viernes, 2 de marzo de 2012

TxominEnea martxoaren 5·6ko astea
31A taldea
a) aipatutako London House Desing ezin da zintzilikatu; usb klasean pasako nahi duenari
b) collage ariketa bukatuta, ondorioak ateratzeko garaia da: idatzitako zerrenda egitea (norberarentzako) oso komenigarria da; guztiz bestelako planteametuarekin hastea, edo hartutako eremu horretatik abiatzea lirateke muturretako aukerak; ondorioen arabera bakoitzak bere bidea hautatu behar du
c) aurreko asteartean klasean aipatu zen bezala, heldu den astelehenean eta asteartean, ikaslearen porposamenaren ezpazio publikoa ikusiko da klasean; ez isolaturik (dauden edo proposatzen ari diren etxebizitzekin duten harremana ere aztertuz): eta lukeen funtzioa, arkitektura, materialak, argiztapen naturala, gauekoa, .... definituz.
d) hauxe litzateke klasean aipatutako espazio publikorako termodinamikako "input-a"ren gidatxoa; ezin da Txomin auzoan aplikatu, askoz ere lan handiagoa da (Madrilerako), eta beste erritmoko lana da (lauhileko osoa); halarik ere, zenbait aspektuak kontutan hartzekoak direlakoan gaude, eta horregatik harira ekarri
e) aste honetan ikasle guztion espazio publikoaren proposamena ikusi eta aztertu beharko da
astelehenetik hasita (ez da paperezko alea eman beharko, baino aurkezpena serioa eta editatua izan beharko)


CAMPOS PROTOTIPOLÓGICOS TERMODINÁMICOS
Espazio publikorako termodinámica “input-a” eragiteko gidatxoa

1.kartografía fisikoa ahalik eta gehien osatu (eremuaren dokumentazio dinamikoa izateko, etengabe eguneratzen den horietakoa)

… beroaren uharteen mapa (urbanizazio efetuak eragiten duen tenperaturaren igotzearena)
… kolektoreen mapak (udaletxeak, enpresa kdeatzaileak? izaten dituzte normalean)
… ur freatikoaren maila
… uholdeen planua (epeen arabera)
… erradiazioa, itzalen mapak
… jardueren aktibitate mapak (industri erroldan)

askotan, físiko hutsak diren elementuek gehi metaforikoek ere aspektu termodinamikoak elkar osatzen dute

badago horretan adostasun filosofikoa:
horrekin guztiarekin, hiria metabolismoa bailitzan tratatzea eta aztertzea


eredu proto-tipologikoak
2. arestian aipatzen diren kartografien gainjartzea litzateke gakoa; eta horren gainean ondorioak ateratzea.

Beti bezala, gainjartzea partziala izan daiteke hasierarik logikoena: parametro bat finkatu, eta besteak indarrean jartzen joan.

Filosofia puntu bat gehituz, eskema bezala, 4 elementu aristotelikoen gainean egin daiteke: ura, airea, lurra eta sua

Beti ere, espazio publikorako eragiketa da, nahiz mapak egiteko eremua auzoa, edo hiri osoa hartu (eremu askoz handiago aztertzen ari den espazio publikoa baino)

URA
uraren aktibazioa:
iturriak non? herri edo hiri zaharra bada, nonbait izanen ditu iturriak, XVIII mendetik ziur aski
euri jasotze separatiboa du? nondik doa bakoitzak? karrikekin bat? ur garbienari etakina atera daiteke?
beste deposituak egin daitezke? zenbat euri jasotzen da eremu horretan?
bestelako iturriak proposatu daitezke? zenbait tokitan zarataren aurkako hesiak izan daitezke; hezetasuna areagotu behar eguraldi honetan? edo hau askoz ere lehorragoen zonalde arazoa da?

AIREA
kalitatea, poluzioa neurtzen ahal? egonkorra da, edo eguraldiarekin lotua, haizarekin, eta egunetik egunera aldatzen doana? hau neurtzeko EEBBetan software asko omen daude, lortzeko erraz, omen; esate baterako: eraikinen garaiera desberdina bada, airea askoz gehiago mugitzen da; hiri aireztapena eremu berria da, sortzen ari dena, eremu zabal bat; eta etxebizitza bakoitzari nola eragiten dion, oraindik guttiago aztertua; itsasotik gertu izanik, itsas-haizea iristen honaino? airea erabiltzekotan, aerogeneradodeak ipintzea merezi?
airea amaiezina da lurrean (es beste zenbait gauza bezala)

LURRA
publikoa ote geotermia? eguraldi gogorragoetan eragina handia dute; itsas ondoko horretan berriz?
ibilgailuen okupazio tasak? ibilgailuen ibiltzeko erabiltzen duten eremua, zenbatekoa da? fabrika zaharren erabilpena? estalkiei? Zenbateko zama jaso dezakete? (itxuraz asma daiteke?)
lurazpiko zerbait dago hauzoan? berrerabiltzeko moduan?
garajeak utzi, berregituratu eta, berrerabili? eta horien m3ak?
kalearen plantaren oin mapa, bizitzak/lokaren artekoa eztertu; pribatutasun/publikotasun lehia/arazoak identifikatuz.
biodibertsitatea areagotzekorik lurr gaineko horretan?

SUA (eguzkia)
eguzki plakak bai, baino ez da kontu bakarra; itzalak, negukoak noraino iristen; horren araberako etxeen posizioa? egunsentiaren maparik eraginkorra? ilunabarrekoa?

Badaude beste zenbat elementu:
elektromagnetismoa (eta gizakien gaineko eragina, normalean txarra)
elikadura nola iristen den eremura? zein dira bide fisikoak?
ortuena: zer dago? noiz jasotzen? autokontsumoa da, edo exportatzen da?

No hay comentarios:

Publicar un comentario