sábado, 6 de octubre de 2012

urriaren 8,10 eta 15,17erako

Datorren astelehenean klase hasieran aurreko asteko lan-ematea paperean ekarri behar duzue. Gogoratu formatua A3a edo A2a, A3ra tolestua dela. Guztia A3 karpeta batean sartua. Karpeta bezala kartulina tolestu sinple bat nahikoa da, izena kanpoan duela. (karpetaren enurri A3 baita ere, ez handiagoa)
Aurreko astelenean esandakoaren ondoren, seguru asko zuen lekuaren analisia sakontzea komenigarri izango zaizue. Honetarako osatu ezazue.

Aste honetako eginbehar zehatz bezala bi lan dituzue. Kokapen zehatza aukeratu eta programa proposamena egin. Aste honetan proposamen moduan ekarri behar dituzue eta datorren asterako garatua izan. Datorren astean lantegi bateratua dago eta lan-ematea izango duzue.

kokapena.

Kokapena aukeratzearekin, aurreko asteko analisia osatu eta hobetu behar duzue. Leku zehatz batera urbiltzearekin aurreko asterako eskatutakoa hobetu eta jarraitu behar da. Aurreko klasean esandakoa gogora ekarrita, badaude hainbat azaugarri aztertu daitezkeenak, asko edozein kokapenean derrigorrezkoak dira, esate baterarko, eguzkitzea, malda, irisgarritasuna, haizea, zarata... guztiok badakizue hori. Baina hauez gain badaude beste baldintza ez horrren nabarikoak,  hauek bezain garrantzitsu izan daitezkeenak eta proiektua egiteko pista baliagarri izan daiteezkeenak. Analisia, sakona eta zehatza izan behar du, irizpide objektiboez gain, aukeratutako ez horren objektiboak aztertzea eskatzen dizuet.

Lanaren fase gustietan proiektatze lana egon behar du, analisia izateak ez du esan nahi alde propositiborik ez dagoenik. Analisia egiterakoan bilatu behar duzuen helburua, proiektua egiteko materialak sortzea da, beraz hauen irudikatzeko gaitasuna muturrera eraman eta hauen balio formal eta antolatzaileak oso kontutan izan behar dituzue.

Programa.

Programaren definizioa egiterakoan bilatuko dituzuen helburuak finkatu behar dituzue. Zer baldintzari erantzuteko egingo duzuen proposamena ausnartu, zein izango diren erabiltzaileak, non lan egin, zer nolako familia unitateak (bakarkakoak, bikoteak, seme-alabekin edo gabe, adinduak, familia modelo berriak, bizikidetzarako lotura ezberdinak... mesedez guztiok etzazuela proposatu "gazteentzat etxebizitzak" dagoeneko topiko bihurtu da, nahi baduzue klaserako eztabadagai izan daiteke hau). Zer etxe mota, neurri, erlazio inguruarekin, dentsitate, hiri espazio, zerbitzu... izan behar dituzten proposatu behar duzue. Ari honetatik etxeez gain, beste erabilerak proposatzea eskertuko da, komertzio, lanerako espazioa (etxen barne edo at), zerbitzu bateratu, hostatu eta abar. Zati urbano konplexu bat proposatzea eskatzen dizuet eta zuen proposamenak zer baldintzei erantzuten dien eta zer eskaintzen duen argi azaltzea.

Eskatutako 21etxe unitateak orientatiboak dira. Bizi unitate kopurua zuek zehaztuko duzue, eta azalera eta erabilerak baita ere. Zuen esku geratzen da programa eta hedaduraren definizioa.

Datorren astearako, urriaren 15 eta 17rako, kokatze proposamenak ekartzea eskatuko dizuegu, beraz aste honetan planteatzen has zaitezkete. Nahiz eta formalki ez garatuta izan, lekuan nola jarri, zer bolumen mota egin, herriaren hazkuntzarekin nola jarraitu eta honelakoen inguruko ideiak azal ditzakezue, krokis sinple edo arbeleko marrazkiak nahiko izan daitezke hitz egiten hasteko, gehiago ekartzen badezue hobe, noski. Datorren asterako lekuaren lan-maketa eskatuko dizuet, beraz egiten has zitezkete.

astelehenena 10.45etan 2.3 gelan ikusiko gara. Aurreko asteazkenean klasean izan ez nintzenez, aste honetan, klase ondoren lan guztiak ikusteko behar den denbora guztia luzatuko gara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario