viernes, 24 de abril de 2015

31 TA3
29rako

segituko proiektua aztertzen

azpimarratzekoa:
:: errelatoak orube osoa eta planta guztiak era jakin batean okupatzen lagundu behar du
:: dena den, edozein bizitzak dituan gauza/arazo funtzionalak ez dira ahaztu behar: arropa nola garbitu, nola idortu, buzoiak non jarri, instalazioak eta kontagailuak nondik sartu, sarrerak nola antolatu, tximiniak antenak, etabar non aterako, kotxeak nola sartu, non, zenbat... 
:: eta tokiak berak dituen arazo orokorak ez da ere: oso jende gutxik haintzat hartu ditu bistak (leku horretan apartekoak),  kaleko publikotsuna/barne pribatutasunaren artekoa nola kudeatu: hesiak "gailu" bezala funtzionatu beharko luke...
:: jende asko oinplantarekin ari da erabaki asko hartzen, eta bolumetria zein altxaerak, zein leihoak, azken momenturako ari da uzten... normalean prozesu horrek emaitza kaskarretara darama
:: estalki lauetako alderdi (ia) guztiak erabiltzekoak izan beharko lukete... "oso-osorik" erabili behar da orube garesti/eder hori... 
:: sekzioak erabat nagusiak dira proiektu horretan... agian sezkio bakar batekin posible litzateke proiektu osoa adieraztea
:: zenbait funtzioren arteko "arazoak" erabat soluzionatu behar da: zaratak, bistak, zirkulazioak...
:: orubea eta ingurua ongi/osorik/zaindua irudikatzeak laguntzen du erabakiak hartzen 

zuzenduko paperean zein era digitalean

No hay comentarios:

Publicar un comentario