miércoles, 7 de diciembre de 2016

TA 1. AZKEN EMATEA

Azken emateari buruzko zehaztapenak:

16an edo 23an ematea egitea posible da. 
Egindakoa paperean eta digitalean entregatuko da (A2 formatoan).  

16an paperezko bertsioa eman  nahi duenak, proposamenaren alderdi nagusi guztiak bukaturik entregatu beharko ditu, eta 23rako zenbait gauza hobetu, eta euskarri digitalean bidali (hau da, paperean zenbait xehetasun faltako dira).


Emate digitala e-gelan egingo da. Ematearen ordu-epea e-gelan zehaztua agertuko zaizue.

Azken emate honetan gutxienez eta derrigorrez eskatuko dena:

- Kokapen planoa. Aukeratu duzun lekuaren motibazioak irudikatuko dira.
- Antolamenduaren azalpen grafikoa. Etxebizitzak eta ekipamendua agertuko dira.
- Antolamenduaren planta orokorra. Behe oinplantak eta kanpo espazioak adieraziko dira. Ez ahaztu kotak, topografia eta pabimentu desberdinak azaltzen.
- Etxebizitzen oinplantak. 
- Etxebizitzak duen balioaren azalpen grafikoa.
- Antolamenduaren ebaketa orokorra; antolamendua hobekien azaltzen duen ebaketa aukeratu behar da, eta bertan etxebizitzak, ekipamendua eta kanpo espazioa zehazturik agertuko dira.
- Proposamen arkitektonikoa laburbiltzen duen dokumentu grafikoa; formatoa librea da. Collage, 3d, marrazki bat, bista bat, maketa bat, bideo bat, komiki bat....


A N I M O

No hay comentarios:

Publicar un comentario