domingo, 17 de marzo de 2013

TA3 hirugarren lantegi bateratua

Datorren asteazkeneko lantegiaren antolaketa ardura gure irakasgaiari dagokio. Egun horretarako
ordenazioaren zati baten onarrizko definizio osoa ekartzea eskatzen dizuegu, (bost egun geroago proiektuaren azken ematea da eta garaiz ibiltzeko proiektuaren erabaki nagusiak hartuta izan behar dituzue). Zati horren organigrama,  oinak, kanpo espazioa, sarrerak, erabilera banaketak, aparkalekuak, komunikazioak eta banaketa nagusiak ekartzea eskatzen dizuegu.

Dokumentazio hau eskatzen dugu:
- Ordenazioaren oin orokorra 1/500
- Behe oina, ingurua, sarrerak eta abar 1/200
- Oinak 1/200
- Tipolojia eredu nagusiak 1/100
- Ebaketak 1/200 edo 1/100
- Altzaerak 1/200
- Maketa 1/250

Planoak A3 edo A2 tolestuan jasoko dira.

Asteazkenean lehen orduan planoak gelako paretetan eseki itzazue eta goizean zehar lanak ikusten joango gara.

Astelehenean proiektuak ikusiko ditugu, gutxienez ordenazio mailan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario