jueves, 25 de octubre de 2012

urriaren 29 eta 31 TA2

Datorren asterako proiektu proposamen argi bat ekartzea eskatzen dizuet. Aurretik landutakoaren garapena egin bahar duzue, landutako bi alorretan: tipolojien garapenean eta kokatze proposamenean.

Tipolojiari dagokionez, aurreko asteetan programa eta bizimodu proposamena, eta tipolojien inguruan hausnarketa egitea eskatu nizuen. Orain lan horri jarraituta, tipolojia proposamena(k) egin behar dituzue, hau da, zuek proposatzen duzuen bizitzeko modua bermatuko duten etxe motak proposatu.

Kokatzeari buruz bolumentria orokor eta kanpo espazioaren definizioa zehatze eskatzen dizuet. Hau garatzeko ohiko plano eta marrazkiez gain lan maketa eta topografia ongi definitzea eskatzen dizuet. Lan maketan gogoratu inguruko hiri sarea agertzea, gehienetan sestrak bakarrik ekarri dituzue eta nahiko motz geratzen da. Topografiari buruz, sestra kurben definizio zehatza ekarri behar duzue, gutxienez 50zmtan behin, lurra oso horizontal bada, agian gehiago behar daiteke.

Kokatzeari buruz, gogoratu inguruko herri-sarean txertatu behar direla, ariketa asko esparru itxi batera mugatu dira eta inguan moldaketak behar dituzte. Nahiz eta zuen proeiktua kokatpen zehatz batean izan, zuen lan objektua herri osoa dela konsideratzea aberasgarri izango da.

Ematea
Proiektiuak garatu eta azaltzeko erabiltzen dituzuen bitartekoak ikasle bakoitzak aukeratzea nahi izaten dugu. Hala ere, orain arte eskatutako lanaren burutze maila motz samarra izaten ari denez, emate dokumentazio minimo bat definituko dizuet datozen asteetan, bakoitzak argi izan dezan eskatutako definizio maila lortzen ari den ala ez.

Aste honertarako, aurretik eskatutakoaz gain:
- Kokatze planoa, sestrak 50zmtan behin, topografia zuen orubearen muga baino zerbait hareago iritsi dadila. Bideak, sarrerak, kanpo espazioaren definizioa, zer den publiko, pribatu, pabimentatu, berde, eustormak, maldak kontrolatu...
- Lan maketa, amaitu gabea, pegatu gabea, proposamen ezberdinekin... Baina herri sarea ageretzen duena, ez magal bat bakarrik. Maketa eta marrazkia edo argazkia konbina daitezke... irudikatzeko gaitasunak aprobetxatu.
- Aztertutako tipolojiak argi antolatu, hauen balorazioa, zer duten aprobetxagarri eta zer hobetzeko...
- Tipolojien proposamena, oinak, ebaketak, 1/100 eskalan gutxienez. Azalpen diagramak, iristeko modua. Orokorrean etxeak eskaintzen duena argi azaltzea eskatzen dizuet.


Klasean esan bezala, datorren lantegi bateraturako, bakoitza nola doan jakin dezan, emate horren zuzenketa eta kalifikazioa egingo da.

beste ohar bat, casa traslucida eta mas ram etxeen dokumentuak dropboxera igo ditut.




No hay comentarios:

Publicar un comentario