viernes, 7 de noviembre de 2014

31 TA1, TA2 eta TA3. Azaroaren 12 eta 14eko astea

Aste honetan ariketa orokorrarekin jarraituko dugu. Asteazkenerako lan espezifikoa eskatzen dizuegu.
Ikasle bakoitzak, lantzen ari den orubearen oinplanta erabat definituta ekarri behar du. Agertzen den azalera oro zer den azaldu behar da: materiala, malda, sestrak, zuhaitzak, erabilera, pareta eta abar. Etxebizitzen behe oina ere bertan marrastuta eta maila berdinean definituta agertu behar du. Garrantzi berezia du etxeetara sarrera espazioa. Errealitatezan ez dago zona zuririk, eta honenbestez zuen propoasmenean ezingo du definitu gabeko lekurik egon.
Lurraren definitzea eskatzen ari garenez, bere forma erabat definitzeko, kasuan kasu, sestra kurbak edo sestra numerikoak erabiliko dira.

Ematea:
Oinplanta 1/250 eskalan paperean
Dagoenenko eginda daukazuen maketan, oinplantaren definizioa berdina gauzatu.
Ebaketa nagusiak.

Dokumentazio hau asteazkenean lehen orduan ekar ezazue.




No hay comentarios:

Publicar un comentario