jueves, 26 de abril de 2012

urteko azken asteak

Azken ematea egin ondoren, ohikoa da erantzun bezala kalifikazio bat bakarrik izatea. Egindako lanaren erantzuna aberatsagoa izan dadin, geratzen diren hiru klaseetan emandako lanak komentatuko ditugu. Jaso ditugun lan guztien artean adierazgarrienak aukeratuko ditugu eta hauek klasean aurkeztea eskatzen dizuegu.

Eskolaz kanpoko eta arkitektoen gremioaren kanpoko iritziak jaso nahi ditugu baita ere. Horretarako egun bakoitzean gonbidatu bat etorriko da, arkitekturarekin erlazioa duena baina ez arkitektoa.
Aurkeztutako lanei buruz iritzia eskatuko diegu, modu lasai batean eginda. Atsegina izatea espero dugu.

Datorren astelehena, apirilaren 30ean Bingen Egia, esperientzia handiko aparejadorea etorriko da, besteak beste arkitektura eskola eta enpresaritza eskolako obratan lan egin duena.
Hurrengo astelehenena, maiatzaren 7ean, Juan Iriarte, paisajista etorriko da, Lur paisajistak taldeko kidea. Bere lanen artean, Ametzagainako parkea, Katalunia plaza, Parque de la Memoria daude, besteak beste.
Maiatzaren 8, asteartean, joaquin Perez Iriarte, Loiolako bizilaguna etorriko da.

Aurkezpenak goizeko 9.30tan hasiko dira. Naiz eta lanak buaktuta egon, eta seguruenik lanpetuta egongo zareten, etortzea eskatzen dizuegu, interesgarria izango da.







No hay comentarios:

Publicar un comentario