jueves, 24 de mayo de 2012

Uztaileko deialdia. 31C taldea

Uztaileko deialdirako eskatuko den dokumentazioa.

Proiektuak 2ko 2011/12 ikasturtean zehar, 3 ariketek osatu dute honen egituraketa:
A ariketa (Paue), B ariketa (bizitza tipologia) eta C ariketa (Txomin Enea).
Ikasgaia gainditua izateko, 3 ariketa hauetan maila onargarri batera iristea beharrezkoa da.
Beraz, Uztaileko deialdirako, hiru ariketa hauetan (A, B eta C) behar bezelako dokumentazioa eskatuko da, bere garaian zehaztua geratu zen moduan.
Kasu bakoitzean, eta ikasleak egin dituen emateen arabera, maila onargarri horretara iritsi ez diren ariketen hobetzea eskatuko da.

- paperezko formatua.
DIN A2etan
orri askeak, A3ra tolestuta> ez espiral, ez klick, ez deus...kartulina tolestu baten barruan, A3 neurri justuarekin, handiagorik ez.
- formatu digitala.
pdf formatuan
karpeta bat ikasleko> TALDEA_ARIKETA_ABIZEN1_ABIZEN2_IZENA,
guztia maiuskulaz ( adibidez: 31B_C_LLOYD_WHRIGHT_FRANK )


emate eguna: ekainak 25, astelehena
lekua: 202 mintegian
ordua: 10.00etatik 13.00etara





No hay comentarios:

Publicar un comentario