sábado, 9 de octubre de 2010

proiektuak

Mansilla eta Tuñon-en blogetik egindeko lan batzuk ekartzen dizkizuet. Proiektua egin ahal izateko zerbait ematen dizuetela uste al duzue? proiektuak al dira?
Iritziak nahiko nituzke.

hau da helbidea http://mansilla-tunon.blogspot.com/2010/09/mt-shanghai-workshop.html

eta bideoak zuzenena (oraindik ez dut lortu bideoa hemen bertan ikustea): lortu dut.








4 comentarios:

  1. Bideo horietan azaltzen dena ez dut uste eraikien, parke, mahaibaten... bezalako priektuak direnik, baina bai pertsonen egunerokotasunean nolabait haurtzarora itzultzeko aukera ematen duten interbentzioak. Beraz ez dut uste horiekin hiri bat sortu daitekenik, baina pentsamolde hori erabili daiteke hiri bat sortzeko, gaur egun dugun hiriarekiko jarrera aldatuz.

    ResponderEliminar
  2. ikuslean edota kaleko jendeari probokazio txiki bat eragiteko..baliagarria izan daiteke guretzat ere kanpoko informazioa elkarbanatzea!

    ResponderEliminar
  3. komentarioekin bat egiten dut, arrazonamendu hauekin jarraituta eztabaida bat etortzen zait gogora. Proeiktu bat egitean zer mailatan bilatu behar den gauza oso zehatz eta konkretu bat egitea edo hainbat gauza heterogeneo bildu behar diren.
    Bide batetik proeiktuak intentsitatea hartzen du eta bestetik hedatu egiten da eta konplesutasuna handitzen da. Helburu gehiegi sartzeak arrriskuak ditu, adibide-karikatura moduan, begira itzazue bi imajin hauek

    http://es.reuters.com/news/pictures/articleslideshow?articleId=ESMAE69908220101010&channelName=entertainmentNews#a=1

    http://www.elpais.com/fotogaleria/Fotos/dia/elpgal/20100917elpepuint_1/Zes/3

    Lennonen monumentuak guztia sartu nahi du, txiste txar bat dirudi. Besteak aldiz gauza bakar bat egin nahi du.

    Bi adibidean oso alderdikari edo tendenziosoak dira, gauzak bere tokian kokatzeko esan behar da, edatzearekin konplexutasuna irabazten dela eta ez duela zergatik horrelako emaitza kitsch bat izan behar. Hala ere, nire ustez, kalean iksuten diren eraikin gehienak, gauza kenduta hobetuko lirateke.

    ResponderEliminar
  4. Hiru bideoen arira, espazio urbanoa eta bertako elementuak ardatz harturik egindako jolasak direla iruditzen zait. Esperimentu edo nolabaiteko saiakeratataik eduki dezakete zerbait, hirugarren bideoak batez ere, baina hirietako giza jarreren errepresentazio gisara gehiago ikusten ditut proiektu gisara baino.

    Bideoak ikusteaz bat, "blu" taldearen lanen bat edo beste etorri zait burura, espazio urbanoan lan egiten dutelako eta bertako elementuekin jolasten dutelako.


    Beraien orria:- http://www.blublu.org/

    Igotako azken bideoa:- http://www.blublu.org/sito/video/bbbb.htm

    ResponderEliminar