sábado, 31 de octubre de 2015

viernes, 30 de octubre de 2015

TA1, TA2 eta TA3
azaroak 4, asteazkena

Altzibarko bakarkako ariketaren 1go ematea Azaroak 11ean dugula eta, datorren asteazken honetarako, hurrungo dokumentazioa eskatzen zaizue, klasean komentatzeko:

1. Bakoitzaren kokapen oina, zehaztuta eta moldatuta taldeka egindako antolamendu orokorretik abituta: bizitza bolumenak, inguru gertua eta espazio publikoa. 
2. Bizitza eredu bat: ez dugu behar oin planta amaitu eta zehaztu bat, baizik eta honen funtzionamendu eredu bat, eskema, erreferentzia,... 

azalpen publiko motz bat egiteko, pdf ereduan ekarri eta klasean publikoki ikusiko ditugu ariketak.

miércoles, 28 de octubre de 2015

Ametsak

Zein da zure ametsetako etxebizitza? galdera honen inguruko gogoetatik eratorritako proiektu bat proposatu zuen Izaskun Chinchillak etxebizitza kolektibo baterako Madrilen. Ametsak,  etxebizitza-eredu gisa:
EMV Etxebizitzak Vallecasen

martes, 20 de octubre de 2015

Dean MacCannell

Bihar asteazkena 21 tabakalerako z aretoan, 1900-2000 bitartean Dean MacCannell-en hitzaldia dago eta 2000htan The Big Clock filmaren proiekzioa. McCannell-ek turismoa eta turistaren gaineko soziologia berriaz gogoeta interesgarriak egin ditu eta hiriaren gaineko pentsalari garrantzitsua da.

Animatu zaitezte!

viernes, 16 de octubre de 2015

TA1, TA2 eta TA3
urriak 21, asteazkena

bizitza baten azterketa domestikoa:
ariketa honen bitartez, bizitza batean eragiten duten faktoreak aztertzea proposatzen zaizue.
datorren klaserako, ikasle bakoitzak bere bizitzaren* oin plano bat hedatu beharko du,
eta bertan bere funtzionamendua azaldu: 
zeintzuk diren bertako estantziak, zer erabilpen duten, zeintzuk dira bere erabiltzaileak, ...
honekin batera, azalpen analitiko bat prestatuko da aspektu egokiak eta desegokiak azpimarratuz.

A3ko edo A2ko batean, teknika librean.
laminarekin batera, honen irudi digital bat hedatuko da proiektatu ahal izateko.

ariketa, klase hasieran jasoko da eta klasean zehar honen inguruko azalpen publikoak egingo dira.

*norberaren bizitza: ikasle bakoitzak erabakiko du zein kontsideratzen duen egungo bere bizitza: gurasoen etxea, beste ikasle batzuekin batera erabiltzen duena,...


 


martes, 13 de octubre de 2015

EMATEA URRIAK 14

Biharko ematearen pdf-aurkezpena helbide honetara igortzeko eskatzen dizuegu:

proiektuak56@gmail.com

9:30htan aurkezpen publikoak egingo ditugu beraz ordu horretarako bidalia egon beharko du.

ARTXIBOAK GEHIENEZ 10 MEGA PISATUKO DITU.

Ematea maketarekin osatu egingo da.

Animo!

martes, 6 de octubre de 2015

ANTONI MUNTADAS

Gaur Tabakaleran, "Arkitektura:film-mintzaiak" zikloaren barne, ANTONI MUNTADAS artistaren eskutik Alphaville e outros eta The Truman Show filmak proiektatuko dira.

Antoni Muntadasen lanek espazio publiko eta pribatuaren arteko harremana lantzen dute. Bere hitzaldia 19:00htan izango da eta 20:00htan filmak proiektatuko dira.

lunes, 5 de octubre de 2015

ASTEAZKENEKO TAILERRA: ORDU ALDAKETA

Asteazkeneko lan-mintegian ordu aldaketa bat egitea proposatzen dizuegu, MAIDER URIARTE irakasleak bere tesiaren defentsa egingo duelako 11:00htan Psikologia fakultateko Gradu Aretoan.

ORDUTEGIA: 8:30-11:00 bitartean