jueves, 28 de mayo de 2015

31 TA3
ekaineko ariketarako/azterketarako

:: entregatutako guztien (aprobatutakoena) ariketa, .pdf-ko alean prestatu (bakar batean), eta pasa iezaiozue Mikeli; berak jasoko eta ekaineko azterketara aurkezten direnen azken alearekin, guztia bateratuta, pdf bakar bat osatuko du (guk legez ale bat jaso behar dugu ere bai). (karpeta batean, abizen abizen izen)

::egiten ari denaren ariketaz zalantzak edo badaude, tutoretza orduak erabili daiteke
ez, berriz, "zuzenketa ohikoa" (kurtsokoa) egiteko

:: paperean entregatuko da ariketa, A3an tolestutako A2koak, neurrri berbereko kartulina batekin A·gutiak kanpotik biltzen (ez graparik ez deus), ohi izandu den bezala

:: ekainaren 22an jasoko, printzipioz, ordutegi ofizialean proiektuak5 goizeko 9tan, eta proiektuak6 arratsaldeko 4etan (honako blog hau begiratu ezazue ematea gerturatzen delarik, agian xehetasun gehiago ageriko dira)

:: ariketaz:
:: ongi marraztu (plotterra ez da aitzakia, eta ez da barkatzekoa); emandako ariketetan oso gaizki bereizten dira gauzak, kodeak oso baldarrak dira, leihoak ez dira ia ikusten... tresnak direnak eta finkoa denak ezin daitezke era berean marrazturik egon)
:: orubea erabili eta definitu; tramak hedatzea ez da balio duen "trukoa": definitu, marraztu, diseinatu...
:: segun zein nolako eraikina den, sekzioek ikaragarrizko garrantzia dute
:: guztia, aurreko ematean eskatutako eskalan egin behar da;
baino, baten batek gauza gehiago irudikatu nahiko balu 1:50ean, hobe (kontuz honekin: 1:50 eskalan marrazteak, oso bestelako definizioa, sakonagoa eskatzen du marrazkiak berak)
:: gelak ongi diseinatu: nondik sartu, zer ikusiko, non leihoa, nolako leihoa, zein alturatan hasiko leihoa, zein de irekitzen den leiho zaria
:: bistak, eraikinaren beste jabeen/erabileen arteko interferentziak
:: estalkia, isuraldekoa bada, azpikoa erabiltzekoa da, ordeka bada, gainazala, erabiltzeko ere bai (eta estalkiren zuloak: tximiniak, shundtak...)
:: sukaldeko leiho, aireztatze, suak, suen ganeko aireztatzea, goiko altzariak...
:: logeletan, nondi sartzen da, armarioak definitu (eta ez jarri pertxa ergel horiek)
:: kanpoko materiala, leihoen forma/posizioarekin erlazionturik...
:: zutabe/itxituraren artekoa (hori ezin da ahaztu, eta ez da barkatzekoa, arkitekto batek jakin behar du dialektika hori nola gainditu)

:: eta batez ere, batez ere, bolumena: kontrolpean egon beharko da (hau izandu da suspenditutako askoren akats nagusia): axonometria egin, edo maketa, edo maketaren argazkiak sartu... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario