainditua izateko, 3 ariketa hauetan maila onargarri batera iristea beharrezkoa da.
Beraz, Uztaileko deialdirako, hiru ariketa hauetan (A, B eta C) behar bezelako dokumentazioa eskatuko da, bere garaian zehaztua geratu zen moduan.
Kasu bakoitzean, eta ikasleak egin dituen emateen arabera, maila onargarri horretara iritsi ez diren ariketen hobetzea eskatuko da.

- paperezko formatua.
DIN A2etan
orri askeak, A3ra tolestuta> ez espiral, ez klick, ez deus...kartulina tolestu baten barruan, A3 neurri justuarekin, handiagorik ez.
- formatu digitala.
pdf formatuan
karpeta bat ikasleko> TALDEA_ARIKETA_ABIZEN1_ABIZEN2_IZENA,
guztia maiuskulaz ( adibidez: 31B_C_LLOYD_WHRIGHT_FRANK )


emate eguna: ekainak 25, astelehena
lekua: 202 mintegian
ordua: 10.00etatik 13.00etara





viernes, 11 de mayo de 2012

maiatzak 14, astelehena.

Azkeneko hobekuntzak jasotzeko epe muga.
Txomin Eneako proiektuaren inguruan, maiatzak 14 azterketa eguna izanik, azkeneko hobekuntzak jasotzeko epe muga izango duzue.
Aurretik jasotako lamina hauen ordezkaketa behar bezala izendatuak azalduko dira: dagokion data berria, ordezkaketaren izendapena (4bis, 4*,...), etab.
Hobekuntza hauek jasotzeko, mintegian, 9.00etatik 12.00etarako ordu tartean izango da.

ongi izan,

sábado, 5 de mayo de 2012

maiatzak 7-8ko proiektuen aurkezpenak

Eta ikastaro honen klaseekin amaitzeko, maiatzaren 7 eta 8rako, honako ikasle hauen lanak aukeratu ditugu, aurkezpen publikoa egiteko: 

31A taldea
44347356K AMI
78993622F OGM
31B taldea
44564010S
72503650Z
72470847D
45754418N
72540098F
72756259Z
31C taldea
78948682D SULdA
72507112A EGA
72699688T OOA 
44567475F AIF
(sailkatu dugun zerrenda honakoa da, nahiz eta guztiak ikusteko denborarik ez den izango)

Gogoratu prestatua eramatea, bakoitzak, bere proiektuko azalpen/gidoi bat (15-20 min).
Klaseak 9.30tan hasiko dira, 2.2 gelan; 9.15etarako gelan egotea eskertuko genuke, saioak garaiz hasteko. 

Klasearen aurretik edo ondoren (eguneko antolamenduaren arabera), 31A eta 31B taldeen irakasleen inkestak egiteko proposatuko dizuegu. Hadi egon zaitezte... 

Astelehenera arte,

martes, 1 de mayo de 2012

31A taldera 
Maiatzaren 7-8rako


_ kurtsoa bukaera arte, gauzak hobetu eta gehaigo garatu daitezke, beti ere baldintza batekin: osatzeko ekarriko litzatekeenak, Apirilaren 24ko ematearena ordezkatuko du. Esaterako, orri 2b (edo 2c edo 2d, nahi beste) ekarriko eta orri 2 (antzinekoa) baztertuko,... horregatik eskatu zitzaizuen arreta letra kutxarekin: irakasleentzako oso oso garbi izan behar da zein orri sartu, eta non, eta zein zakarrontzira bota; zer den hobetzen ari dena.
Orrien ordezkatze bakarrik onartuko da


_ begirada botata, minimo batera iriztea faltan botatzen da ariketa askotan: kurtsoak etxebizitza du ardatz, eta behintzat oin planta egokietara iritxi beharko litzateke; 1:50 landutako, intensidade handiko oinak egin behar dira.
:: ikearen adibidea neurriak kontutan hartzekoa zen gehien bat, bai eta "giro" koherehtea emateko barrenakoari (batzuk zerrenda ergel batean aipatzen duten altzariak ez dute gero neurri horretakoak ipiñi eta irudikatu planoetan: hau ezin da)
:: altzariak, batzuk finkoak dira: sukaldekoak, komunekoak, eta besteak, berriz aukerazkoak, agian hau ere kontutan hartzekoa litzateke 
:: zoladura era desberdina irudikatzea edo abstraktoa da eta zerbait erakutsi nahi da: hezeak direnak, edo egunekoak eta gabekoak,.... edota figutatiboa da: zura zura bezala antzemanen, azuleko ttikia garbi ikusiko,...
:: sukaldea oso nagusia da etzebizitzetan: ur<>suaren artekoa da gela horren mamia, guttieneko enzimera tartean,... beheko eta goiko altzariak, edo ta trinkoa (ozkailua, labea,...), biltegi armariua, edo ta gelatxo ere oso beharrekoa izaten da askotan: garbitzeko gailua bai baino lehortzekoa? edo kalean zintzilikatuko? (debakatua dago toki askotan, eta kopiatzen ari diren ereduak, normalean Europakoek, ez dute zintzilkatzen, lehorgailua dute)
:: ateak uniformizatu? beirazkoak, pintatzekoak, legezkoak 82zmkoak gutxienez,...
:: garai bateko arkitektoek barne altxaerak egiten zuten etxeetan, edo zerbait ikustekoa denean behintzat beharrezkoa gertatzen da
:: gelak ongi pentsatu egin behar dira: espazio garbiak dira, leiho eta ate batekin (biak ongi ipiniak, era koherente batean: ongi pentsatu nola argiztatuko) eta gero oheak, mahaiak, baldak, edota armariuak gehitzen zaie (portzierto armariuak ez dira x bat, ireki eta guzti egiten dira).
:: terrazak nola, nolakoak, zertarako,.pentsatu egin behar da, bai eta irudikatu ere.
:: portalak ongi atondu behar dira: partero automatikoaren gunea, askotan bi ate izaten dute (doblea izateaz gain), bizikletak bai baino zenbat? umeen karritoa bai? buzona handiak non? zaborrak nola kudeatzen? kontagailuak? 


_ klase azken egunerarte onartuko dira orri berriak hobekuntzekin, Maiatzaren 8ra arte, oker ez bagaude (hurrengo klase egunean egiaztatuko da)


(7an eta 8an, egun horietan zein ikasle beren proiektua adierazteko aterako liratekeenen zerrenda aste honetako bukaeran edo aterako.