sábado, 28 de noviembre de 2015

Oharrak: TA3


Asteazkenean honakoa landuko dugu klasean: etxebizitzen txertaketa bolumetrikoa eta honek kanpo espazioaren artean ezartzen dituen harremanak. Horretarako eskatuko dizuet maketa edo 3D bat egitea non inguruneko piezak eta zuen proiektua ageri diren. Honekin batera, etxebizitza tipologiaren gaineko eredua(k) ekartzea gomendatzen da, edo aurreko ariketako kontzeptuaren jarraipena egingo balitz, horren krokis bat. 

Suposatutzat joko dugu honako lana egina dagoela: kokapen plano zehatz bat (kotak, pabimentu aldaketak, begetazioa, inguruko eraikinen leiho eta ate kokapena....) eta kontzeptu diagramatikoa. Bi dokumentu hauek azken entregan eskatuko dira...

...
Hemendik aurrerako ordutegia orain arte bezala izango da, ez da aldaketarik egongo.
...
PORNOTOPIA liburuaren gaineko seminarioa 2.lauhilabetearen lehen klase egunean zehaztea erabaki genuen ostiralean egon ginenen artean. 
...
Ordu bateko klase extra bat egongo da azken orduko laguntza bat emateko. Zehaztuko dugu aurrerago noiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario