martes, 1 de mayo de 2012

31A taldera 
Maiatzaren 7-8rako


_ kurtsoa bukaera arte, gauzak hobetu eta gehaigo garatu daitezke, beti ere baldintza batekin: osatzeko ekarriko litzatekeenak, Apirilaren 24ko ematearena ordezkatuko du. Esaterako, orri 2b (edo 2c edo 2d, nahi beste) ekarriko eta orri 2 (antzinekoa) baztertuko,... horregatik eskatu zitzaizuen arreta letra kutxarekin: irakasleentzako oso oso garbi izan behar da zein orri sartu, eta non, eta zein zakarrontzira bota; zer den hobetzen ari dena.
Orrien ordezkatze bakarrik onartuko da


_ begirada botata, minimo batera iriztea faltan botatzen da ariketa askotan: kurtsoak etxebizitza du ardatz, eta behintzat oin planta egokietara iritxi beharko litzateke; 1:50 landutako, intensidade handiko oinak egin behar dira.
:: ikearen adibidea neurriak kontutan hartzekoa zen gehien bat, bai eta "giro" koherehtea emateko barrenakoari (batzuk zerrenda ergel batean aipatzen duten altzariak ez dute gero neurri horretakoak ipiñi eta irudikatu planoetan: hau ezin da)
:: altzariak, batzuk finkoak dira: sukaldekoak, komunekoak, eta besteak, berriz aukerazkoak, agian hau ere kontutan hartzekoa litzateke 
:: zoladura era desberdina irudikatzea edo abstraktoa da eta zerbait erakutsi nahi da: hezeak direnak, edo egunekoak eta gabekoak,.... edota figutatiboa da: zura zura bezala antzemanen, azuleko ttikia garbi ikusiko,...
:: sukaldea oso nagusia da etzebizitzetan: ur<>suaren artekoa da gela horren mamia, guttieneko enzimera tartean,... beheko eta goiko altzariak, edo ta trinkoa (ozkailua, labea,...), biltegi armariua, edo ta gelatxo ere oso beharrekoa izaten da askotan: garbitzeko gailua bai baino lehortzekoa? edo kalean zintzilikatuko? (debakatua dago toki askotan, eta kopiatzen ari diren ereduak, normalean Europakoek, ez dute zintzilkatzen, lehorgailua dute)
:: ateak uniformizatu? beirazkoak, pintatzekoak, legezkoak 82zmkoak gutxienez,...
:: garai bateko arkitektoek barne altxaerak egiten zuten etxeetan, edo zerbait ikustekoa denean behintzat beharrezkoa gertatzen da
:: gelak ongi pentsatu egin behar dira: espazio garbiak dira, leiho eta ate batekin (biak ongi ipiniak, era koherente batean: ongi pentsatu nola argiztatuko) eta gero oheak, mahaiak, baldak, edota armariuak gehitzen zaie (portzierto armariuak ez dira x bat, ireki eta guzti egiten dira).
:: terrazak nola, nolakoak, zertarako,.pentsatu egin behar da, bai eta irudikatu ere.
:: portalak ongi atondu behar dira: partero automatikoaren gunea, askotan bi ate izaten dute (doblea izateaz gain), bizikletak bai baino zenbat? umeen karritoa bai? buzona handiak non? zaborrak nola kudeatzen? kontagailuak? 


_ klase azken egunerarte onartuko dira orri berriak hobekuntzekin, Maiatzaren 8ra arte, oker ez bagaude (hurrengo klase egunean egiaztatuko da)


(7an eta 8an, egun horietan zein ikasle beren proiektua adierazteko aterako liratekeenen zerrenda aste honetako bukaeran edo aterako.












    

No hay comentarios:

Publicar un comentario