jueves, 3 de abril de 2014


31 TA3
hilaren 7rako

B ariketa: Pasai SanPedroko aurreproiektuaren ematea.

AsteSantuko oporraldiaren aurretik, Pasai SanPedroko Proisa eraikinaren inguruetan proposatu zaizuen 15 bizitza + espazio publikoko proiektuaren aurremate bat eskatuko zaizue. 

emate data:
apirilak 7, astelehena, 11.00etatik 14.00etara,
A.22 gelan.

ematea osatuko duen dokumentazioa:

1. eraikina: inplantazioa, bolumena:
- proposatzen den bolumenaren (edo bolumenen) kokapena orubean, eta honen/hauen asmoa.
- eraikinaren deskribapen bolumetrikoa: konpaktoa/luzerakoa, homogeneoa/heterogeneoa, arina/astuna, protagonista/bigarren mailakoa/izkutukoa/,...
2. espazio publikoa:
- bolumen honen/hauen eraginkortasuna espazio publikoarekiko (SanPedro enparatzarekin, Iturriaga bizitza eraikinaren altzekaldearekin, Ulia aldera,...). 
- nolakoak izango diren espazio publiko hauek, erabilera motak, zeintzuk izango diren hauen aportazioak,...
3. bolumenaren barne egituraketa:
- behe oinaren harremana kanpoko inguru gertuarekin
- eraikinaren komunikazio sistema: bertikala (igogailu+eskailerak), horizontala (korridoreak, distribuzio guneak, galeriak,...)
- bizitzen kanpoarekiko disposizioa: izango duten orientazioa, forma, azalera,... (ez dira landuko bizitzen barne banaketak)
- bolumenaren egitura eskema: egitura sistemaren zirriborroak (entramatua, karga hormak, azaleko egitura,...), bolumenaren konfigurazioan parte hartuko duena.

** Dokumentazio bolumetrikoari emanen zaio lehentasuna 
** maketako argazkiak, 3D irudiak, altxaerak, ebaketak, krokisak (duintasun minimo batekoak) 
Honek ez du esan nahi zehaztasunik eskatuko ez dela: 
dimentsioak (luzela/zabalera/altuera), elementuen kokapenak (eskailerak/korridoreak/bizitzak/...),... zehaztasun zorrotzarekin adieraziko dira.

ematearen formatua:


- paperezko ematea:
Atal bakoitza A2 batean, beraz, 3 A2tan (izen kutxa eta guzti)


- bukatu ondoren, egindakoa, pdf-a bilakatuta, bakoitzak karpeta batean (abizen1, abizen2, izen), sartuko CD bateratu batean sartuko... eta hurrengo asteazkenean, LBarena, jasoko


   

No hay comentarios:

Publicar un comentario