jueves, 26 de diciembre de 2013

31 TA1
honekin batera, ariketa guztien zuzentzea

oharrak:
:: ez dago "emaitzarik", klasean zuzendu izan balira bezala, ahuleziak eta hobetzekoa dena agertzen da
:: nahi bada, urtarrilaren 7rako hobetu daiteke (ez da derrigorrezkoa), astearte horretako ematean; goizean... ordua zehatu gabe oraindik
:: horretan bai prestatu behar da norberaren behin-betiko alea DVDan grabatzeko
:: paperaren, informazioaren hobetze/ordekatze ordenatua izanen da, eta paper bat kenduta, beste bat sartuko... osatze kontua da.
:: "paperak nola lotu"rekin kontu handia izatea eskatuko da: edo espirala, edo burdinezko pintza... edo A1 tolestuta eta barrenean, suelto A2ak... baino ez plastikozko kanutiloa... plastikozko aurrekoak... ongi daude, baino ez da beharrezkoa

:: orokorrean honako akatsak ikusten dira:
_ nagusia: oinplantak hobeago daude altxaerak baino... bolumena, eraikinen arteko espazioak..., leihoak hobetzekoa dute nabarmen... bi dimentsiotako (pantailako) lana hobeagoa da espaziokoa baino... maketak ez dira erabili erabakiak hartzeko, eta orain nabarmendu da.
_ azpimarratzekoa leihoak eta fatxada: leihoak egokiak eta ongi zabaldutakoak izan behar dute... kanpoaldetetik, zein barnealdetik.... eta hori, gela askotan ez da gertatzen... babes ofizialeko etxeetan, gelatan, 2.60zmko borobila (minimoa eta pareten artean) tratzatu ahal izatea eskatzen da
_ beheko oinplanta ez da 5.solairukoa bezala; portaleko oinplanta horrek eskatzen du, ezinbestean, inguruko definizio zehatzagoa... portalak erabat eskasak dira: instalzioak? zaborrak? buzoiak? etorkizunean bi ate jartzeko tokirik?
_ kuriosoa da guztiz: kokapen plano askotan zaila da itsasoa antzematen
_ kuriosoa: goiko kaletiko portalak edo oso txarrak dira
_ oinplanta bat 1:50 definitzea komeni da... 1:100koa minimoa izanik. Batzuk etxe guztiak desberdinak dute, eta logikoa denez, definizioa ez du maila horretan iritxiko etxe guztietara... baino badago etxe eredu bakar bat dutenek, eta horiei, nola ez hiper definizioa eskatuko zaie

:: ez da onartuko:
_ definitu gabeko igogailuak (zulo aspa batekin)
_ oheak eta sukaldeak behar bezala irudikatuako dira... esate beterako, sukaldeetan, suak zein diren, eta altzarien 60zmko modulazioa, gutxienez, agertu beharko litzateke...
_ 30zmko zutabeak 30zmko paretetan enpotraturik/izkuturik
_ eremuaren koadrorik gabeko planuak: non zenbat etxebizitza eta zenbat gelakoak, eta zenbat m2koak diren (erabilgarria/edo eraikitakoa)... ez da besterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario