martes, 13 de marzo de 2012

martxoaren 19-20 eta 26-27

Datorren asterako, Martxoaren 19 eta 20rako, orain arte eskatutako dokumentazio berdina osatua ekartzea eskatzen dizuegu. Nahiko jende atzeratuta dabil eta beste batzuk zuzentzeko gauzak dituzte. Laburtzen dizuet orain arte egina izan behar duzuena:
- Lekuaren analisia, aurretik eskatutako paremetroetan.
- Eragite planteamendua, (31B taldekoak modu grafikoan azalduta).
- 1/200 eskalan zati baten behe solairuko oina. Kanpo espazio zehaztasunez definituta.
- Tipolojia nagusiak.
- Hiri espazio ereduak (31b taldea)


matxoaren 26 eta 27ko astearako emate orokor bat eskatzen dizuegu, hau da proiektuaren emate osatu bat. Domumentazioa proiektua azaltzeko beharrezko aurkitzen duzuena izango da, baina orientzazio moduan honako dokumentzioa espero dugu: oinak ebaketak, altzaerak, bolumetria (MAKETA), eta eraikinen definizio orokorra. Honez gain, orain arte egindako hausnarketen azalpena, dagoeneko egina izan behar duzuena.


Kustsoaren erritmorako emate hau garrantzi handikoa da, aste Santu aurretik guztiak eduki behar duzue garatuta maila honetan eta azken asterako uzten dadugu oker egon daitekeena konpontzeko tarterik ez da egongo.


Aste Santuraren ondoren bi aste besterik ez daude eta horiek lan xehetuagoa egiteko beharko dituzue.









No hay comentarios:

Publicar un comentario