viernes, 30 de marzo de 2012

Apirilaren 2-3ko astea

31A taldea
astearterako: bi A3; astelehenean eta asteartean bi orri horien edukina aztertuko (zuri eta beltzean bakar bakarrik; letren kutxa ongi hornitua; kalitate goreneko inpresioa ez da bat ere beharrezkoa).

A3_1
lehen lehenik, iparra ez da orriaren goikoan jarriko: bakoitzak orubearen ulertze moduan irudikatuko du (Donostiatik etorri eta, trebidearen paralelo, ibaitik, kotxean kanpotik Donostira sartzen eta,...)
kokapena, eskala librean; non eraikinak direnak (aurrekak zein proposatukoak) ongi adieraziko diren (ez da gauza bera espaloiaren lerroa eta eraikinaren ertzakoa)
espazio publikoa eta eraikinaren artekoa ongi ikusi beharko da (arkupeak, babesak, ezkaratza, ....)
espazio publikoaren zenbait ezaugarri irudikatu beharko lirateke ere (grafikoki, ez letrerito batekin): argiztapena, materialak, maldak,...

irudiaren osotasuna hautsi gabe (ez daitezela izan planoen protagonistak)
A3_2
etxeak: oinak, tipologiak, horietako batean, altzariak eta tresneria (sukaldearen moduluak,...baldak, sofak,..)
eta eraikinaren bolumena(k): estalki laua? teilatua? zein materialetakoa?
eta eraikuntzaren materiala: azala ez da kolore bat bakarrik; materialaren araberakoak dira zuloak (leiho, leihateak, ...)
eskaratza, arkupeak,.... horren presentzia, sekzioan behar bada,....
bi gauza horiek begiratuko dira bi egun horietan, eta asteartean bi orri jasoko ere.
kurtsoaren dinamika ezinbestekoa da ikaslearen lana ikustea, eztabaidatzea, ...
oraindik ia deus erakutsi gabeko ikasleak egon badaude: derrigorrezkoa dela jakin arazi da bahin eta berriz haiek dute lehentasuna aste honetan.



31C taldea
datorren asterako, A3 formatoan; astelehenean eta asteartean orri horien edukina aztertuko(zuri eta beltzean bakar bakarrik; kalitate goreneko inpresioa ez da bat ere beharrezkoa)
A3ak
etxeak/eraikinak: oinak, tipologiak, horietako batean, altzariak eta tresneria (sukaldearen moduluak,...baldak, sofak,..)
eta eraikinaren bolumena(k): estalki laua? teilatua? zein materialetakoa?
eta eraikuntzaren materiala: azala ez da kolore bat bakarrik; materialaren araberakoak dira zuloak (leiho, leihateak, ...)
eskaratza, arkupeak,.... horren presentzia, sekzioan behar bada,....


eta noski, klasean aurreratu nizuen bezala, aurreko astean eskatutakoa eman ez zenutenak, horren barne MAKETA, datorren aste honetan egin beharko duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario