lunes, 28 de enero de 2013

31 TA2  

lehen astea

Lantegi1 izan aurretik (Otsailaren 6an izanen), heldu den astelehenean, Otsailaren 4ean, orubearen gaineko hausnarketa eta balorazioa jasoko da; gizabanakakoa; paper bateratu bakar batean.

Hausnarketa ildo honetatik joan daiteke (besteak beste): 
a) orubea ber-marraztuko da; eta bermarrazteak esan nahi du ageriko diren gauza guztiak ber-baloratzen da: gehiago definituz, guttiago... natura nola, ibaia nola, zein posiziotan...
b) eremu barreneko balorazioa eginen da ere bai: sailkapenaren bitartez edo; esate baterako: zein eutsiko, zein baztertuko, eta zeinekin zalantzak dauden: 
busaren eraikin zaharra eta simetrikoa, mantentzekoa? zer eskatzen du eraikin honen izaerak?... dagoen parkea? bere horretan utzi? handiagotzen joan? zenbat zuhaitz daude eremu osoan? zer eragina? 
c) eta kanpoko eta inguruko eragileen presentzia ere bai: hau ere, agian, sailkapen moduan: eliza? ongi dago arkitektura aldetik? merezi du keinua egitea proposatu nahi den egituraketan? ibaiaren ertza? bere horretan utzi? eraldatzeak zentzua du? inguruko karrikak? merezi du haien jarraipena proposatzea gurean? karrika nagusiz beste aldeko eraikinak? zein eragina? eskala ttikikoei keinu bat egitea? autobiaren eragina nolakoa da? aldameneko auzoaren ukitze puntua ongi dago? badu konpontzerik? ... eta urrutiagoko eraginak: berdin dio gure eremuari hipodromo izatea ibaiaz bestaldean? ez balu, zer gertatuko? eragina luke?
... eta are eta urrutiagokoak eta abstraktoagoak: zarataren mapa egin daiteke? itzalarena? bisteena? 

Horretaz gain 
etxe garaiaren gaineko hausnarketa ere eskatuko da: liraintasuna zertan datza? proportziotan bakarrik? zenbat maketa egin beharko proportzioak asmatu arte? 
proportzioa eta oin tipo bat asmatu beharko da (eta ezin ahantzi haien arteko loturaz): oineko lau etxebitza planteatzen bada, oso zabala da eremua, eta horrenbestez, liraina izateko garaiera oso handikoa behar du izan...
maketa + oin eredu eskatuko

asteazkenean, hilaren 30an irakasleak Eskolako Batzarrera joan beharko 12.30tan, ordu hartara arte, klasean hau guztia ikuskatuko 

No hay comentarios:

Publicar un comentario