miércoles, 22 de febrero de 2012

TxominEnea otsailaren 27·28ko astea

31A taldea

hilaren 27an, astelehenean, asteterdi honetan egiten egon den “collage” ariketaren bi A3 jasoko dira, nahi den eskalatan, zuri ta beltzean bakarrik, edo grisen eskalan (ez kolorerik), honako edukin hauekin:

_ hautatutako bizitza-eredu: oin planta tipoa(k)

_ txertaketaren planta tipoa: non collage teknikak duen gaitasuna (moztu, biratu, luzatu, errepikatu,...) egerian gelditu behar diren; eta operazioaren egokitasuna (osoaren eskala, tamainak, utzitako tarteak, txertaketaren ertzak,..) agerian geldituko ere

_ txertaketaren oin planta (osoa, zein zati korapiltsuarenak), non oraingo karrikak eta sartutako eraikin berriaren arteko arazoak identifikatzen eta irtenbidea ematen hasiko zaien.

_ sekzioak beharko balitz, dagokien eskalan (ez kokatzen denarenean)

_ orube osoaren zonifikazioa edo aurreplana (orube erdia bere horretan utziko balitz, horrela irudikatua gerta dadin); oin plano00 izenekoa hemendik aurrera.

_ behar diren muntaiak, irudiak, grafikoak, etabar

_ ez memoriarik; irudiketarekin aski behar du izan ulertu ahal izateko


Aurkezpena editatua eta argudiatua izanen da (ez du zertan PowerPoint izan behar: paperean ematen den informaizoa bera eskatuko da, ez gehiagorik), unibertsitatearen 3. mailako ikasle bati dagokion bezala; eskatutako aspektu guztiak jorraturik; hautatutako ereduak dituen akatsak eta txertatzeko izandako arazoak identifikatzea guztiz nagusia litzateke ariketa honetako aurkezpenean.

Astelehenan jasoko dira ariketa guztiak paperean (ez asteartean), eta hasiko ere pantailan aurkezten goizean goizetik: hasiko da orain arte “missing” eta erakutsi gabe egon diren ikasleak (astearteko klaseak aipatuak izan diren horiek).

Gela Berria astelehenetarako: sotoko lehendabizikoa: S1

asteartean posible balitz,

eta ezin bada, hurrengo asterako, Martxoaren 5/6, espazio publikoaen gaineko hausnarketa egitera goaz talde guztietan: espazio termodinamikotik hasita, paisaierainokora;

beraz, komenigarria da oso, 31B eta 31C egiten eta eskatzen ari direna ikustea, ildo horretatik joanen garelako


No hay comentarios:

Publicar un comentario