jueves, 13 de marzo de 2014

31 TA1

martxoaren 17rako

txostena + proiektuaren inguruko lehenengo tanteo/gogoeta bolumetrikoak

a. txostena: 
paperean, A4 bakar batean, bi aldeetara geheienez jota.
egoera: udal arkitektoak* zartete, eta hirigintza batzordeak, orube horren gaineko txosten teknikoa bat izan nahi du erabaki bat hartu aurretik.
batzordearen galderak: 
- plazaren egoera arkitektonikoa (akatsak, ahuleziak, potentzialitateak)
- nola eta non sartuko lirareke 15 etxebizitza inguru horretan
- garejearen/autoen ibiltzearen eta sarreren eragina
- zer etxebizitza mota (arkitektonikoa: zenbat gela, oin planta, behe oinplanten izaera, terrazak estalkietan, orientazioa nagusi? ...)
Guztia arrazoitua, eta hizkera jaso batean... izenpetuta eta guzti.
(*) Udal arkitektoaren irudia, teknikoa eta neutroa behar du izan.

b. lehenengo tanteo/gogoetak:
beste bi/hiru A4etan gehienez, txostenaren gehigarri gisa, eskuz egindako krokisak aurkeztuko dira, txostenean aipatzen diren aspektuak azalduz, non lehenengo proposamenak azaltzen hasiko diren. krokis hauek:
bolumenak, lan maketa baten apunte azkarrak, bistak, altxaerak, perspektibak... izango dira. 
oharra: plantarik ez! lauhileko ariketa honetan, hasierako lan prozesuan bolumenean egingo dugu lan, nagusiki lan maketarekin; eta honen konplementu bezala, eskuz egindako krokis bolumetrikoak komentatuko dira soilik...

Klasean, jendeen artean zuzendu/komentatuko dira lehenengo tanteo/gogoeta hauek.


martxoaren 19an, 3. LBateratua...
A ariketarekin arituko ginateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario