sábado, 22 de noviembre de 2014

31 TA3
heldu den asterakoa
asteazkenerako, hilaren 26erako
eginiko lanen banan-banakako zuzenketarekin segituko dugu
guztiak ikusi arte
hasiko litzateke "berria" eginikoa

irudimen aldetik zenbait ohar:
:: dauden harresi/pareta zaharraren irudimena (eta horrenbestez, haiekin proiektuan zer egin nahi den, lehendabiziko begiradan antzeman beharko litzateke)
:: eskala jakin bati, iruditutako informazio maila bat dagokio; hori paperean egiazta daiteke bakarrik
:: mantentzekoa egindako 1:50eko eskalako irudi/sekzioak; asko definitzen dute, eta aldi berean eskala hori erabiltzeak gauza asko definitzera behartzen ditu ikaseak

urbanizazioan:
:: deus ere ez da "zuri" kolorekoa urbanizazio planoan: lur guztiak definitu behar dira: tramakin... den denarekin, eta kodea "egiazkoa" izaten saiatu beharko litzateke (koloreen kodea alde batera utzita)
:: azal eta materiala horiek guztiak erabiltzen direnean, beti zalantza bat dago etxe barrenakoan: zer irudikatu, oinplantak, goikoak, teilatuak... edo zuhaitzen enborrak... edozein modutan, etxe barrenakoa, estalita dagoena, eta erabat kanpokoa dena oso oso garbi antzeman beharko litzateke 
:: zuhaitzak ez dira letxugak: zein diren, zein posiziotan landatzen diren... definitu behar da
:: ariketaren bukaeran zer nolako argiztapen artifiziala proiektatzen den ere eskatuko da... pentsatzen hasi beharko definizioa eta posizioa

etxeetan:
:: erabaki asko hartzen dira "ionplanta hutsean", inguruan (gertu zein urrutikoan) zer dagoen kontutan izan gabe (leihoak nora daude posizionaturik); ematen du pantallan posizio finko batean daudela eten gabe... hau akatsa handia da, eta gainditzeko porzesua ere; eskuz hainbat krokisak egin behar dira pantallan irudikatzen dena egiaztatzeko edo aldatzeko edo konfirmatzeko... oso beharrezkoa jotzen da aldamenean koaderno bat izatea hori guztia kudeatzeko
:: maketa lanabesa da: laneko eskala batean (non erabakiak hartu daitezkeen, orain arte ikusitakoak, bi izan ezik, ttikiegiak dira horretarako) eraitu beharko maketarekin: hausteko, mozteko...
:: emaitza bolumetrikoa oraindik, kasu gehienetan, "misterioa" da, oraindik ez dakigu nola "sortuko" den guztia, zein itxura izanen duen... 
:: altzariak, komuneko gailuak... abstrakzio puntu batekin ez badira marrazten, gela/espazioa ez da ongi ikusten/irakurtzen; askotan nagusiagoa da etxearen lurrak definitzea hainbat altzaria paratzea baino (askotan, besteetan ez)
:: etxeen ereduak oso oso konbentzionalak dira: komunetik hasita...
:: leihoen definizioa oso makala izan da: eraikuntza sistema, kanpoko irudia, barreneko gela/gune bakoitzean leihoen posizioa...
:: ez da ahaztekoa ere, gaur egun "kanpoko gela"ren definizioa: non, nolakoa, ertarakoa, nola babestu eguraldiengandik, nola pobestu eguraldiaz...
:: horrelako eguraldiko zonaldeetan, etxe barrenako aireztapena kontutan hartzeko litzateke "gurutzatutako aireztapen" bat asmatzea oso komenigarria litzateke
:: oraindik, ikasle bakar batek ez du garbigailurik definitu, ez eta arropa nola eskeki/idortuko ere 
:: orientazio gisa sustapen publikoko etxebizitzan eredua/neurriak izatea oso beharrezkoa da... web orrian bila daiteke; sukaldeen enzimeraren luzeera minimoa, esate baterako 3.90 edo izatea oso datu nagusia da... antzekoa garajeen neurri minimoak... eta hainbat neurri
:: la vivienda contemporanea irakurtzea oso komenigarritzat jotzen da une honetan bertan, emankorra oso suerta daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario