jueves, 28 de febrero de 2013

31 TA2
martxoaren 4a eta 6a

ariketaren garapenaren momentu kritikoan gaude
_ orube osorako idei bat, asmo bat, osatzen egon beharko ginateke
_ orube horretan hainbat etxebizitza sartu behar dira, eta orube osoa zer nolako etxebizitzez osatuko genukeena ere erabakitzeko unea da
_ bestalde, eremu horretan nola bizi, eta horrenbestez, zein etxebizitza mota proposatu beharko genuke ere... kontutan harzekoa litzateke.
_ eta, adibide (gerorako erabilgarria edo ez) bat, etxebizitzaren prototipo bat ari gara egiten

Beraz: aste honetan, aspektu horiek guztiak jorratu beharko lirateke:
a) orbea egituratzeko erabiltzen ari garen tresnak: karrikak, zirkulazio, ibaiarekiko, kale nagusiarekiko, autobiarekiko, zenbat bizitzak, zenbat ibilgailu bizitza bakoitzeko... eta bestalde, eremua okupatzeko buruan ditugun "zelula minimoak": etxebizitzak; zenbat? zein dentsitate? zein garaieratakoa? zenbat ibilgailu bizitza bakoitzeko? zenbait datu zehatzak, numerikoak, erabili baharko lirateke: 
b) zein nolako etxeak: behe oinak zertarako lirateke? zein garaietakoak? kotxeak azpian sartuko? bisitariak? terrazak lituzkete? arropa nola zintzilikatuko?... eragiketa osoa materiala berberarekin? lehio berberarekin? estalki berberarekin?? batasuna eman nahi? batasuna eztetikoa (materialarena) edo tipologikoa? bateratasuna behar? zein giro publikoa izanen auzoa? belarra? asfaltoa? barandillak? paretatxoak?? nola argiztaruko gauean?
eta c) ari zatete eredu bajua garatzen: nolakoa dira (berriz) behe oinak? bizitzeko badira, nola kudeatuko  gerturaketa (publiko denetik, pribatua denera); nora iristen da etxebizitzen ateetara? prozesua nolakoa da? tarte hori diseñatu behar da: portala, arrapala, portalaren berreneko guneak, eskutitzak uztekoa, portalaren (balizko) bi ate... zaborraren kudeatze... (honek ere b) atalerako balio du)
Zein alde dago etxebizitza oso altuetan eta oso bajuetan beheko sarreran? eta portalean? eskilaran?
Eta gelak? nola argiztatzen diren (lo)gelak? kaxa zuri bat eta bere kanpoaldeko "zuloa"... nolakoa? zuloa non? nola irekitzen da? nola argiztatzen du? non du berogailua? nola iluntzen da gela? artifizialki, nola argiztatzen??

Hiru aspektu horiek (elkarren ondian) jorratuko dira bi egun horietan
ikasle guztiak aste honetan erakutsiko (ez du balio asteazkenaren azken minuturako uztea)

Eta asteazkenean, bi A3tan (gehienez jota) hau guztia irudikatu eta eman eginen da.

lunes, 25 de febrero de 2013

TA3 lantegi bateraturako

Bigarren lantegi bateratuaren antolakuntza hirigintzari dagokio, hala ere, plangintza oso haseran egoteagatik proiektuen ikuspegitik planteamendua osatze eskatzen dizuet. Ahal duzuen garatze maila handiena eskertuko da, hala ere, lanen garapena ikusita, honako edukina eskatzen dizuet.
- Erreferentziak eta hiri espazio ereduak.
- Eragite proposamen ideia/jarrera.
- Etxe organigrama (Kalearekin erlazioa eta etxerainoko zirkulazioak, eskailera, galeria edo dena delakoa).
- Behe solairuak.
- Etxebizitzaiz gain beste erabilera proposamena.

 Plangintza taldeka, proiektuaren garapena bakarka, bakoitzaren proiektua taldekoarekin bateragarri egitea ez da halabeharrezko, baina baloratuko da.

viernes, 22 de febrero de 2013

31 TA2
otsailaren 25, eta 27

> 25ean, klasean ikusiko etxe "horizontalaren" eskema:
etxe barnekoa banatu aurretik / paralelo
_ sarrerako eskema, kaletik ateraino: portalaren definizioa; publikotasunetik pribatutasunera; eskilara(k), igogailua(k)
_ (balizko) lur azpiko garajeak duen eragina egituran: egituraren definizioa
_ egitura hautatzearen ondorioak etxe bizitza definitzean
_ eta bestalde; etxe barrenaren gaineko ausnartze: etxe horizontalean bizitzearen abantailak: kanpoaldeko zonaldea? bistak?  zein aldea dago etxe bertikalean bizitzearen alde/aurka? 

> biharamoneko lantegirako eskakizunak zehaztuko dira




sábado, 16 de febrero de 2013

31 TA1. garapen bertikaleko proiektua. ematea

Ematea gauzatzeko, eskatuko zaizuen dokumentazioa hurrungoa litzateke:
- proposatzen den proiektuaren azalpen eskema(k):
eraikinaren funtzionamendua, egituraren eskema,...
- proiektuak osatuko duen irudia orubean:  
collage, maketa, fotomontaiak, 3D, ...
- kokapen planoa 
- oinak: behe oina, oin tipoa
- ebaketak eta altxaerak

- eraikinaren maketa. 1/250

1go ematea, otsailak 18an izango da.
dokumentazioa: A2 formatuan, eredu digitalean (2 A2 gehienez)
klasean komentatuko ditugu ariketak, eredu publikoan.
2. ematea, bukaerakoa, otsailak 20ean, klasearen lehenengo orduan jasoko da.
dokumentazioa: A2 formatuan (2 A2 gehienez), eredu digitalean eta paperean (A3ra tolestua) 

*2. ematea, bukaerakoa, 1go ematearen berrikusketa edo hobekuntza bat izango da. Ez dira jasoko 1go ematea egin gabekoak, edo dokumentazio minimoetara iristen ez direnak


viernes, 15 de febrero de 2013

TA3 emate dokumentazioa

Datorren astelehenean eraikin garaiaren proiektuaren ematerako eskatzen dizuedan dokumentazioa aurretik eskatutakoa garatua da, zehazki:
- Proiektuaren azalpena erreferentzia diagrama, eskema, krokis edo nai duzuen bitarteko erabilita.
- Kokapen oina.
- Oinak ebaketak eta altzaerak.
- Eraikin tipolojiak.
- Bolumetria.
- Maketa.
Plano guztiak A3 edo A2 formatuan, A3ra tolestua. Guztia A3 formatuan tolestutako kartulina barruan. Mesedez ez handiagorik ekarri.
Maketa bulego aurreko apaletan utzi, maketaren bat bereziki delikatua bada barruan gordeko dugu, baina ez dago guztientzako lekurik.
Emate ordua klase ordua izango da, 11.00tatik 14.30tara.

viernes, 8 de febrero de 2013

31 TA1. otsailak 13

Datorren asteazkeneko klasean (astelehena jai izanik), garapen bertikaleko proiektuaren azalpenekin jarraituko dugu. Aurreko klasean egindako lehenengo gogoeten ondoren, datorren klaserako hurrungo garapen maila proposatzen da: 
- proposatzen duzuen proiektuak osatuko duen irudia orubean:  collage, maketa, fotomontaiak, 3D, ... bakoitzak aukeratuko du bere expresatzeko modua.
- erabilera desberdinen eskema (eraikinaren funtzionamendua)
- egituraren eskema (egituraren kontzeptua)

- oinak: behe oina, oin tipoa
- ebaketak eta altxaerak
- eraikinaren lan maketa. 1/250


Eman beharreko dokumentazioa A3 formatoan, eredu digitalean.

jueves, 7 de febrero de 2013

TA3 otsailak 13

Datorren astean eraikin garaiaren proiektuarekin jarraituko dugu. Eskatzen dizuedan garapen maila oinarrizko proiektuarena da, aurreko astean eskatutakoari jarraituta honako definizio maila eskatzen dizuet:
- Erreferentziak.
- Funtzio diagrama orokorra.
- Oin nagusiak garatuta.
- Bolumetria, lan maketa 1/250 eskalan. Bukatugabea,
- Ebaketa orokorra(k).
- Eraikuntza ideia bat, materialak eta huts-bete planteamendu orokorra.
Dokumentazioa A3 orritan.
Lehen orduan A3ak gelako paretetan eseki.

miércoles, 6 de febrero de 2013

31 TA2
hirugarren astea

astelehena, otsailaren 11a jai eguna da
asteazkenean, 13an; klase osoan, gaia, etxe"garaia" izanen da;
saiatuko da guztion proposamena ikusten;
ekarri/erakutsi baharrekoa:
oin eredu bat; etzebizitzen oinak erakusten, eskema mailan behitzat
torrearen eskema: sekzioan: nola eusten den, nolakoa den; zein perimetro/azala duen
(proportzioa eta eskema, maketan ere adierazi daiteke)

Lantegi1eko ematean, plan "berriko"en artean, 8 ikaslek entregatu dute, 7k berriz, ez






viernes, 1 de febrero de 2013

31 TA1

otsailak 4eko klasea
 Proiektuarekin abitzeko, honen 2 ataletatik lantzen hastea eskatuko zaizue:

 1./ orubea
Lasarte-Oriako "Cocheras" orubea bertan ezagutu ondoren, honen lehenengo gogoetak eta balorazioa aurkeztea proposatuko zaizue.
orubearen inguruko ezaugarriak:
eraikinak.
bolumetriak, hauen erabilerak, azaltzen dituzten aukerak, eraikin interesgarriak,...
espazio irekiak.
gune publiko "gogorrak", gune berdeak, nolakoak dira? komunikazioak, azpiegiturak...
orubearen inguruak.
gure orubea inguratzen duten guneen ezaugarriak, hauen balorazioak (hirigintzakoak, arkitektonikoak,...), zer harreman duten gure orubearekin, nola konektatu daitezke?,... 
ikuskapen orokorra.
udalerri mailan, lurralde mailan, zer aurreikusten duzue oruberako? zer nortasun behar du honek ingurua aktibatzeko? zer erabilera? (bizitzekin batera...)
nola konbinatzen da aurreikusten duzuen hau eredu bertikalarekin?

Eskatzen zaizkizuen lehenengo erreflexio hauek, gogoeta subjetiboak izango dira, lekuak trasmititu dizkizuen sentsazioak, eta hauetatik abiatuta, lekurako bururatu zaizkizuen asmoak. 

Ideia eta sentsazio guzti hauen azalpena, A3 formatoan prestatzea eskatuko zaizue, 2 edo 3 gehienez, eredu digitalean. 

2./ eraikin planteamendua
- Egitura planteamendua.
- Eraikinaren organigrama, eskema, antolaketa espaziala.
- Egingo dituzuen bizitza unitateen ideia bat.
- Kokapen proposamena. Hau ez du erabateko baldintza izan behar, baina bai leku batean kokatu.

Ematearen dokumentazioa, A3 formatuan eta eredu digitalean, 2 edo 3 gehienez, eskema orokor, bolumetria, erreferentziak, diagramak... besteak beste.
Bolumetria lantzeko, eskala txikiko lan maketa bat 1/250 nahiko izan daiteke, bukatugabea, aukera ezberdinekin, paperez, material ezberdinez egina... azkarra baina adierazgarria.

urtarrilaren 4a TA3

Azken klasean esan bezala, astelehenerako lehen ariketarako proposamen azkar bat egitea eskatzen dizuet. Kontuan izan ariketa hau lau astetarako aurreikusi dugula, beraz azken ematea otsailaren 18rako izango da. Oso epe laburra denez, proposamena egin eta berehala gauzatu beharreko lan bat izango da.

Emate honetarako eraikin planteamendu oinarrizkoa eskatzen dizuet, orientazio bezala ematea hau proposatzen dizuet:

- Egitura planteamendua.
- Eraikinaren organigrama, eskema, antolaketa espaziala.
- Egingo dituzuen etxe unitateen ideia bat.
- Kokapen proposamena. Hau ez du erabateko baldintza izan behar, baina bai leku batean kokatu.

Ematearen dokumentazioa, A3 formatuan orri bat edo bi, bertan, eskema orokor, bolumetria, erreferentziak, diagramak... besteak beste.
Bolumetria lantzeko, eskala txikiko lan maketa bat 1/250 nahiko izan daiteke, bukatugabea, aukera ezberdinekin, paperez, material ezberdinez egina... azkarra baina adierazgarria.

Asteazkenan lantegia izango dugu. Proiektuaren irakasgaitik ez dizuet emate espazifikorik eskatzen, hala ere, beste ikasgaietan egiten duzuen lana proiektu bat egiteko helburua izango duenez, hirigintza eta historia ikasgaietarako egiten duzuen ematea gurearentzat ere zuzendua egotea eskatzen dizuet. Analisi lan hau bakarka edo taldeka izan daiteke, beste ikasgaietan antolatuta zaudeten formatu berdinean. Asteleheneko klasean, analisiari buruz hitz egiteko tarte bat utziko dugu.