jueves, 17 de abril de 2014

31 TA1

31 TA3

bi aste hauetarako:
 

Klaserik gabeko bi aste hauen ondorenerako, lauhilekoaren hasieran aipatutako bi liburu hauetako bat irakurrita beharko luke egon:  
La vivienda contemporánea, edo La casa, la historia de una idea.
Oporraldiaren ondoren, klaseko lehen egunean (apirilaren 28ean), irakurritakoaren inguruko ariketa bat proposatuko zaizue. 


5 klase geratzen dira B ariketako proiektua burutzeko. Hainbat ariketa nahikoa bideratuak daude, baina beste hainbatek norabidea ez dute oso garbi. Beharrezkoa litzateke, itzulerarako, bakoitzak bere planteamendu nagusiak ezarriak izatea, bizitzen barne banaketekin sartu aurretik. Norberak, bere ariketaren inguruko erreflexio bat egitea gomendatzen dizuet.

ongi izan oporraldian,

miércoles, 16 de abril de 2014

140428 TA2 zuzenketa

Apirilak 28 an B ariketako zuzenketak egiteko opor egunetan zehar Moodle5 ariketak igotzeko aukera izango dezue. Horretarako ireki da 140428 ematerako zereginen lehioa Ikasgaiko Moodle5 en.
TA2 taldeko ikasleen 18 tik 13 bidali zenuten aurre 140407TA2 ematea.
Animo eta ondo pasa.

jueves, 10 de abril de 2014

31 TA3

bi aste hauetarako lana:

:: klaserik gabeko bi aste hauetan, kurtsoaren hasieran aipatutako liburuetako bat irakurri beharko da: Casa Collage; La buena vida-ren bi kapitulu (edozein); la vivienda contemporánea; eta La casa, la historia de una idea.
Horietatik bat (derrigor... ze, berez, guztiak irakurtzea oso gomendagarria da)
irakurri eta klasearen lehen egunean, Apirilaren 28ean, A4 bakar batean (bi aldetara nahi bada), irakurritako eritzi kritikoa (ez laburpen aseptikoa) jasoko da.

:: Apirilaren 28ko klasearekin batera, 5 klase eguna falta dira kurtsoa bukatzeko.
Esan gabe doa egun horretatik aurrera, B ariketaren garapenerako erabiliko dira klase horiek guztiak:
etxebizitzen bolumena (nola txertazten diren); beheko oinak, garajeak, altzaerak... bizitzak berak ere... dena (eta aldi berean) garatu beharko da
Zuzenketak paperean zein maketan zein era digitalean eginen dira.


viernes, 4 de abril de 2014

31 TA2 140407 ematea B ariketa SAN PEDRO

140407 ematea TA2
Goizeko 8 tatik 9 bitartean Moodle 5 ean igo JPG modura

DINA1

- Behe solairua HIRITARTZE PROPOSAMENA
- Tipologia solairua
- Altxaera plazatik eta ebakidura aldapatik plazara
- 1/100 eskala
- Eskala grafikoa
-...
Ikuspegiak (eskuz, 3d eredua edo maketa argazkiak)

ASTELEHENEAN ikasle bakoitzak bere proposamena aurkeztuko du
Irakasleak galderak egingo dizkio, udal teknikari, bizilagun edo zinegotzi ezjakitun baten paperean sartuta.

jueves, 3 de abril de 2014


31 TA3
hilaren 7rako

B ariketa: Pasai SanPedroko aurreproiektuaren ematea.

AsteSantuko oporraldiaren aurretik, Pasai SanPedroko Proisa eraikinaren inguruetan proposatu zaizuen 15 bizitza + espazio publikoko proiektuaren aurremate bat eskatuko zaizue. 

emate data:
apirilak 7, astelehena, 11.00etatik 14.00etara,
A.22 gelan.

ematea osatuko duen dokumentazioa:

1. eraikina: inplantazioa, bolumena:
- proposatzen den bolumenaren (edo bolumenen) kokapena orubean, eta honen/hauen asmoa.
- eraikinaren deskribapen bolumetrikoa: konpaktoa/luzerakoa, homogeneoa/heterogeneoa, arina/astuna, protagonista/bigarren mailakoa/izkutukoa/,...
2. espazio publikoa:
- bolumen honen/hauen eraginkortasuna espazio publikoarekiko (SanPedro enparatzarekin, Iturriaga bizitza eraikinaren altzekaldearekin, Ulia aldera,...). 
- nolakoak izango diren espazio publiko hauek, erabilera motak, zeintzuk izango diren hauen aportazioak,...
3. bolumenaren barne egituraketa:
- behe oinaren harremana kanpoko inguru gertuarekin
- eraikinaren komunikazio sistema: bertikala (igogailu+eskailerak), horizontala (korridoreak, distribuzio guneak, galeriak,...)
- bizitzen kanpoarekiko disposizioa: izango duten orientazioa, forma, azalera,... (ez dira landuko bizitzen barne banaketak)
- bolumenaren egitura eskema: egitura sistemaren zirriborroak (entramatua, karga hormak, azaleko egitura,...), bolumenaren konfigurazioan parte hartuko duena.

** Dokumentazio bolumetrikoari emanen zaio lehentasuna 
** maketako argazkiak, 3D irudiak, altxaerak, ebaketak, krokisak (duintasun minimo batekoak) 
Honek ez du esan nahi zehaztasunik eskatuko ez dela: 
dimentsioak (luzela/zabalera/altuera), elementuen kokapenak (eskailerak/korridoreak/bizitzak/...),... zehaztasun zorrotzarekin adieraziko dira.

ematearen formatua:


- paperezko ematea:
Atal bakoitza A2 batean, beraz, 3 A2tan (izen kutxa eta guzti)


- bukatu ondoren, egindakoa, pdf-a bilakatuta, bakoitzak karpeta batean (abizen1, abizen2, izen), sartuko CD bateratu batean sartuko... eta hurrengo asteazkenean, LBarena, jasoko


   

31 TA1

apirilak 7.  
B ariketa: Pasai SanPedroko aurreproiektuaren ematea.

AsteSantuko oporraldiaren aurretik, Pasai SanPedroko Proisa eraikinaren inguruetan proposatu zaizuen 15 bizitza + espazio publikoko proiektuaren aurremate bat eskatuko zaizue. 

emate data:
apirilak 7, astelehena, 11.00etatik 14.00etara,
A.22 gelan.

ematea osatuko duen dokumentazioa:

1. eraikina: inplantazioa, bolumena:
- proposatzen den bolumenaren (edo bolumenen) kokapena orubean, eta honen/hauen asmoa.
- eraikinaren deskribapen bolumetrikoa: konpaktoa/luzerakoa, homogeneoa/heterogeneoa, arina/astuna, protagonista/bigarren mailakoa/izkutukoa/,...
2. espazio publikoa:
- bolumen honen/hauen eraginkortasuna espazio publikoarekiko (SanPedro enparatzarekin, Iturriaga bizitza eraikinaren altzekaldearekin, Ulia aldera,...). 
- nolakoak izango diren espazio publiko hauek, erabilera motak, zeintzuk izango diren hauen aportazioak,...
3. bolumenaren barne egituraketa:
- behe oinaren harremana kanpoko inguru gertuarekin
- eraikinaren komunikazio sistema: bertikala (igogailu+eskailerak), horizontala (korridoreak, distribuzio guneak, galeriak,...)
- bizitzen kanpoarekiko disposizioa: izango duten orientazioa, forma, azalera,... (ez dira landuko bizitzen barne banaketak; bizitzak eraikinaren bolumenean nola kokatuko diren aztertuko da solik -kanpora-)
- bolumenaren egitura eskema: egitura sistemaren lehenengo zirriborroak (entramatua, karga hormak, azaleko egitura,...), bolumenaren konfigurazioan parte hartuko duena.

(*) dokumentazioa, orain arte bezela, bolumetrikoa izango da soilik:
maketako argazkiak, 3D irudiak, altxaerak, ebaketak, krokisak,... (oin plantarik ez!!!)
Honek ez du esan nahi zehaztasunik eskatuko ez dela: 
dimentsioak (luzela/zabalera/altuera), elementuen kokapenak (eskailerak/korridoreak/bizitzak/...),... zehaztasun zorrotzarekin adieraziko dira.

ematearen formatua:

- emate digitala: 
pdf bateratu batean, aurrean azaldu diren 3 atalak garatuko dira, non informazio nagusia grafikoa izango den (textuaren presentzia modu eskematiko batean)

- paperezko ematea:
2 edo 3 A3koetan, hiru atal hauen laburpen bat emango da.


(**) klase orduan, emateak egiten diren moduan, ariketak komentatuko dira eredu publikoan.