jueves, 23 de febrero de 2012

TXOMIN-ENEA. otsailak 27-28ko astea

31B (Jon) eta 31C (Ibon) taldeak

Datorren 15 egunetarako, espazio publikoaren inguruan gogoeta batzuk egitea proposatuko dizuegu; Txomin Enean garatzen ari zareten proiektu honetan, espazio publikoak, zuen proiektuan edukiko duen "zaporea" definitzea izango da emate honen helburuetako bat: izango dituen ezaugarriak izendatu, zein erabilera, bere planteamenduan parte hartuko duten input berriak,...
Orain artean espazio publikoari buruzko planteamenduei torloju buelta bat gehiago ematea eskatuko dizuegu. Honen adibide moduan, Iñaki Ábalos arkitektoaren La belleza termodinámica textuaren link-a luzatzen dizuegu (kontuz orrien antolamenduarekin!), jasangarritasuna kontzeptuaren inguruan egiten dituen gogoetak jorratzen dituelarik. Textua, Mansilla+Tuñon arkitektura bulegoak duen Circo bilduman eskuragarri duzue (gure omenaldi txikia egin nahi diogu hemendik,
desagertu berri den Luis Moreno Mansilla arkitekto madrildarrari):

www.mansilla-tunon.com/circo/epoca7/pdf/2009_157.pdf


Honekin batera, eraikuntzan pentsatzen hastea nahiko genuke ere: zer nolako etxe mota ikuskatzen duzuen/dituzuen zuen proiekturako, zein material, egitura mota,...
Modu honetan, proiektuaren eskala desberdinen arteko konbinaketak landu beharko dituzue, eskala handia vs eskala txikia:
espazio publikoa vs xehetasun konstruktiboa/eraikuntza

Datorren aste honetan, zuen lanak ikusten hasiko ginateke eta hurrungoan (martxoak 5-6) gai hauen ingurukoak jasoko genituzke.

ongi izan,

No hay comentarios:

Publicar un comentario