jueves, 4 de noviembre de 2010

The high line

Ez da New York-erako bidaiaren aldeko botua emateagatik, baina agian puntu positibo bat izan daiteke honakoa,jaja.

Ez. Abandonatuta dagoen eraiki bat (kasu honetan, komunikazio azpiegitura bat) erabaerritzearen arira dator atal hau. Ia kasu guztietan bezala, zaharkitua dagoena bota behar denaren ideia barneratuegi dago oraindik ere, eta hemen, lagun talde batek (hasieran gutxi izango ziren, mordo bat gerora) bota behar zuten trenbide utzi eta zaharkitu bati eman nahi izan zion berrerabilpena, egun, gauzatua edo gauzatze bidean dena behintzat.




Interesgarria iruditzen zait berrerabiltzearen gaia, era berean, interesagarri zait kapa ezberdinen sortzea, azpiko geruzan ibilgailu bidezko garraioa, goiko geruzan aldiz oinezkoena, inongo etenik gabea. Manhatango sare ortogonalean sigi-saga apur bat egiten duena, oinezkoa kuadrikula horri gailenduko balitzaio bezala.

Beste maila batean, gizarte masa batek eragin dezakela ikusteak ere poztu egiten nau. Nahiz eta, ia horrelako gauza ponpoxotan bakarrik ikus genezakeen influentzia hori zoritxarrez.

Informazio andana biltzen duen orriaren linka: http://www.thehighline.org/

Hurrengo bideoa, Ga2rel audiobisualaren omenez. Ia aurtengo proiektuaren azken entrega holako bideon baten bidez eitera ausartzen haizen. Jon, esan berrik ez dao enaizela Gabirelen entrega formatoan arduradun egingo!

1 comentario:

  1. oso ona posta, Diller eta Scofidioren proiektu bezala ezagutzen nuen, bere web orrian ikusdaiteke baita ere http://www.dsrny.com/. Auzokide batzuen ekimena izatea are interesgarriago egiten du proiektua.

    ResponderEliminar