sábado, 26 de enero de 2013

retrogarapenaren paisaiak


Datorren asteazkena, urtarrilaren 30ean 19.00tan Cristina Enea fundazioan grafika soziala 04 erakusketa irekitzen da. Martxoaren bukaera arte ikusgai izango da. Erakusketarekin batera zenbait iharduera antolatu dira. Hemen duzue informazioa.


Grafika Soziala: retrogarapenaren paisaiak

Grafika Soziala 04 egitasmoak zenbait antzekotasun eta desber-dintasun azaltzen dituzten bi errealitate paralelo Biltzen ditu. Alde batetik, José Luis Tiradok Algeciraseko Superportuaren inguruan egindako obra aurkezten da: Paisaje del retroprogreso izeneko opera dokumental elektroakustikoa. Kapitalari eta lurraldeari buruzko lan honetan ekoizpenaren, kontsumoaren eta bilaketaren mugarik gabeko zurrunbiloa azaltzen digu, aipuen bidez. Bestalde, maila hurbilago batean, Pasaiko Superportuaren inguruko eztabaidari buruzko material grafikoa biltzen da. Bertan, proiektu handiek sortzen dituzten ingurumen arazoak, bai eta paisajistikoak eta sozialak ere, aurki daitezke.












No hay comentarios:

Publicar un comentario