viernes, 30 de marzo de 2012

Apirilaren 2-3ko astea

31A taldea
astearterako: bi A3; astelehenean eta asteartean bi orri horien edukina aztertuko (zuri eta beltzean bakar bakarrik; letren kutxa ongi hornitua; kalitate goreneko inpresioa ez da bat ere beharrezkoa).

A3_1
lehen lehenik, iparra ez da orriaren goikoan jarriko: bakoitzak orubearen ulertze moduan irudikatuko du (Donostiatik etorri eta, trebidearen paralelo, ibaitik, kotxean kanpotik Donostira sartzen eta,...)
kokapena, eskala librean; non eraikinak direnak (aurrekak zein proposatukoak) ongi adieraziko diren (ez da gauza bera espaloiaren lerroa eta eraikinaren ertzakoa)
espazio publikoa eta eraikinaren artekoa ongi ikusi beharko da (arkupeak, babesak, ezkaratza, ....)
espazio publikoaren zenbait ezaugarri irudikatu beharko lirateke ere (grafikoki, ez letrerito batekin): argiztapena, materialak, maldak,...

irudiaren osotasuna hautsi gabe (ez daitezela izan planoen protagonistak)
A3_2
etxeak: oinak, tipologiak, horietako batean, altzariak eta tresneria (sukaldearen moduluak,...baldak, sofak,..)
eta eraikinaren bolumena(k): estalki laua? teilatua? zein materialetakoa?
eta eraikuntzaren materiala: azala ez da kolore bat bakarrik; materialaren araberakoak dira zuloak (leiho, leihateak, ...)
eskaratza, arkupeak,.... horren presentzia, sekzioan behar bada,....
bi gauza horiek begiratuko dira bi egun horietan, eta asteartean bi orri jasoko ere.
kurtsoaren dinamika ezinbestekoa da ikaslearen lana ikustea, eztabaidatzea, ...
oraindik ia deus erakutsi gabeko ikasleak egon badaude: derrigorrezkoa dela jakin arazi da bahin eta berriz haiek dute lehentasuna aste honetan.



31C taldea
datorren asterako, A3 formatoan; astelehenean eta asteartean orri horien edukina aztertuko(zuri eta beltzean bakar bakarrik; kalitate goreneko inpresioa ez da bat ere beharrezkoa)
A3ak
etxeak/eraikinak: oinak, tipologiak, horietako batean, altzariak eta tresneria (sukaldearen moduluak,...baldak, sofak,..)
eta eraikinaren bolumena(k): estalki laua? teilatua? zein materialetakoa?
eta eraikuntzaren materiala: azala ez da kolore bat bakarrik; materialaren araberakoak dira zuloak (leiho, leihateak, ...)
eskaratza, arkupeak,.... horren presentzia, sekzioan behar bada,....


eta noski, klasean aurreratu nizuen bezala, aurreko astean eskatutakoa eman ez zenutenak, horren barne MAKETA, datorren aste honetan egin beharko duzue.

martes, 13 de marzo de 2012

martxoaren 19-20 eta 26-27

Datorren asterako, Martxoaren 19 eta 20rako, orain arte eskatutako dokumentazio berdina osatua ekartzea eskatzen dizuegu. Nahiko jende atzeratuta dabil eta beste batzuk zuzentzeko gauzak dituzte. Laburtzen dizuet orain arte egina izan behar duzuena:
- Lekuaren analisia, aurretik eskatutako paremetroetan.
- Eragite planteamendua, (31B taldekoak modu grafikoan azalduta).
- 1/200 eskalan zati baten behe solairuko oina. Kanpo espazio zehaztasunez definituta.
- Tipolojia nagusiak.
- Hiri espazio ereduak (31b taldea)


matxoaren 26 eta 27ko astearako emate orokor bat eskatzen dizuegu, hau da proiektuaren emate osatu bat. Domumentazioa proiektua azaltzeko beharrezko aurkitzen duzuena izango da, baina orientzazio moduan honako dokumentzioa espero dugu: oinak ebaketak, altzaerak, bolumetria (MAKETA), eta eraikinen definizio orokorra. Honez gain, orain arte egindako hausnarketen azalpena, dagoeneko egina izan behar duzuena.


Kustsoaren erritmorako emate hau garrantzi handikoa da, aste Santu aurretik guztiak eduki behar duzue garatuta maila honetan eta azken asterako uzten dadugu oker egon daitekeena konpontzeko tarterik ez da egongo.


Aste Santuraren ondoren bi aste besterik ez daude eta horiek lan xehetuagoa egiteko beharko dituzue.









viernes, 9 de marzo de 2012

Martxoaren 12-13ko astea

31 taldea (A,B eta C)
Behe oin plantaren garapena.
Datorren aste hontarako, eta proiektuaren garapenaren barne, espazio publikoa eta bizitza eraikinaren/eraikinen arteko harremana lantzea eskatuko dizuegu:
espazioen arteko trantsizioa,
publikotik pribatura,
materialak,
argiztapena,
...
Horretarako, A3 batean, kontsideratzen duzuen proiektuaren fragmentu esanguratsuena aukeratu eta honen behe oina 1/200 eskalan garatu beharko duzue, orri osoa hartzen duelarik.
Bestelako A3etan, gehigarria izango den informazioarekin osatu dezakezue ematea: ebaketa(k), 3Dak, maketako argazkiak (oraindik ezagutzen ez dugun maketa horienak hain zuzen...),...
Edozein modutan, behe oin planta horren zehaztean zentratzea nahiko genuke, lanaren intentsitatea horretan konkretatuz.

astelehenera arte,
ongi izan,

martes, 6 de marzo de 2012

Martxoaren 12-13ko astea
31A taldea
astelehenean, 5-6eko astean egindako espazio publikoaren proposamena jasoko da
A3 bakar batean; zuri eta beltzean; Oina (itzalak, argiztapen artifiziala, materialak,...), eta bolumetria erakusteko edozein sistema: axonometria, 3D, (itzalak, argiztapen,...)

ariketa jarraia delakoz;hurrengo astean arlo guztietako garapenean segitzea espero da (tipologia, sekzioak, espazio publikoa, behe oinak,...)

horretarako 31B eta 31C taldeekin batera oinplanta garatuagoa eskatuko da
xehetasunak, talde guztiontzako, egun hauetan, blog honetan

bestalde: liburuen irakurketaren txosten guztiak,
Apirilaren 16ean jasoko dira; A4 bakar batean, klasean aipatu bezala

viernes, 2 de marzo de 2012

TxominEnea martxoaren 5·6ko astea
31A taldea
a) aipatutako London House Desing ezin da zintzilikatu; usb klasean pasako nahi duenari
b) collage ariketa bukatuta, ondorioak ateratzeko garaia da: idatzitako zerrenda egitea (norberarentzako) oso komenigarria da; guztiz bestelako planteametuarekin hastea, edo hartutako eremu horretatik abiatzea lirateke muturretako aukerak; ondorioen arabera bakoitzak bere bidea hautatu behar du
c) aurreko asteartean klasean aipatu zen bezala, heldu den astelehenean eta asteartean, ikaslearen porposamenaren ezpazio publikoa ikusiko da klasean; ez isolaturik (dauden edo proposatzen ari diren etxebizitzekin duten harremana ere aztertuz): eta lukeen funtzioa, arkitektura, materialak, argiztapen naturala, gauekoa, .... definituz.
d) hauxe litzateke klasean aipatutako espazio publikorako termodinamikako "input-a"ren gidatxoa; ezin da Txomin auzoan aplikatu, askoz ere lan handiagoa da (Madrilerako), eta beste erritmoko lana da (lauhileko osoa); halarik ere, zenbait aspektuak kontutan hartzekoak direlakoan gaude, eta horregatik harira ekarri
e) aste honetan ikasle guztion espazio publikoaren proposamena ikusi eta aztertu beharko da
astelehenetik hasita (ez da paperezko alea eman beharko, baino aurkezpena serioa eta editatua izan beharko)


CAMPOS PROTOTIPOLÓGICOS TERMODINÁMICOS
Espazio publikorako termodinámica “input-a” eragiteko gidatxoa

1.kartografía fisikoa ahalik eta gehien osatu (eremuaren dokumentazio dinamikoa izateko, etengabe eguneratzen den horietakoa)

… beroaren uharteen mapa (urbanizazio efetuak eragiten duen tenperaturaren igotzearena)
… kolektoreen mapak (udaletxeak, enpresa kdeatzaileak? izaten dituzte normalean)
… ur freatikoaren maila
… uholdeen planua (epeen arabera)
… erradiazioa, itzalen mapak
… jardueren aktibitate mapak (industri erroldan)

askotan, físiko hutsak diren elementuek gehi metaforikoek ere aspektu termodinamikoak elkar osatzen dute

badago horretan adostasun filosofikoa:
horrekin guztiarekin, hiria metabolismoa bailitzan tratatzea eta aztertzea


eredu proto-tipologikoak
2. arestian aipatzen diren kartografien gainjartzea litzateke gakoa; eta horren gainean ondorioak ateratzea.

Beti bezala, gainjartzea partziala izan daiteke hasierarik logikoena: parametro bat finkatu, eta besteak indarrean jartzen joan.

Filosofia puntu bat gehituz, eskema bezala, 4 elementu aristotelikoen gainean egin daiteke: ura, airea, lurra eta sua

Beti ere, espazio publikorako eragiketa da, nahiz mapak egiteko eremua auzoa, edo hiri osoa hartu (eremu askoz handiago aztertzen ari den espazio publikoa baino)

URA
uraren aktibazioa:
iturriak non? herri edo hiri zaharra bada, nonbait izanen ditu iturriak, XVIII mendetik ziur aski
euri jasotze separatiboa du? nondik doa bakoitzak? karrikekin bat? ur garbienari etakina atera daiteke?
beste deposituak egin daitezke? zenbat euri jasotzen da eremu horretan?
bestelako iturriak proposatu daitezke? zenbait tokitan zarataren aurkako hesiak izan daitezke; hezetasuna areagotu behar eguraldi honetan? edo hau askoz ere lehorragoen zonalde arazoa da?

AIREA
kalitatea, poluzioa neurtzen ahal? egonkorra da, edo eguraldiarekin lotua, haizarekin, eta egunetik egunera aldatzen doana? hau neurtzeko EEBBetan software asko omen daude, lortzeko erraz, omen; esate baterako: eraikinen garaiera desberdina bada, airea askoz gehiago mugitzen da; hiri aireztapena eremu berria da, sortzen ari dena, eremu zabal bat; eta etxebizitza bakoitzari nola eragiten dion, oraindik guttiago aztertua; itsasotik gertu izanik, itsas-haizea iristen honaino? airea erabiltzekotan, aerogeneradodeak ipintzea merezi?
airea amaiezina da lurrean (es beste zenbait gauza bezala)

LURRA
publikoa ote geotermia? eguraldi gogorragoetan eragina handia dute; itsas ondoko horretan berriz?
ibilgailuen okupazio tasak? ibilgailuen ibiltzeko erabiltzen duten eremua, zenbatekoa da? fabrika zaharren erabilpena? estalkiei? Zenbateko zama jaso dezakete? (itxuraz asma daiteke?)
lurazpiko zerbait dago hauzoan? berrerabiltzeko moduan?
garajeak utzi, berregituratu eta, berrerabili? eta horien m3ak?
kalearen plantaren oin mapa, bizitzak/lokaren artekoa eztertu; pribatutasun/publikotasun lehia/arazoak identifikatuz.
biodibertsitatea areagotzekorik lurr gaineko horretan?

SUA (eguzkia)
eguzki plakak bai, baino ez da kontu bakarra; itzalak, negukoak noraino iristen; horren araberako etxeen posizioa? egunsentiaren maparik eraginkorra? ilunabarrekoa?

Badaude beste zenbat elementu:
elektromagnetismoa (eta gizakien gaineko eragina, normalean txarra)
elikadura nola iristen den eremura? zein dira bide fisikoak?
ortuena: zer dago? noiz jasotzen? autokontsumoa da, edo exportatzen da?