jueves, 3 de abril de 2014

31 TA1

apirilak 7.  
B ariketa: Pasai SanPedroko aurreproiektuaren ematea.

AsteSantuko oporraldiaren aurretik, Pasai SanPedroko Proisa eraikinaren inguruetan proposatu zaizuen 15 bizitza + espazio publikoko proiektuaren aurremate bat eskatuko zaizue. 

emate data:
apirilak 7, astelehena, 11.00etatik 14.00etara,
A.22 gelan.

ematea osatuko duen dokumentazioa:

1. eraikina: inplantazioa, bolumena:
- proposatzen den bolumenaren (edo bolumenen) kokapena orubean, eta honen/hauen asmoa.
- eraikinaren deskribapen bolumetrikoa: konpaktoa/luzerakoa, homogeneoa/heterogeneoa, arina/astuna, protagonista/bigarren mailakoa/izkutukoa/,...
2. espazio publikoa:
- bolumen honen/hauen eraginkortasuna espazio publikoarekiko (SanPedro enparatzarekin, Iturriaga bizitza eraikinaren altzekaldearekin, Ulia aldera,...). 
- nolakoak izango diren espazio publiko hauek, erabilera motak, zeintzuk izango diren hauen aportazioak,...
3. bolumenaren barne egituraketa:
- behe oinaren harremana kanpoko inguru gertuarekin
- eraikinaren komunikazio sistema: bertikala (igogailu+eskailerak), horizontala (korridoreak, distribuzio guneak, galeriak,...)
- bizitzen kanpoarekiko disposizioa: izango duten orientazioa, forma, azalera,... (ez dira landuko bizitzen barne banaketak; bizitzak eraikinaren bolumenean nola kokatuko diren aztertuko da solik -kanpora-)
- bolumenaren egitura eskema: egitura sistemaren lehenengo zirriborroak (entramatua, karga hormak, azaleko egitura,...), bolumenaren konfigurazioan parte hartuko duena.

(*) dokumentazioa, orain arte bezela, bolumetrikoa izango da soilik:
maketako argazkiak, 3D irudiak, altxaerak, ebaketak, krokisak,... (oin plantarik ez!!!)
Honek ez du esan nahi zehaztasunik eskatuko ez dela: 
dimentsioak (luzela/zabalera/altuera), elementuen kokapenak (eskailerak/korridoreak/bizitzak/...),... zehaztasun zorrotzarekin adieraziko dira.

ematearen formatua:

- emate digitala: 
pdf bateratu batean, aurrean azaldu diren 3 atalak garatuko dira, non informazio nagusia grafikoa izango den (textuaren presentzia modu eskematiko batean)

- paperezko ematea:
2 edo 3 A3koetan, hiru atal hauen laburpen bat emango da.


(**) klase orduan, emateak egiten diren moduan, ariketak komentatuko dira eredu publikoan.


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario