viernes, 13 de marzo de 2015

31 TA3
heldu den asteazkenerako klasean
guztia paperean zuzenduko da

hilaren 27rako ematea gertu dagoenez
honako ohar ematekoak dira:

:: etxebizitza bat hautatu eta 1:50eko eskalan garatu beharko da
esta eskala horri dagokion infomazio osoa eman beharko da
:: garajeetan, kotxeen zenbait maniobra ez da ongi ikusten... badaude hainbat sistema hori irudikatzeko (eta aldi berean ongi edo gaizki dagoen egiaztatzeko)... oso ttikia ez den kotxe baten perimetroa irudikatzeak laguntzen du normalean
:: garajeetan atarteak eta beharrekoak izaten dira askotan, nola atera garajera, nola ikusi... badaude hainbat operazio garaje siniestroak saiesteko
:: portalak ongi diseiñatu behar dira... sartu eta zer ikusi, sartu eta ulertu norabideak... nola argiztatu, kaletik zer ikusten den, barnetik kale/kanpoaren presentzia... kontagailuak eta ez dira ahazteko ez da ere
:: kanpoko eskilara PUBLIKOA da: eta publiko izaera azpimarratzea erabat nagusia da: zein materialak, nola argiztatu, barandillak non, zenbat, nola iristen den gora, ea "zulo" moduko bat bilakatzen oten den plazatik...
:: askotxok espazio estali bat proposatu dute erdi sotoan... normalean espazio txarrak izaten dira, ilunak, bat ere erakargarritasunik gabekoak... ez badakigu nola ari zaigun gertatzen espazio hori, gehiago definitu behar izatea litzateke irtenbide bat... eskala handiago batean eta plano gehiago eginez, gero eta hobekiago definituko litzateke
:: plaza ere bai definitu behar da... maldak, ur sumideroak, argiztapena... eta are gehiago guk sartutako garajearen errapalak eragina handia badu 
:: etxebizitza ongi ulertu eta irakurri behar da oinplanotan... irudikatzeko askotan erabiltzen diren "blokeak" ez dira bat ere abstraktoak edo aseptikoak... oinplantak irakurtzea zaildu egiten dute... ezinbestean kode batzuk erabili beharko dira marrazteko, eta horietako bat "altzariak-mugitu daitekeenak" eta finkoak direnen artekoa da, besteak beste
:: arropa non idortzen den ere kontutan hartzekoa da
:: guztiok terraza/kanpoko gela egin behar dute etxe bakoitzeko... egin eta diseinatu, zaindu... zer jarriko hor, nolako barandila, nolako itxiturak (toldoa? beirazkoa?)
:: "gela" guztien argiztapen naturala ona eta egokia behar du izan barrendik (agian eskatzekoa litzateke gela bakoitzaren leihoaren posizioa sezkioan, 1:50ean garatuko denarenean)... badaude gutxieneko estandarrak... hortik behera "zulo" bilakatzen dira; kanpoko konposaketak badu zer esateko auzi honetan, baino beti barrendik haintzat hartuta, neurri nahikokoa izan bahrko lukete.
:: eraikinaren burua nagusia da, nolabaiteko "errematea"; ez ahaztu igogailuaren makina goian egoten dela, handi samarra da, eta harekin zer egin ikastekoa du ikasleak.
:: terraza lauak erabilpenik gabekoak ez dira oso zentzuzkoak XXI mendean (ez da ahazteko, ez da ere, estalki horretatik hainbat tutu, tximinia, shundtak... aterako dira; antenak etabarrez zer esanik ez)
:: taberna eta soziedadea nahi den neurritakoak egin daiteke, beraz, behar bezala proposatu beharko dira

ez ahazteko, orain arte, eta kasuak kasu, maketak, orokorrean, ez dute askotarako balio (gauzak erabakitzeko ez bahintzat... agian eskatutakoa betetzeko bakarrik)


No hay comentarios:

Publicar un comentario