jueves, 9 de febrero de 2012

TXOMIN-ENEA. otsailak 12-13ko astea

31A(Jabier) eta 31C(Ibon) taldeak.

Orubearen analisia osatzen jarraitzekotan, hurrungo ariketa proposatzen dizuegu;
zuen proiektuak orubean isladatuko duen "irudia"ren aurreikuspen bat egitea litzateke collage baten bidez, hau da, zuen asmoen arabera ongi egokituko den proiektu bat hartu eta eta aukeratzen duzuen Txomin Eneako gunean kokatzea litzateke.
  • oina(k), altxaera(k), ebaketa(k) <1/500 eskalan>
  • 3D irudiak: argazkiak, eskuzko marrazkiak, digitalak,... hauen arteko collage/konbinaketak.

Eskatzen duguna, zuen proiektuak isladatuko duen irudiaren aurrerapen bat hedatzea da, islada bat, honen esentzia: nola kokatuko da lekuko topografian (hau nola ikuskatzen dezuen ere aurreratuko digu), nola moldatuko da ondoko eraikinekin,...

Aukeratzen duzuen proiektua edozein erabileratakoa izan daiteke, garrantzitsuena isladatuko duen irudia izango da.

Collage/irudi hauek, erabakitzen duzuen eraikinaren eskalaren araberakoak izango dira; esparru handi batean hedatuko da? edo gune konkretu batean? proiektu/collage hauek aukeratzen/erabakitzen duzuen "irudi" horren giroa "kutsatu" beharko dute, lekuan nagusituko dira...

datorren astera arte,


No hay comentarios:

Publicar un comentario