miércoles, 24 de abril de 2013

31 TA2
heldu den astelehenerako (hilaren 29rako)

lehenik eta behin, ariketa oso oso gaizki ari da suertatzen; jasotako ideiak eta plantemantuak oso maila txarrekoak izan dira orokorrean.
Idei falta somatzen da, eta ondorengo definizo falta. 
Eta batez ere, planismo (erraz eta ergel) hutsetik hartutako hainbat erabaiak.

Hasieran esan bezala, ezinbesteko hastapena, gauzak ongi marraztea litzateke; gaurko egoera behar bezala irudikatzen bada (hor dauden gauza guzti guztiak marraztu, esate baterako, cocheras-eko eraikinaren planoa: logikoa da horrrelako erikinaren "estalki-planoa" irudikatzea??), ideiak, gogoak, errazago sortu daitezke... kokapen planoan, eremu guztia zuri-zurian, eta estalki planoa agertzen bada bakarrik... zaila da deus ere sortzea.

Perspeketibak, eskuz egindako axonometriak, maketa txikiak.... ikusi beharko lirateke klasean erabakiak hartzen hasteko.

Hasieratik esan da, baita, badaudela osagai batzuk izugarri laguntzen dutenak gauzak definitzen: maldak (euria bideratzeko), materialak, landaredia, .... berde misteriosoa (belarra omen) (ia dena okupatzen dunea), zuhaitzak (bere posizioa eta altuera) (beren itzalak), nola argizatu gauean (horren planoa eskatuk da derrigor maiatzaren 10eko ematean)... 

Zer esanik ez, zonalde horretan aurreikusiko den funtzio nagusia: merkatua: zein nolakoa? zein jendearen fluxuak, nola babestuko?...

Asteazkenean, pdf-an (erabat prestatutakoak, propio jendearen aurrean erakusteko, eta ez, berriz, daukadana, inongo prestaketarik gabekoa), behitzat gauza horiek erakutsiko:

1. Merkatua; merkatuaren funtzionamentua (izaera, fluxuak...)
2. Cocheras-eko eraikinaren ideia: nola ulertu den eraikina, zein potentzialitate d(it)uen, eta zer egin nahi den horiekin
3. Naturaren presentzia (non, nolakoa...) Portzierto: berdea debekatuta dago hemendik urte bukaera arte
4. Materialak (lurrerako hainbat materialak daude... zein hautatuko)
5. Maldak (ura bideratzeko behintzat... bestela ere erabili daiteke)
6. Argiztapen artifiziala (erabat derrigorrezkoa hau definitzea)

... eta hau guztia oinplantan (nola ez), baino batez ere PERSPEKTIBAK...HIRUGARREN DIMENTSIOA haintzat hartuta... 

Aspektu horiek guztiak hartuko dira kontutan, GUZTIAK, zerrendatuta
bereizturik, zein elkarren gainean


No hay comentarios:

Publicar un comentario