miércoles, 28 de septiembre de 2016

Irailaren 30erako

31 TA1, TA2 eta TA3

Datorren ostiralerako, irailaren 30, bi lan egin behar dituzue. Alde batetik analisiarekin jarraitu, gaurko lantegian egindako iradokizunak kontutan izan eta zuen analisia garatzen jarraitu behar duzue.
Beste aldetik ariketa puntual labur bat egin behar duzue. Baionako ZUPeko tipologia bat aukeratu eta bertan altzariak jarri.
Horretarako altzarien neurriak definitu eta aztertu behar dituzue (altzari berak dituen neurriak eta erabiltzeko behar den espazioa). Bi motako altzariak erabil ditzakezue, zuen etxean dituzuenak edo IKEAko katalogokoak. Honetarako altzariak neurtu eta marraztu behar dituzue.
Kontutan izan aukeratzen duzuen tipologia seguruenik jatorriz ez zituen erabilera batzuetara, eta erabiltzaile konfigurazio ezberdinetara moldatu beharko duzuela,  eta ez alderantziz, erabiltzaile kopurua tipologiara.

Ekarri beharreko materiala:

- Analisi panelaren zirriborro  gaurkotua
- Breuerren tipologia bat, altzariekin (oin planta bat, 1/50 eskalan)

Guztia formatu digitalean (.pdf)

No hay comentarios:

Publicar un comentario