viernes, 23 de noviembre de 2012

TA2 azaroaren 26-28

Datorren astean lantegi bateratuaren laugarren saioa daukagu. Azken aurrekoa izanik proiektuaren nondik norako nagusiak definituta ekarri behar dituzue, azkeneko hiru asteetan zuzenketak eta definizio xehea egiteko astia izateko.
Azken ematean eskatutko dokumentazioa oso gutxik bete duzue. Kontutan izan emate minimo bezala jartzen dudala.
Datorren asterako eskatzen dudan definizio maila minimoa honako hau da:
- Egin ez dezuenak, aurreko lan ematerako esandako definizioa bete, hau da, lekuaren analisia, programaren definizioa, tipolojiaren analisia, helburu proposamena...
- Kokatze xehetua, inguruaren definizioarekin: nola moldatzen den lekua, herrian txertatzeko modua, kanpo espazioaren definizioa,zer den publiko edo pribatu, nondik diren sarrerak, ibilgailuen bideak, etxearekiko erlazioa defintu behar duzuela. Orubea sarrera oinarekin marraztu, sestra kurba zehatzak, ebaketak, maketa.
- Eraikinaren oin guztiak. definizio maila 1/100 eskalarena.
- Bolumetria eta altzaeren marrazki orokorrak.
- Materiala eta eraikuntza sitema proposamena, ez du erabat definitua egon behar, baina bai ideia izan.
- Eraikinen edo zati baten lan-maketa.

Klasean ainbatetan esan bada ere, gogoratu eraikuntza dentsitatea kontutan izan behar duzuela. (zenbat etxebizitza hektareako egiten ari zareten).